EKKIk jasotzen dituen kontsulten artetik bada errepikatzen den kontu bat. Beren literatur lanak edo horien zati bat lagatzeko aukerari buruz galdetu ohi dute idazleek. Gai horretaz gogoratzen dira lana itzuli behar dietenean, berrargitalpen bat egin nahi dutenean eta halakoetan.
Lehenik eta behin, idazleei ikusarazten diegu literatura-lanen kasuan, gainerako sorkuntza-lanen antzera, zenbait printzipio nagusi eduki behar direla kontuan. Era berean, gomendioa da ondo aztertzea gaia, idazlan bat erdi bahiturik edo erdi erabili ezinik gera ez dadin. Edizio-kontratu egoki bat da horretarako gakoa.
Baina goazen apurka-apurka, eta zentra dezagun gaia: ondare-eskubideak daude batetik, eta eskubide moralak bestetik.
Protesta modura, eta beren lanagatik ordainik jasotzen ari ez zirenez, gau hartan edandako tragoak ez zituztela ordainduko, hara zer erabaki zuten. Lekuko jabeak auzitara eraman zituen.
Ernest Bourget, Victor Parizot eta Paul Henrion konpositoreek 1847ko Parisen lortu zuten lehen aldiz euren lanengatik egile eskubideak kobratzea, garai hartako kafe-musikal nagusian, Les Ambassadeurs izenekoan, jotako lanen ordainetan. Frantziako epaileek lege iraultzaileetan oinarritutako eskubideok aitortu zituzten.
Gehiago jakin gura baduzu, hona hemen:
https://www.cisac.org/media/3934/download
Adimen artifiziala (AA), konputazio-zientzien testuinguruan, sistema informatikoek edo algoritmoen konbinazioek adierazitako ezagutza- eta adimen-gaitasunen diziplina multzoa da, eta helburutzat du giza adimena imitatzen duten makinak sortzea, hobekuntzak egiten dituztenak informazioa bildu ahala. Eta adimen artifizial hori bere kabuz obrak sortzen hasi den honetan, nola uztartu gaia egile eskubideekin?