eu | es | fr | en
kideak

Tarifa orokorrak

Principios generales (es)

Irrati emisoren tarifaren memoria ekonomikoa

Irrati emisorentzako obra musikalaren erabilera tarifak

Telebista operatzaileentzako tarifaren memoria ekonomikoa

Telebista operatzaileentzako tarifak

Zinema-tarifa espezifikoak

Musika jaialdietarako tarifak

I. MUSIKA eta obra dramatikoa, dramatiko-musikala, koreografikoa eta pantomimikoa


OHARRAK

Autoreak, EKKIn egon arren, ustiapen jakin bat egiteko baimena eman badu, ustiapen horren irabazietan dagokion zati proportzionala jasotzeko eskubidea dauka, EKKIri akordio hori jakinaraziz. Gainontzekoan, musikaren epigrafean ageri diren tarifek honenbesteko zenbateko bat ezartzen dutenean, zenbateko hori EKKIren errepertorio guztia erabiltzeko baimenari dagokio. EKKIren errepertorioaren erabilpen partziala egiten bada beste tarifa bat adostu daiteke, JIL-ak ezarritako terminoetan eta subsidiarioki tarifa hauek aplikatuz.

EKKIk kudeatzen duen errepertorioa erabiltzeko baimena kategorietan banatua dago. Baimendu ez den kategoria baterako erabiltzeak suposatzen du beren-beregiko beste baimen bat behar dela eta aurreko paragrafoko arauak aplikatuko zaizkio, modalitate zehatz horretarako.

EKKIk kudeatutako errepertorioa tarifa hauen karietara erabili ahal izango da, salbu eta obra musikalak, izan letradunak zein ez, ikus entzunezkoak zein ez, ikuskizun jakin baten baitan komunikatzen badira publikoki. Ez dira beraz tarifa hauekin baimentzen ikuskizunen parte diren obra musikalak, eta partzialki emititu edo komunikatzen ez direnak.

Doako emanaldien edo prezio mugatuko emanaldien kasuan, eta zehaztasunik ematen ez bada Tarifa hauetan, egile eskubideengatiko tarifa aterako da dagokion erabilpen-modalitateari aplikatuz dagokion ehunekoa, antolatzeko beharrezkoa den aurrekontu araziaren arabera.

Halaber, prezio mugatuko emanalditzat joko dira aforoa betetzeko beste txartel salduta lortuko luketen diru-sarrera antolakuntzarako beharrezkoa den aurrekontu arazia baino baxuagoa dutenak.

Tarifetan publizitate gastu edo sarrerak aipatzen direnean, berauek barne hartuko dute dirutan eginiko kontra-prestazio oro, eta kasuren batean dirutan eginiko kontra-prestaziorik ez badago, iragarle eta iragarki-saltzailearen arteko espezietan egindako kontra-prestazioa edo konpentsazioa hartuko da aintzat. Halakorik aplikatu ezin balitz, kalkulatuko da iragarle edo agentziek ezaugarri horiek dituzten publizitate-espazioengatik ordaintzen duten tarifaren arabera.

JILren Testu Bateratuaren 157.1.b) artikuluan ezarritakoarekin bat, irabaz asmorik gabeko kultur entitateek honako musika tarifetan %20ko beherapena izango dute.

Halaber EKKIren tarifari lotua baina salbuetsia egongo da autoprodukzioen komunikazio publikoa eta erreprodukzio mekanikoa, orokorrean, beti ere auotoreek EKKIri jakinarazten badiote eta gainontzeko eskubideen titular posibleekin akordioa iristen badute. Zehazki afektatuko die horrek honako epigrafeei:

DEFINIZIOAK

Aurrekontu arazia: Ondorio horietarako, diru-laguntza jaso dezaketen gastuak izango dira batere zalantzarik gabe lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak, behar-beharrezkoak direnak eta ezarritako epearen barruan egiten diren gastuak.

Leihatila sarrerak: Sarrerengatiko produktu osoa (jendeak ikuskizun-esparruan sartzeko eta beronetaz gozatzeko ordaintzen duena nahiz eta balio, zenbateko edo prezioan barne egon aipatutako esparru horretan kontsumitutako ezein genero edo zerbitzu). Leihatila sarreren parte izango dira, halaber, sustatzaile-antolatzaileek jasotako aportazio, diru laguntza edo babesletzak, edozein delarik euren izaera, eta balio badute sarreraren balio, zenbateko edo prezioa konpentsatu, jaitsi edo bonifikatzeko. Kalkulua egiteko BEZa ez da kontuan hartuko.

