eu | es | fr | en
kideak

Albisteak

2018-01-17

Itzultzailearen egile eskubideak (euskeraz)

Argazkia: Jose Goitia - CC BY-SA 3.0 (Wikimedia Commons)

Joseba Sarrionandiak EKKIra ekarri du bere obra literarioaren kudeaketa. Batetik leudeke bere lan originalak, baina zer gertatzen da izkiriaturik aurkitu dituen bere poemekin? Itzultzaileak autoreak ote dira? Ematen du aski argia dela auzia, baina ez uste.

Itzultzailearen obra, obra originala da. Hori barneratu behar da lehenik: kultura baten eta hizkuntza baten produktu da itzulpena, beste hizkuntza batetik ekarritako obra modu jakin batean ekartzen baita.

Itzulpen bat beti da beste hizkuntza batean idatzia dagoena adierazteko modu berri bat. Enpresa itzulpengintza edo itzulpengintza administratiboa enpresaren edo erakunde jakin baten jabetza den modu berean (lan-konratuaren arabera), argitaletxe batekin edo bere kabuz ateratako itzulpen literario, zientifiko edo artistikoa autorearena da, bere-berea da.

Obra hori ez da obra berria, obra deribatua baizik.

Andu Lertxundik oraintsu Hormak (Erein, 2017) aurkeztu duenean nabarmendu duen moduan, itzultzailearen figura bigarren mailakotzat jotzen da, baina “elementu estrategikoa” da euskal literaturaren sistemarentzat ez ezik, baita hizkuntzarentzat berarentzat ere.

Itzulpen-kreazioak badu lege aldetiko babesa, nazioarteko legedian. Bernako Hitzarmenaren arabera babes hori zor zaie, itzulpenei bezala, adaptazioei, konponketa musikalei eta literatura obra edo obra artistiko baten ezein transformaziori”.

“Obra originalaren egile eskubideen kalte gabe”, dio Espainiako 1996ko Jabetza Intelektualeko Legearen 11. artikuluak.

Baina gatozen itzulpen literario, zientifiko edo artistikora:

1.- Ustiatu ahal izateko (argitaratu, saldu) obra originalaren autore edota argitaletxearen baimena behar da.

2.- Hortik aurrera, obra itzuliaren autoreak beste edozein autoreren eskubide berberak ditu.

3.- Eskubide moraletarik dira itzultzailea bera dela aipatzea, obra itzulia bere baimen barik ez aldaraztea, obra erregistratzea eta abar.

4.- Eskubide patrimonialak dira argitaletxearekin borrokatzen diren portzentaiak, edo aurretiaz ordaindutako kantitate finkoa (edo biak). Gogoratu gomendatzen dela papereko edizioak eta digitalak bakoitzak bere kontratua izatea, eta biak ondo begiratzea.

Eskubide patrimonialen barruan daude egile eskubideen agentzien bidez kudeatzen diren eskubideak, kudeaketa kolektibokoak: fotokopia eta kopia digitala, nagusiki. EKKIk eman dezake zerbitzu hori.

hutsik