eu | es | fr | en
kideak

EKKIren Banaketa-Araudia


HITZAURREA:

EUSKAL KULTURGILEEN KIDEGOAK (aurrerantzean EKKI), bere Estatutuen 5-a) artikulua beteaz, honako hau du xedeetako bat: egileen edo jabetza intelektualeko eskubideen beste titular batzuen konturako eta intereserako, beren ondare- eta ustiapen-eskubideak kudeatzea, eskubideengatik bildutako dirua kudeatzea, alegia, indarrean dagoen legeria eta diru-bilketaren eta haren banaketaren inguruko Kudeaketa Entitateei esleitutako arauak beteaz.

EKKIk eskubide horiek mugarik gabe kudeatzeko duen interesetik abiatuta, hauek izan daitezke eskubideak horien titularrak: Egileak (eskubidea dutenak edo ustiapen-eskubidea eskuratzen dutenak), Editoreak, Ekoizleak zein Artistak eta Interpreteak, eta hori guztia, batzuk aipatzearren (baina badira gehiago), honako lanen inguruan: liburuak edo haien pareko argitalpenak, fonogramak, bideogramak edo soinua, irudiak edo ikus-entzunezkoak dituzten beste euskarri batzuk, ezagunak diren baliabideen bitartez haien ustiapenarengatik dirua biltzen denean; EKKIren bitartez bilduko da diru hori eta eta garatu nahi den araudia beteaz banatuko da.

EKKIk Araudi honen arabera egingo du banaketa, beraren Estatutuek eta barne-araudiak diotena beteaz, tarifa orokorrei dagokienez bereziki. Era berean, EKKIren Gobernu Batzordeari bidaliko zaio araudian bildu ez dena, eta nazioko zein nazioarteko lege eta erabileren arabera ebatziko da banaketa, zuzenbideko printzipio orokorrak, tokiko jurisprudentzia eta nazioko zein nazioarteko doktrina beteaz eta errealitate sozialari erantzunez, eta fede oneko eskakizunari jarraituz, eskubidearen gehiegiko erabilera edo erabilera antisoziala eragotzita.

I
XEDAPEN OROKORRAK
.

1. artikulua: EKKik Kudeaketa Entitate gisa bildutako kopuruak banatzeko irizpideak zehaztea du xede araudi honek, indarrean dagoen legeria beteaz, hain zuzen ere, apirilaren 12ko Lege Errege Dekretua beteaz, zeinaren bitartez Jabetza intelektualeko Legearen (aurrerantzean JIL) Testu Bategina onesten den. Haren arabera, EKKI “leihatila bakarra” da eta ustiapen-eskubideen titularrak ordezkatuko ditu eskubideak Kudeaketa Entitateek jabetza intelektualeko lanak ustiatzeagatik kolektiboki biltzen badira, eta EKKIren errepertorioko lanak badira bereziki,.

2. artikulua: Hauek dira araudi honen oinarriak:

2.1 Gardentasun-printzipioa; horren arabera, EKKIren administrazio eta kudeaketa guztia elkargokideen eskura zein ezagutu nahi duen ororen eskura egongo da, eta urteko kontuetan argitaratuko da, uneoro, nahi duen orok ikus dezan.

2.2 Ekitate-printzipioa; horren bitartez, titularrei banaketa egiteko, izaera edo baldintza bereko egoerak direla eta, titularrak berdin tratatuko dira, ahalik eta banaketa bidezkoena egiteko.

2.3 Proportzionaltasun-printzipioa; horren bitartez, titularren banaketa lanen ustiapenarekiko proportzioan edo erabilitako prestazioen arabera esleituko da, ustiapen mota edo moduaren arabera eta dirua biltzeko baliabideen arabera, eta, bereziki, hura eragiten duen diru-bilketaren titularrak nor den identifikatuz eta zehaztuz.