Leihatilako orria: Sustatzaile-antolatzaileek EKKIri luzatutako ziurtagiria egile eskubideak likidatu ahal izateko, lehenagoko “leihatila sarrerak” dakartzana.

1.- AIREPORTUAK

EKKIren errepertorioaren erabilera egiten bada bidaiarientzako eremu publikoan zein beste kokagune independenteetan, izan dendak zein bestelakoak, eta amenizaziorako musika daukatenak irudirik gabeko gailu mekaniko edo elektroniko bidez edo ikus-entzunezkoen bidez.

HILEROKO TARIFA:

Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.

2.- ZIRKOA

Erabiltzen diren obrak zirkoko ekitaldien osagarri direnean.

Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.

3.- ILUSIONISMOA ETA ESKUJOKARITZA

Erabiltzen diren obrak ilusionismo eta eskujokaritza ekitaldien osagarri direnean.

Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.

4.- DANTZALDIAK

Zuzeneko edo grabatutako musika jartzen denean.

Sarrera doaneko denean edo ez-baldintzatua, egile eskubideengatiko tarifa kalkulatuko da ehunekoa aplikatuz aurrekontu araziari.

Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.

5.- OSTALARITZAKOAK EZ DIREN SALTEGIAK ETA ZERBITZUGUNEAK

Bigarren mailako amenizazio legez musika errepertorioa erabiltzea, edozein bitarteko erabiliz.

Erosketa-azaleraren araberako GUNEEN SAIKAPENA / HILEKO TARIFA

Bertan sartzen dira merkatalgune handiak eta almazen erako saltegiak.

Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.

6.- BARRAKETAKO ATRAKZIOAK

Bigarren mailako amenizazio legez musika errepertorioa erabiltzea, edozein bitarteko erabiliz, barraketako atrakzioetan.

TRAIFA HILEKO

Jolas parkeen eta parke tematikoen kasuan, musika esparru komertzialen amenizaziorako erabiltzeagatik eta EKKIren errepertorioko obrak ikuskizun eta produkzioetan erabiltzearren:

Ehuneko tarifa bat ezarri da, %0,30ekoa, ustiapen emaitzaren gainean. Ustiapen emaitza izango da leihatilako errekaudazio gordina; beste edozein ordain, dena delarik bere izaera, parkera sartzeko beharrezkoa balitz, eta gonbidapenen balioa. BEZ kanpo egingo da kalkulua.

Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.

7.- AIRE KONPAINIAK

Bigarren mailako amenizazio legez musika errepertorioa erabiltzea, edozein bitarteko erabiliz.

HILEKO TARIFA

Bigarren mailako amenizazio legez musika errepertorioa erabiltzea, pasaje osoak entzun dezan, edozein bitarteko erabiliz.

HILEKO TARIFA

EKKIren errepertorioa erabiltzea bideo aparailu bidez zein beste ezein ikus-entzunezko bitartekoren bidez, pasaje osoak ikus dezan.

HILEKO TARIFA

Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.

8.- TREN KONPAINIAK

Bigarren mailako amenizazio legez musika errepertorioa erabiltzea, edozein bitarteko erabiliz.

HILEKO TARIFA

EKKIren errepertorioa erabiltzea bideo aparailu bidez zein beste ezein ikus-entzunezko bitartekoren bidez.

HILEKO TARIFA

Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.

9.- BIDAIARIEN GARRAIORAKO ITSAS KONPAINIAK

Bigarren mailako amenizazio legez musika errepertorioa erabiltzea, edozein bitarteko erabiliz.

HILEKO TARIFA

EKKIren errepertorioa erabiltzea bideo aparailu bidez zein beste ezein ikus-entzunezko bitartekoren bidez.

HILEKO TARIFA

Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.

10.- AUTOBUS KONPAINIAK

BIDAIARIEN GARRAIOAN DABILTZAN IBILGAILUAK, IBILBIDE ERREGULAR ETA DISKREZIONALETAN

EKKIren errepertorioa erabiltzea irudirik erreproduzitzen ez duten gailuekin zein bideo aparailu bidez.

