eu | es | fr | en
miembros

Noticias

2017-09-07

EKKIren dekalogoa | Igor Estankona

Errekalde Aretoa, Bilbo, 7:00AM, 2017/09/05 (© Igor Estankona)

Gure bloga abiatzeko, Igor Estankonak, idazle eta poeta izateaz gain EKKIko eragile eta idazkaria denak, EKKIren dekalogoa aurkezten digu. Hauek dira gure sormenean ezarririko printzipioak, zeintzuen bitartez kudeaketa eredu berri bat proposatu zuten bazkide sortzaileek.


Egile eskubideen kudeaketa egoki bat egitea da EKKIren helburua. Bere garaian, kulturgileekin hausnarketa abiatu genuenean, dekalogo hau taxutu genuen. Geroari so egiteko eta bidea ez galtzeko, gogorarazi ditzagun.

1.- Jabetza intelektualak ez luke jakintzaren hedapena eta kulturaren zabalkundea geldiarazi behar.

2.- Jabetza intelektuala modu zabalean ulertzeak ez du esan nahi alde batera uzten direnik babestutako obren gaineko eskubideak.

3.- Jabetza intelektualaren euskal diseinuaren arrakasta legeen aplikazio konkretuak erabakiko du.

4.- Zordunaren (artista, argitaldari) eta hartzekodunaren (medio, kontsumitzaile, saltoki) kontzeptuak gainditu eta kulturzalearen kontzeptura igaro behar da.

5.- Tarifak, lizentziak zein konpentsazioak sinpleak, gardenak, justuak eta ondasun kulturalaren benetako balio ekonomikoari lotuak izatea komeni da.

6.- Jabetza intelektuala ezin da kudeatu baimenen eta mugapenen sistema soil gisa.

7.- Jabetza intelektualaren kudeaketa titularrek utzitako katalogo baten kudeaketa integrala da.

8.- Formulak bilatu behar dira bildu bai baina banatu ez den gaindikina modu justuan berrinbertitzeko.

9.- Kontrolarekin itsutzeak —auzi eta polemiketan galtzeak— saldo txarra ekar dakioke kulturari, oro har.

10.- Euskal ekarri kulturalaren oinarria publikoa da eta edozein entitateren gainetik dago.

 

Igor Estankona - EKKIko idazkaria

hutsik