2.4 Arbitrariotasuna baztertzearen printzipioa; haren arabera, banaketak araudiaren xedapen guztiak justifikatu behar ditu, lan motaren, interpretazioaren, ustiapenen eta baliabideen arabera.

2.5 Legezkotasun-printzipioa; jabetza intelektualeko eskubideak dituzten legezko titularren edo haien kotitularren artean egindako banaketa Ondasun Erkidegorako xedatu denaren arabera eta indarrean dauden eta ustiatutako lanean parte hartzea arautzen duten arau berezien arabera egingo da, haien arteko adostasunik lortzen ez bada; Hitzarmenak, Legeak edo kasu bakoitzean aplikatuko diren eta indarrean dauden beste arauak beteaz, alegia.

2.6 Ezarpen bakarreko printzipioa; EKKIk egingo ditu berari dagozkion diru-bilketa kolektibo guztiak, bilketa eragiten duten lanen eskubideak eta bazkideak zeinahi eta bateratuak izan daitezkeela ere, eta jabetza intelektualeko eskubideak egileari, editoreari, artistari edo interpretariari dagozkienean edo ekoizleei eta bestelakoei dagozkienean ere. Kutxa bakarra izanik eta haren eginkizuna beteaz, jarraian zehazten eta proposatzen den banaketa bakoitzean, beti hartuko da kontuan dagokion banaketa bilketa-kontzeptu edo -mota desberdin batengatik izan daitekeen bilketa-deskontua egin eta gero, hori guztia haien artean adostuta dauden eta jarraian adierazten diren proportzionaltasunak aplikatuta.

3. artikulua: Lanaren edo prestazioaren ustiapen-eskubidea dagokion pertsona fisiko edo juridiko oro da Legezko Titularra, indarrean dagoen JIL beteaz; lege horrek Kudeaketa Entitateei eskubidea ematen die taldeka dirua biltzeko, eta, printzipioz, Egileak (eskubideen jabeak edo ustiapen-eskubideak erosi dituztenak) hauek ere badira: Editoreak, Ekoizpenak (lan fonografikoak zein ikus-entzunezkoak) eta Artista Interpreteak edo Jotzen dutenak.

4. artikulua: Komunikazio publiko bitartez eta erreprodukzio bitartez ustia daitezkeen guztiak dira dirua kolektiboki biltzeko lanak. JILak zehazten du EKKI Kudeaketa Entitateari eta parekoei dagokiela diru-bilketa egitea.

5. artikulua: Diru-bilketa kolektiborako bideak izango dira Jabetza intelektuala duten lanak ustiatzeagatik zuzenean edo ez Kudeaketa Entitateetatik diru-kopuru bat jasoko dutenak; besteak beste, baina ez bakarrik, honako hauek: Estatuko Aurrekontu Orokorretatik jaso daitezkeen diru-kopuruak, kopia pribatuaren bidezko konpentsazio gisa; EKKIK onetsitako tarifa orokorrak kobratu direnak, etab.

Ez dira inoiz ere ez banatuko, horretarako bildu direnean ere ez, EKKIk ustiapen-eskubideen diru-bilketa kolektiboa ez den beste arrazoi batengatik jaso ditzakeen diru-kantitateak, adibidez, baina ez bakarrik, honako hauek: dohaintzak, diru-laguntzak, etab.

6. artikulua: Araudi honetan zehazten denari kalterik eragin gabe, eta aldez aurretik, bildutako zenbateko osoa hartuko da kontuan, diru-bilketa kolektiboa egiteko edozein baliabide erabili dela ere. Guztira bildu den horretatik (BT) abiatu beharko da zehazteko estatutuen arabera EKKIk zenbat kenduko duen bere jarduerak egin eta bere helburuak betetzeko.

7. artikulua: EKKI modu ahalik eta bidezkoenean, proportzionalean eta arbitrarioenean jardun dadin, metodo eta baliabide egokiak zehaztuko dira, erabiltzaileek lanak eta prestazioak zein neurritan erabili dituzten ahalik eta xehekien jakiteko.