HIRI AUTOBUSAK

EKKIren errepertorioa erabiltzea irudirik erreproduzitzen ez duten gailuekin zein bideo aparailu bidez.

Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.

11.- KONTZERTUAK ETA MUSIKA ERREZITALDIAK, ETA ASKOTARIKO IKUSKIZUNAK.

Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.

12.- EKITALDI ARTISTIKOAK EDO MUSIKALAK KIROL IKUSKIZUNETAN

Aurreko puntuko tarifa aplikatuko zaio jardueraren antolatzaile den entitateari, ekitaldion edo ikuskizunon iraupenaren arabera.

Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.

13.- EKKIREN ERREPERTORIOKO OBRA MUSIKALAK EDO IKUSENTZUNEZKOAK ERABILTZEA BIGARREN MAILAKO AMENIZAZIO LEGEZ TABERNA, EDANTOKI, JATETXE, BOLATOKI, BINGO ETA ANTZEKOETAN, ZUZENEKO JOALDIA BARNE.

AZALERA/ HILEKO TARIFA

HILEKO TARIFA

kontra-prestazio ekonomiko edo dena delakoaren bidez (juke box): 28€

Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.

14.- EKKIREN ERREPERTORIOKO OBRA MUSIKALAK EDO IKUSENTZUNEZKOAK ERABILTZEA BEHARREZKO AMENIZAZIO LEGEZ TABERNA MUSIKALETAN, KAFE ANTZOKIETAN, DISKO-TABERNETAN, KOPAK HARTZEKO TABERNETAN, DISKO-PUBETAN ETA, OROHAR, TABERNA BEREZIETAN.

AZALERA/ HILEKO TARIFA

Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.

15.- KIROL JARDUERAK EGITEN DIREN LEKUAK.

Bigarren mailako amenizazio legez musika eta ikus-entzunezko errepertorioa erabiltzea.

EKITALDIKO TARIFA

Jardueraren parte legez musika eta ikus-entzunezko errepertorioa erabiltzea.

EKITALDIKO TARIFA

Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.

16.- AMENIZAZIO MUSIKALA DARABILTZEN INFORMAZIO PUBLIKOKO IBILGAILUAK.

TARIFA

Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.

17.- ITXARONALDI-MUSIKADUN TELEFONO ZENTRALITAK

Komunikazio publikoa, zabalkundea eta zabalkunderako grabazioa, beti ere publizitate helbururik barik.

HILEKO TARIFA

Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.

18.- ZINEMA EMANALDIAK

Ikus zinema-tarifa espezifikoak.

19.- OSTATUAK.

EKKIren errepertorioko obrak erabiltzea, hotelaren azalera guztian, kontra-prestazio bidez (ordaindu-eta-ikusi bideoa edo TB...)

Bigarren mailako amenizazio legez musika errepertorioa erabiltzea, edozein bitarteko erabiliz, zuzenean jotzea barne.

HOTEL KATEGORIAREN AREBERAKO HILEKO TARIFA

Honako tarifak aplikatzeko baliokidetasun erlazio hauek erabiliko dira.

Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.

20.- AUTOBUS GELTOKIAK, TREN GELTOKIAK, ITSASONTZIENAK ETA GARRAIOBIDE KOLEKTIBOENAK.

bidaiarientzako eremuan amenizaziorako musika jartzea irudirik gabeko gailu mekaniko edo elektroniko bidez edo video, TB zein ikus-entzunezkoen bidez (saltokietarako edo beste kokagune independenteetarako, ikus tarifa beren-beregikoak).

HILEKO TARIFA

Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.

21.- ZERBITZUGUNEAK.

Amenizaziorako musika jartzea irudirik gabeko gailu mekaniko edo elektroniko bidez edo video, TB zein ikus-entzunezkoen bidez.

HILEKO TARIFA / HORNIGAILU KOPURUA

Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.

22.- ERAKUSTAZOKAK

Errepertorioa bigarren mailako amenizazio musikal edo ikus-entzunezko legez erabiltzea.

AZALERA ETA EDIZIOKO TARIFA (7 egun arte, hortik gora proportzioan)

Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.

