eu | es | fr | en
miembros

Noticias

2020-12-03

Isaac McPhersoni gutuna

Jefferson's Monticello in the summer of 2014
Javad Jarrahi (CC BY-SA 3.0)

Thomas Jefferson Estatu Batuetako hirugarren presidenteak (Shadwell, Virginia, 1743 -Monticello, 1826) Baltimoreko enpresari Isaac McPhersoni idatzitako gutunen artean, 1813ko abuztuaren 13koa dago, gaur egun ere eztabaida sakona eragiten duena: jabetza intelektual eta industrialaren mugak, eta guztion onuraren mende egotea.

Itzulpena gurea da.

Thomas Jeffersonen gutuna Isaac McPhersoni

Batzuek, bereziki Ingalaterran, diote asmatzaileek eskubide natural eta esklusiboa dutela beren asmakizunetarako, eta ez bakarrik bizitzan, baizik eta oinordekoei transmititzeko orduan. Baina, edozein motatako jabetzaren jatorria naturatik ote datorren galdetzea alferrikakoa den arren, bitxia litzateke asmatzaileei eskubide natural eta herentziazkoa aitortzea.

Gaia serioski aztertu dutenak bat datoz esatean inork ez duela, eskubide naturalez, lur-akre baten jabetza indibiduala, adibide bat jartzearren. Egitatean, eta lege orokor baten indarrez, gizaki guztiei berdin eta komunean dagokien higigarri edo higiezin oro okupatzailearen unean uneko jabetza da, baina okupazioari uko egiten dionean, jabetza desagertu egiten da. Jabetza egonkorra lege sozialaren opari bat da, eta gizarteen garapenaren une berantiar batean agertzen da.

Bitxia litzateke, beraz, gizabanako baten burmuinaren ideia, fermentu iheskor hori, eskubide naturalez jabetza egonkor eta esklusibo gisa erreklamatu ahal izatea. Naturak jabetza esklusibotik beste guztia baino zerbait gutxiago sortu badu, ideia deitzen diogun pentsatzeko ahalmenaren ekintza da, gizabanako batek bere baitarako gordetzen duen bitartean eduki dezakeena, baina zabaltzen den unean guztien jabetza bihurtzen da, eta hura jasotzen dutenek ezin dute hura galdu. Bere ezaugarririk bereziena, gainera, hauxe da : batek osorik daukalako, besteari ez dagokio gutxiago.

Nigandik ideia bat hartzen duenak nire irakaspena murriztu gabe irakasten du, bere kandela nirearekin pizten duenak argia hartzen duen bezala ilunpean utzi gabe. Ideiak mundu osotik aske hedatzeak, gizakien heziketa moral eta elkarrekikorako, naturaren izendapen berezi eta onbera dirudi, zeinak, suak bezala, espazio osoan hedagarri bihurtu baititu, bere dentsitatea galdu gabe, eta airea bezala, mugitzen garen tokian, arnasten dugu, eta gure izate materiala kokatzen dugu, konfinamenduzkoa ez dena.

Horrela, bada, asmakizunak ezin dira, beren izaeragatik, jabetza-eskubideen objektu izan. Gizarteak eskubide esklusiboa eman diezaieke horietatik eratortzen diren onurei, gizakia baliagarri izan daitezkeen ideiak garatzera bultzatzeko; baina hori gizartearen borondate eta komenientziaren arabera egin daiteke, inork erreklamatu gabe, eta inor kexatu gabe.

hutsik