Informazio horren arabera banaketa bat zehaztuko da, zeinaren bitartez, kontuan hartuko den lana zer bitartekoren bidez ustiatu den eta ustiapen hori zenbat hedatu den jendartean eta erabiltzaileengan.

8. artikulua: EKKI Kudeaketa Entitatea da, eta Egileen, Ekoizleen, Artista Interpreteen edo jotzaileen eremuei dagozkien diru-bilketa kolektiboko eskubideak kudeatuko ditu; hala ere horiek, askotan, modu oso desberdinetan ustiatzen dira, eta, maiz, konkurrenteak izanda ere, titular desberdinei dagozkie, eta pertsona juridiko desberdinei, eta modu desberdinetan eskuratuak izan daitezke; hori dena aintzat hartuta, EKKIk diru-bilketa kolektibo horren berri eman beharko die beste Kudeaketa Entitateei, elkarren artean sinatutako elkarrekikotasun-hitzarmenak beteaz. Horren ondorioz, banaketa-araudi hau egitean, EGILEEI, EKOIZLEEI eta interprete edo jotzaileak diren ARTISTEI dagozkien irizpideak bereizita aztertuko dira.

Hau da, diru-bilketa leihatila bakarrean egingo da, baina taldeka bildutako kopurua hainbat aletan banatuko da, eskubideak Egileei, Ekoizleei edo Artistei dagozkien aintzat hartuta, nahiz eta lan berean konkurrenteak izan daitezkeen.

Hori guztia dela eta, EKKIren errepertorioan lanen bat erregistratzen denean, lanaren titularrak kide guztiei dagokien zati proportzionala zein den adierazi beharko du:

9. artikulua: Banaketa-irizpideak zehazterakoan, kontuan izango da diru-bilketa kolektiboa jasotzeko erabili den edozein bide, eta, hala, irizpide bat finkatuko da bide horren arabera ustiatutako lana identifikatu ahal izateko, edo ez, eta zenbat erabiltzaileri dagokien ustiapen hori.

10. artikulua: Banaketa egitean, eta ondoren garatu ditugun irizpideekin, alderdi hauek hartuko dira kontuan:

10.1 Batetik, titularrak, egindako ustiapena eta diru-bilketa argi eta garbi identifikatuta dauzkaten lan ustiatuak, esaterako: antzokiak, proiekzio zinematografikoak, kontzertuak eta abar eskaintzen dituzten aretoak. Kasu horretan, bildutakoaren ehuneko ehun banatuko da, legeak zehazten dituzten kantitateak kendu ondoren.

10.2 Bestetik, titularrak argi eta garbi identifikatuta dauzkatenak baina ustiapenaren hartzaileak guztiz definituta ez badauzkate eta, horren ondorioz, banaketa ahalik eta bidezkoena egiteko kalkuluak behar badituzte; horretarako, komunikabide publikoen bitartez zenbat bildu daitekeen kalkulatuko dugu, irrati eta telebisten bitartez, besteak beste. Kasu horietan, guztira bildutakoari (BT) estatutuen arabera EKKIk BT horri kendu beharko dion ehunekoa kendu ondoren eta JILTBaren 25. artikuluan aurreikusitako ordainsari konpentsatorioak bildutako kantitatearen % X kendu ondoren, banatuko da bildutakoa, JILTBaren 155. artikuluaren arabera honako hau gauzatzeko: 1) EKKIren bazkideei laguntzeko jarduerak edo zerbitzuak sustatzea, eta 2) Egileen eta artisten, interpreteen eta jotzaileen trebakuntza- eta sustapen-jarduerak egitea.