23.- GIMNASIOAK, DANTZA AKADEMIAK ETA ANTZEKO JARDUERAK

  1. Bigarren mailako anbientazioa: OSTALARITZAKOAK EZ DIREN SALTEGI ETA ZERBITZUGUNEEI dagokien 5. Epigrafea aplikatuko zaie.
  2. Jarduerarako beharrezkoa den anbientazioa:

HILEKO TARIFA

Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.

24.- PARKINGAK

Errepertorioa bigarren mailako amenizazio musikal edo ikus-entzunezko legez erabiltzea.

AZALERA, GUZTIRA/ HILEKO TARIFA

Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.

25.- LANTOKIAK

Amenizaziorako musika jartzea irudirik gabeko gailu mekaniko edo elektroniko bidez.

HILEKO TARIFA

Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.

26.- PISZINAK

Amenizaziorako musika jartzea irudirik gabeko gailu mekaniko edo elektroniko bidez.

Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.

27.- KONTZERTUETARAKO ELKARTEAK EDO ELKARTE FILARMONIKOAK

leihatilako errekaudazioaren %7a (honela kalkulaturik: sarreren salmentatik lortutakoa gai kontzertu zehatz horretarako bazkideek egindako kuota-ekarpenaren zatia).

Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.

28.- EKKIREN ERREPERTORIOKO OBRAK ERABILTZEA AUDIO EUSKARRIEN ERREPRODUKZIOAN (SINGLE, MAXI SINGLE, LP, MC, CD, DVD MUSIKALA, MEMORIA TXARTELA, MP3-AK ZEIN BESTE ERREPRODUKTOREAK ETA ANTZEKOAK) BERAUEK PUBLIKOARI SALTZEKO, ERABILERE PRIBATURAKO

Publikoarentzako salmenta prezioaren (PSP) %5, zergak kanpo edo xehekariei saltzeko prezioaren (XSP) %7, zergak kanpo.

Ondasun edo zerbitzu bati atxikirik saltzen diten euskarri fonografikoen kasuan (esate baterako, inprimatutako argitalpen batekin edo argitalpen grafiko batekin banatutako euskarriak), kontuan hartuko dena da berak bakarrik duen publikoarentzako salmenta prezioa edo atxikita doan produktuak bere kariaz daukan prezio igoera.

Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.

29.- EKKIREN ERREPERTORIOKO OBRAK ERABILTZEA EUSKARRI BIDEOGRAFIKOAK EDO MULTIMEDIAKOAK ERREPRODUZITU ETA BANATZEKO ETA BERAUEK PUBLIKOARI SALTZEKO, ERABILERA PRIBATURAKO, EDO ESKURAGRRI UZTEA BALIO ERANTSIDUN TELEKOMUNIKAZIO SAREEN BIDEZ

1.- Filmak, obra dramatikoak, bideograma musikalak, karaoke sistemadun bideogramak, dokumentalak, tb-rako moldatutako obrak eta beste obra ikus-entzunezkoak

Honako prorrata aplikatuko da beti ere:

Ondasun edo zerbitzu bati atxikirik saltzen diten euskarri bideografikoen kasuan (esate baterako, inprimatutako argitalpen batekin edo argitalpen grafiko batekin banatutako euskarriak), kontuan hartuko dena da berak bakarrik duen publikoarentzako salmenta prezioa edo atxikita doan produktuak bere kariaz daukan prezio igoera.

2.- Multimedia euskarriak.

Honako prorrata aplikatuko da orokorrean:

Euskarri multimedia soilik musikala bada, honako prorrata aplikatuko da:

Ondasun edo zerbitzu bati atxikirik saltzen diten euskarri multimedien kasuan (esate baterako, inprimatutako argitalpen batekin edo argitalpen grafiko batekin banatutako euskarriak), kontuan hartuko dena da berak bakarrik duen publikoarentzako salmenta prezioa edo atxikita doan produktuak bere kariaz daukan prezio igoera.

3.- Balio erantsidun telekomunikazio zerbitzuak:

EKKIk kudeatutako obraren komunikazio publikoa, erreprodukzioa eta zabalkundea hari, kable, zuntz optiko edo beste medio batzuen bidez.

Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.

