eu | es | fr | en
kideak

Notices

2019-07-24

Zuzendaritza batzorde berria aukeratu du Batzar Orokorrak

Tolosako Diputazioaren jauregian ospatu zen 2019ko Batzar Orokorra
Tolosako Diputazioaren jauregian ospatu zen 2019ko Batzar Orokorra - By Zarateman - Own work, CC0, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=39798722

Ekainaren 14an ospatutako Batzar Orokorrean, Castillo Suarez aukeratu dute lehendakari

Daniel Martinek, ilustratzaileen ordezkari gisa EKKIko lehendakari izan denak 2015etik hona, Castillo Suarezi (Altsasu 1976, Sakanako Mankomunitatean euskara-teknikari, komunikabide zenbaitetako luma fin eta batez ere poeta) pasa dio testigua. Egile eskubideen euskal agentzia sendotu eta zabaltzeko faseari aurre egitea egokituko zaio, eta zuzendaritzan kide izango ditu Daniel Martin bera –lehendakari ordetzan- Igor Estankona, Karlos Aretxabaleta, Itsaso Etxebeste eta Iņigo Asensio.

EKKIko zuzendaritza berriak arte grafikoetako jendea, idazletzakoa, musikakoa eta ikus-entzunekoa biltzen ditu. Tolosan 2019ko ekainaren 14an egindako Batzar Orokorrean bazkideek aho batez hartu zuten erabakia, eta Estatutu berriztuak berretsi zituzten, halaber. Estatutuok apirilaren 12ko 1/1996 Erret Dekretu Legegilearen bidez onetsitako Jabetza Intelektualeko Legearen testu bateratua aldarazten duen apirilaren 13ko 2/2018 Erret Lege Dekretura egokiturik daude, eta EKKIren fase berrirako tresna izango dira: zuzendaritza azkar bat, transparentziarako neurriak, “bazkide bat boto bat” filosofiari eustea, Euskal Herria osorik kontuan hartzea eta Kontrol Batzorde baten ikuskapena. Kontrol Batzorde hori osatuko dute Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Beņat Gaztelurrutiak, EKKIko koordinatzaile orokor Jokin Erkorekak eta, kide independente eta lotura organikorik gabeko gisa, jabetza intelektual eta industrialean aditu den Igor Muniategik.

Ekainaren 14ko Batzar Orokorrean bazkideek ezarri zituzten lehentasunak izan ziren erabiltzaile handiekiko hitzarmenak lortzea -irrati eta telebistetan ematen duten errepertoriagatik ordainketa justu eta proportzionala lortzeko-, mintegien bidez formakuntzarekin jarraitzea –batez ere arte grafikoen alorrean- eta bazkidetzak bizkortzea.

Oraindik ez bazara EKKIdetu, jarri harremanetan gurekin, denon lana izango baita beharrezkoa egile eskubideak geure erara kudea ditzagun.

hutsik