10.3 Joera batzuen ondorioz eta uneko errealitatearekin bat eginez ustez ustia daitezkeen lanetarako partida, identifikatuta ez badaude, baina ustezko logika bati jarraituz ustiatzen ari direla uste bada EKKIrekin konkurritzen duten Kudeaketa Entitateek egin dituzten laginen eta lortu dituzten informazioen ondorioz, eta komunikabideek edo lankidetzan aritzen diren Administrazioak berak egindakoen ondorioz. Kasu horretan, guztira bildutakoari (BT) EKKIk estatutuetan jasotakoaren arabera kenduko dion ehunekoa kenduta banatu beharko den totala (T), aurreko atalean adierazi denaren araberako partida kenduta (10.1 art.) eta hiruren artean zatituta banatuko da ustiatutako errepertorioen titularren artean.

10.4 Azkenik, honela kalkulatuko da geratzen den kantitatea: Guztira bildutakoari (BT) estatutuetan bildutakoaren arabera EKKIri dagokiona kentzen zaion ehunekoa eta aurreko atalaren araberako (10.1 art.) partida kendu ondoren ematen duena zati 6 egingo da. Horri legez ebatzitakoa aplikatuko zaio, hau da, JILTBaren 154. eta 155. artikuluen arabera zehazten direnak, non xedatzen baita Batzar Nagusian adostu behar dela, eta zeinak honela baitio:

10.4.1: Bildutako kantitatea, baldin eta bildu eta hurrengo urteko urtarrilaren 1etik hasita hurrengo bost urtean titularrak eskatzen ez badu, honako hauetarako erabiliko dira:

10.4.1.1 EKKIren bazkideei laguntzeko jarduerak egiteko eta egileen eta artisten, interpreteen eta jotzaileen trebakuntza- eta sustapen-jarduerak egiteko.

10.4.1.2 Babestutako lanen eta prestazioen lege-eskaintza digitala sustatzeko, zeinen eskubideak JILTBaren 155.1.c) 1. eta 3. artikuluetan biltzen diren baldintzen arabera kudeatzen diren

10.4.1.3 Kudeaketa-entitateak kudeatutako eta behar bezala identifikatutako gainerako lanen alde banaketa-kantitatea areagotzeko.

10.4.1.4 Fakturatzeko eta ordaintzeko leihatila bakarra finantzatzeko.

Batzar Nagusian, urtero zehaztuko da bildu baina eskatu ez den kopurutik, gutxienez, zer ehuneko bideratuko den aurretik aipatutako xedeetarako. Inoiz ere ezingo dira izan % 15 baino txikiagoak, 10.4.1.4. kasuan izan ezik.

Hemendik aurrera, banaketa-araudi honen bitartez jakinarazten da kantitatearen % 50 10.4.1.3 puntuan adierazitakora bideratuko dela; hau da, kudeaketa-entitateak kudeatzen dituen eta behar bezala identifikatuta dauzkan gainerako lanen banaketa areagotzeko izango dela.

Kasu horretan, hau (T) banatuko da: bildutako totalari (BT) EKKIk kenduko dion ehunekoa kendu, baita bidezko ordainsariari dagokion % X ere, (T), aurreko atalean adierazi denaren arabera banatutako partida kenduta (10.1 art.) eta zati sei egingo da, eta horixe banatuko da % 50 arte, azken urtean EKKIrekin erregistratuta egon diren eta hark kudeatu dituen errepertorioko titular guztien artean.

10.5 Banaketa osoa

Aurreko 10.1 atalean zehazten denaren arabera:

10.5.1. Diru-bilketa kolektiboa ustiapen zuzen eta zehatzaren ondorioz egiten bada, eta lanak eta legezko titularrak behar bezala identifikatuta badaude, bazkideak edo EKKIk kudeatutako errepertoriokoak izanda, bildutako kantitatea legezko titularrei banatuko zaie bere osotasunean, eta dagozkien legezko zergak aplikatuko zaizkie. EKKIk ez dio deskonturik egingo administrazioari.