30.- EKKIREN ERREPERTORIOKO OBRAK ERABILTZEA MIDI-FILEAK EDO ERREPRODUZITU ETA BANATZEKO ETA BERAUEK PUBLIKOARI SALTZEKO, ERABILERA PRIBATURAKO

Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.

31.- OBRA MUSIKALAK EDO BERAUEN ZATIAK ERREPRODUZITZEN DITUZTEN JOSTAILUAK

Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.

32.- MUSIKA KARTARA

Artxiboen karga erabiltzaileei zuzentzeko berauek on-line eduki dezaten obrarako sarbidea, nahierako leku zein momentuan,

a) Musika kartara, deskargarik gabe (streaming).

TARIFA

Lizentziapeko zerbitzutik eratorritako diru-sarreren %7, kontzeptu horrek hartzen dituelarik katearen amaierako kontsumitzaileak oradindutakoa, sarbideengatiko ordainketak, bazkide edo abonatuen kuotak, jasotako diru laguntzak eta publizitate-sarrerak.

Doaneko streaminga bada, izan publizitate helburuz zein bestelako helburuz, tarita 0,10€-koa izango da erabiltzaileen esku utzitako obra bakotzagatik.

b) Musika kartara, deskarga behin-betiko edo tenporalaz

TARIFA

Lizentziapeko zerbitzutik eratorritako diru-sarreren %8,5, kontzeptu horrek hartzen dituelarik katearen amaierako kontsumitzaileak oradindutakoa, sarbideengatiko ordainketak, bazkide edo abonatuen kuotak, jasotako diru laguntzak eta publizitate-sarrerak.

Doaneko deskargak egiten badira, izan publizitate helburuz zein bestelako helburuz, tarifa 0,12€-koa izango da erabiltzaileen esku utzitako obra bakotzagatik.

Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.

33.- IRRATI PROGRAMAZIOKO ZERBITZUAK

a) EKKIren errepertorioko obren soinu-transmisio soila, simultaneoki egina, Interneten gisako sare digitaletatik (simulcasting)

TARIFA

Lizentziapeko zerbitzutik eratorritako diru-sarreren %3,5, kontzeptu horrek hartzen dituelarik katearen amaierako kontsumitzaileak oradindutakoa, sarbideengatiko ordainketak, bazkide edo abonatuen kuotak, jasotako diru laguntzak eta publizitate-sarrerak.

Prorrata hai aplikatuko da beti ere:

Transmisioa ez bada helburu komertzialekin egiten, tarifa 0,04€-koa izango da erabiltzaileen esku utzitako obra bakotzagatik.

b) Webcastinga

TARIFA

Lizentziapeko zerbitzutik eratorritako diru-sarreren %4, kontzeptu horrek hartzen dituelarik katearen amaierako kontsumitzaileak oradindutakoa, sarbideengatiko ordainketak, bazkide edo abonatuen kuotak, jasotako diru laguntzak eta publizitate-sarrerak.

Prorrata hai aplikatuko da beti ere:

Transmisioa ez bada helburu komertzialekin egiten, tarifa 0,06€-koa izango da erabiltzaileen esku utzitako obra bakotzagatik.

c) Irratia kartara (fonotekak)

TARIFA

Lizentziapeko zerbitzutik eratorritako diru-sarreren %5, kontzeptu horrek hartzen dituelarik katearen amaierako kontsumitzaileak oradindutakoa, sarbideengatiko ordainketak, bazkide edo abonatuen kuotak, jasotako diru laguntzak eta publizitate-sarrerak.

Prorrata hai aplikatuko da beti ere:

Transmisioa ez bada helburu komertzialekin egiten, tarifa 0,08€-koa izango da erabiltzaileen esku utzitako obra bakotzagatik.

Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.

34.- WEB ORRIEN ANBIENTAZIOA

Web orriak edo webguneak anbientatzeko egindako transmisioa eta webgune edo orrira konektatutako artxibo digitalak grabatzea, helburu berberarekin.

TARIFA

Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.

35.- TELEFONIA MUGIKORRA, PDA EDO BESTE TERMINAL BATZUTARAKO ZERBITZUAK

a) Telefono mugikor, PDA edo beste terminal batzuen tonotzat erabiltzeko melodiak kartara (EKKIren errepertorioko obrak grabatzea eta erabiltzaileen esku uztea baimentzen da).

b) Musika telefono mugikor, PDA edo beste terminal batzuetara deskargatzea (EKKIren errepertorioko obrak grabatzea eta erabiltzaileen esku uztea baimentzen da).

Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.

36.- ESKARIPEKO BIDEOA

TARIFA

Lizentziapeko zerbitzutik eratorritako diru-sarreren %1,80, kontzeptu horrek hartzen dituelarik katearen amaierako kontsumitzaileak oradindutakoa, sarbideengatiko ordainketak, bazkide edo abonatuen kuotak, jasotako diru laguntzak eta publizitate-sarrerak.

Izaerea komertzialik ez duten zerbitzuen kasuan, tarifa %0,04€-koa izango da obra bakar oso batera sarbidea izateko, eta hala badagokio honeko prorrata ezarriko zaio:

Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.

37.- IRRATI EMISORAK

EKKIren errepertorioa erabiltzea (grabazioa, editajea eta zabalkunderako kopia barne) honako helburuekin:

Epigrafe honetan ez da baimendutzat joko:

TARIFA

Lizentziapeko zerbitzutik eratorritako diru-sarreren %3,70, kontzeptu horrek hartzen dituelarik katearen amaierako kontsumitzaileak oradindutakoa, sarbideengatiko ordainketak, bazkide edo abonatuen kuotak, jasotako diru laguntzak eta publizitate-sarrerak.

Independentea dela ulertuko da pertsonalitate eta marka propioa eta programazio eta frekuentzia bereizia duen emisora bakoitza, nahiz eta enpresa, entitate edo talde bakar baten barruan egon.

Honako koefizienteak aplikatuko dira:

Errepertorioaren emisio denbora kalkulatzeko ez da beraizketarik egingo obren erabilpen bat edo beste egin (izan musika grabatua edo zuzenekoa), eta EKKIren errepertorioko obren iraupen osoaren arabera egingo da aipatutako kalkulu hori.

Errepertorioaren emisio denboran oinarritutako tarifek urte naturala izango dute erreferentziatzat, eta hurrengo urte naturalari aplikatuko zaizkie, harik eta emisio denbora berriro kalkulatu arte. Diferentziarik balego bataren eta bestearen artean, diferentziak erregularizatzeko likidazioak egingo lirateke.

Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.

38.- TELEBISTA OPERADOREAK

EKKIren errepertorioa erabiltzea komunikazio publikorako (grabazioa, editajea eta zabalkunderako kopia barne) izan norbere programetan zein telebista analogiko edo/eta digital bidez, kable bidez edo IP bidez, zein telebista mugikor edo satelite bidez zabaldutako programetan.

Programa propiotzat joko dira:

Programa zabaldu dela ulertuko da, halaber, Beste ikusentzunezko entitate batetik (telebista batetik adib.) edo klabe bidezko lehen transmisio batetik datorrena, nahiz eta erabiltzaileak jatorrizko transmisioa egin, eta ez lehen entitatearen aldatu gabeko komunikazio soila, osoa eta bat-batekoa.

Independentea dela ulertuko da pertsonalitate eta marka propioa eta programazio eta frekuentzia bereizia duen emisora bakoitza, nahiz eta enpresa, entitate edo talde bakar baten barruan egon.

TARIFAK (ERREPERTORIOAREN ERABILERAREN ARABERAKOAK)

Tarifa ezartzeko kontuan hartuko da obren erabilpen denbora (programazioan hartzen duten zatia) emisio denbora osoarekin alderatua, honakoa oinarritzat hartuz eta kasuan kasuko kalkulu proportzionala eginez:

Errepertorioaren emisio denbora kalkulatzeko ez da beraizketarik egingo obren erabilpen bat edo beste egin (izan musika grabatua edo zuzenekoa), eta EKKIren errepertorioko obren iraupen osoaren arabera egingo da aipatutako kalkulu hori.

Errepertorioaren emisio denboran oinarritutako tarifek urte naturala izango dute erreferentziatzat, eta hurrengo urte naturalari aplikatuko zaizkie, harik eta emisio denbora berriro kalkulatu arte. Diferentziarik balego bataren eta bestearen artean, diferentziak erregularizatzeko likidazioak egingo lirateke.

