eu | es | fr | en
kideak

Notices

2020-02-10

Artistes visuels et leurs droits, résumé d'un séminaire EKKI

Marina Abramovi?, Artist is Present (2010), Performance, MoMa. Arg.: Shelby Lessig - CC BY-SA 3.0.

María Pastor Corrales, assistante au séminaire EKKI 2019 sur les artistes visuels et leurs droits de propriété intellectuelle parfois oubliés, a écrit une chronique personnelle sur une réunion très spéciale. Marta C. Dehesa, avocate et experte en la matière, a en effet donné un cours très instructif. [En euskera]

2019ko azaroaren 23an, goizean goiz abaitu zen Marta C. Dehesa abokatu eta kultur kudeatzailea Ibarra aldera, sormen grafikoa eta Egile Eskubidetza uztartuko zituen mintegia emateko asmoz. Berau argazkilari, diseinatzaile, ilustratzaile eta artista visual orori zuzendua zegoen.

Euri, haize, barre eta despiste artean Nomad Studioko zuzendari Eli Garmendiak gorderik zeukan aparkalekura iritsi zen halako batean. Mintegia bertan egingo zen. Marta C. Dehesa bera garaiz iritsi zen, egile eskubideen inguruko ideiak emateko bertaratuei, eta baita euren lana eta profesionaltasuna sendotzeko ere, eta aitorpen faltaren zein sektorearen prekarietatearen kontra egiteko.

Banan-banan galdetu zien bertaratuei ea zertan aritzen ziren. Era horretan lortu zuen hartuemana pertsonala izan zedin. Laster bizipenak azaleratu ziren, dudak ere bai eta zera geratu zen agerian: askotan ez dakigu autoreen obrek zein babes klase daukaten.

Ponentziaren titulua zen Zelan babesten nau jabetza intelektualaren legeak?. Autoretza Eskubidea xehe-xehe aztertu zen, beronen barruan dauden atal desberdinetan barnetauz; eskubide moraletaz aritu ginen, eta eskubide patrimolialetaz eta berauen kudeaketaz. Eskubideok gure alde nola erabili da gakoa, eta alternativa desberdinak daudela ikusi zen. Gero atsedenaldia etorri zen: EKKIrekin batera topaketa antolatu zuten Nomad Studio-k eta GKO Gallery-ko Garikoitzek salda eta mokadutxoak atera zizkiguten. Gai sakon eta zail horri aurre egiteko ederrak.

Bigarren zatian, tripa beroturik, ikastaroa berrartu genuen egile eskubideen babes tradizionalari sortu zaizkion alternatiben inguruan solasteko: betiko erregistroak eta birtualak, copyrigt versus copyleft eta abar. Ondoren EKKIko Jokin Erkorekak Euskal Kulturgileen Kidegoaren eta orain arte indarrean egon diren betiko egile eskubideen agentzien artean dauden diferentzia nabarmenak azaldu zizkigun.

Marta C. Dehesak saioa amaitu zuen ondo egindako kontratuen garrantziaz ohartaraziz –enkargua jaso den epostatik hasi eta aurrekontura, Jabetza Intelektualeko Legea barne, eta ahaztu barik derrigorrezkoak izan behar luketen klausulak–. Asmoa zen ogibide honetan ari garenok ahalduntzea, abusuak ekiditea eta ez uztea gal dadin, edo kaltetu, gure autoretza eskubidea eta hari lotutako errentagarritasun ekonomikoa. Hausnartzeko, eraikitzeko eta sektorea bizkortzeko erabili genituen 240 minutu izan ziren. Hazia ereinda zegoen Gipuzkoako herri hartan: oinarrizko eskubideak defendatuko ditugu, bakarka eta modu kolektiboan.

 

[Marta C. Dehesa aholkulari juridikoa da, sorkuntza grafikoan espezialdua. Irakasletzan ari da, eta Jabetza Intelektualeko legelari moduan, lanabes legal zein merkantilak doitzen.]

Artista grafikoa bazara eta info + behar baduzu, idatzi ekki@ekki.eus helbidera.

hutsik