eu | es | fr | en
miembros

Noticias

2023-06-12

2023ko Batzar Orokorra: erronkei ekiteko unea

© Juan Urretavizcaya - Chroma

“Utilitarismoaren unibertsoan, mailu batek gehiago balio du sinfonia batek baino, labana batek poema batek baino gehiago, giltza ingeles batek margolan batek baino gehiago: azken buruan, erraza da tresna baten eraginkortasunaz jabetzea; eta gero eta zailagoa da ulertzea zertarako balio dezakeen musikak, literaturak edo arteak” (Nuccio Ordine, Diamante 1958 - Cosenza 2023).

Lantresnei meriturik kendu gabe, musika, ikusentzuneko, arte grafiko, literatura zein arte eszenikoetako EKKIko hainbat kidek “bizitza edertu eta goratzen duten” diziplina horien egile eskubideak hobeto eta justuago nola kudeatu izan zuten hizketagai Tolosan, ekainaren 2an, urteroko Batzar Orokorrean.

Bazkide kopurua emendatzea, eskubideen kobrantzan interneteko plataformekin akordioak lortzea eta nazioarteko CISAC erakundearekin elkarlana, horra datozen hilabeteetarako ezarri dituen helburuak Castillo Suarezek gidatutako zuzendaritzak (Igor Estankona, Karlos Aretxabaleta, Itsaso Etxebeste eta Iñigo Asensio).

https://www.facebook.com/ekkidegoa/

hutsik