Erabiltzaileak programazioaren emisioak edo transmisioak kanal desberdinen bitartez egiten dituenean, zeinek eskaintza desberdindua suposatzen duten ikusleentzat (kanal-multzoak edo oinarrizko paketeak), tarifa kanal bakoutzari aplikatuko zaio, bertan egiten den errepertorioaren erabileraren arabera eta aipatutako tarifak aplikatuz. Halako kasuetan, kanal bakoitzaren tarifa-oinarria edo sarrerak izango dira erabiltzailearen ustipanen-sarreren gainean eskaintza bereizi bakoitzak suposatzen duen zatia, eskaintza horietako bakoitzaren kanal kopuruaren arabera.

Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.

39.- IRRATI BIDEZKO EDO KABLE BIDEZKO PROGRAMEN “PAKETEAK” ESKAINTZEA

EKKIren errepertorioko obrak “paketeetan” erreproduzitzea, irrati zabalkundeko zein kable bidezko zabalkundeko entitateek ustia ditzaten:

a) Obrak ezartzea ikus-entzunezko euskarrietan edo euskarri elektronikoetan.

b) Bertatik kopiak ateratzea eta zerbitzea irrati zabalkundeko zein kable bidezko zabalkundeko entitateei.

Ez dago tarifa bidez baimendua:

Oinarria izango da %0,90a, pakete edo programon salmentatik edo esleitzatik lortutako sarreren gainean.

Epigrafe honetan ez da sartzen TARIFA OROKORRETAN beste epigrafe zehatzago bati dagokion errepertorioaren erabilpenik.

40.- OBRA DRAMATIKOA, DRAMATIKO-MUSIKALA, KOREOGRAFIKOA ETA PANTOMIMIKOA ERREPRESENTATZEKO BAIMENAREN BALDINTZA OROKORRAK

Egile eskubideen inguruko legediaren arabera, autoreari soilik dagokio obra dramatikoaren erabilpenerako baldintzak eta modua ezartzea.

Ondorioz, autoreak baimena ematen duenean (edozein errepresentazio dramatiko egiteko beharrezkoa) ezar dezake zein konpentsazio ekonomiko zor zaion egile eskubideengatik.

EKKIk ordezkatuko balu autorea arestian aipatutako ondorioetarako, kontratu edo akordioa egiteko honakoak lirateke baldintza orokorrak:

  1. Eskubidearen titularrek edo autoreek ezarritako lehiatilako ehunekoa edo kantitate zehatza.
  2. Eskubidearen titularrek edo autoreek ez balute halakorik ezarri: ekitaldiaren lehiatilako sarreren %7a, zergak kenduta. Ikuskizunak balira doakoak edo prezio murritzekoak, egile eskubideengatiko tarifa kalkulatuko litzateke kasuan kasuko erabilpen modalitatearen ehunekoa aplikatuz, kontuan izanik ekitaldia aurrera eroateko beharrezkoa den aurrekontu arazia.

41.- SINKRONIZAZIO LIZENTZIAK ETA LIZENTZIA MEKANIKOAK

Sinkronizazioa deritzo musika lan bat ikusentzuneko obra baten barne (TB serialak, filmak, dokumentalak, publizitate kanpainak…) erreproduzitzeari. Honetarako, eskubidedunaren berariazko baimena behar da, lizentzia bitartez opatu daitekeena.

Antzera, lizentzia mekanikoa deritzo fonograma bat eta barne dituen interpretazioak ikusentzuneko obra baten barne erreproduzitzeko behar den baimenari.

EKKIko errepertorioko obra baten erabiltzeko halako lizentzia bat behar izatekotan, idatziguzu ekki@ekki.eus helbidera, sinkronizatu nahi den musika lanaren izena zehaztuaz, baita zein ikusentzuneko obra motatan sinkronizatu nahi den, zein luzera eta garrantzia izango dituen musika lanak horrengan, eta garrantziazko beste edozein informazio emanez.

Behin hori jasota, EKKIren erantzuna jasoko duzu, hiru hauetako bat zehaztuaz: lizentzia bermatu daitekeela eta horrengatiko ordainsariaren zenbatekoa; eskubidedunak lizentzia emateari ezetza eman diola; ala bestelako bide bat jarraitu behar duzula EKKItik kanpo lizentzia lortzeko.

Gogoratu mesedez hurrengoak:

hutsik