Edonola ere, norberak ekoitzitako lana denean, komunikazio edo erreprodukzio horri EKKIren tarifa aplikatzea dagokio, baina salbuetsita egongo da; hau da, EKKik ez du tasarik edo gasturik kobratuko, legeak hala aginduta hala egin behar den kasuetan izan ezik.

Xedapen hori ulertzeko, agerian utzi beharra dago salbuespen hori, hain zuzen ere, identifikazioa zaila eta ezinezkoa duten kasuetarako bakarrik dela.

10.5.2. Lanen zati bat edo titularren bat aurreko 1. atalean sartuko balira eta beste zati bat errepertoriokoa izango ez balitz, edo EKKIren legezko bazkideak izango ez balitz, EKKIren barruan dagoenaren parte proportzionala 1. atalean azaltzen den moduan banatuko da eta errepertorioa eta eskubideen bilketari dagokion Kudeaketa Entitatearekin adostutako elkarrekikotasun-akordioen arabera ordainduko da gainerakoa.

II
MUSIKA-LANEN, IKUS-ENTZUNEZKOEN ETA MULTIMEDIA-LANEN EGILE-ESKUBIDEENGATIK BILDUTAKO DIRUA BANATZEKO SISTEMAK

1. atala
Jabetza-intelektualeko lanak zuzenean ustiatzearen ondorioz bildutakoa nola banatu

11. artikulua: Giza exekuzioa.

11.1 Zuzenean bakarlariak, musikariak eta abeslariak dituzten talde, banda eta orkestrek egindako komunikazio publikoaren bitartezko ustiapena (lan sinpleak, aurrerantzean), letrarekin edo letrarik gabe.

Konplexutasuna badute ere eta exekutatzeko orduan hainbat pertsonak parte hartu behar badute ere, zuzenean beste pertsona juridikoek parte hartzen dutenean, antzezlanak, lan dramatiko-musikalak, koreografia-lanak edo pantomimikoak (lan konplexuak, aurrerantzean).

11.2 Komunikazio publikoa aire zabalean edo bide publikoan eta, oro har, leku itxi finkoetan:

11.2.1 Errepertorioa modu horretan ustiatzen denean, EKKIk dokumentu bat izango du, aitorleak erabiltzeko, eta, han, “Jotzailearen adierazpena” delakoan, ustiatuko den lana edo lanak adieraziko dira.

11.2.2 Jotzaileak hilean behin aurkeztutako Adierazpenen arabera egingo da banaketa, aldi horretan bildutako kopurua kalkulatu ondoren. Banatu beharko den kopurua emanaldiari esleitutako eskubideen ustiapenen eta jotzailearen Aitorpenean datozen errepertorioen batura izango da, eta, hala dagokionean, lanez lan biderkatuko da bakoitza zenbat denboraz erabili den kalkulatu ondoren.

Erlazio hori kalkulatu ondoren, EKKIk kudeatutako errepertorioari lotutako lanen kontrola egingo da, haien banaketa egiteko. Gainontzekoa bakoitzari dagokion Kudeaketa Entitatearekin xedatutako elkarrekikotasun-kontratuen arabera kudeatuko da.

11.2.3 Lana horretarako diren lokaletan ustiatzen denean, EKKIren erregistroaren arabera banatuko da lanen titularren artean, baina, aurretik eta hala dagokionean, tartean sartu diren besteen lanei edo exekuzioan sartu diren besteen lanei dagozkien kopuruak kenduko dituzte, horiek argitzeko betekizuna, edo lan nagusiaren barruan funtzio protagonista izan badezakete.

11.3 Barietateak

11.3.1 Barietatetzat hartuko dira lanen komunikazio publikoen ondoriozkoak, musikakoak, literarioak nahiz norbaitek joak, besteak beste: abestiak, dantzak, txisteak, parodiak, bakarrizketak, zirkoak, mimoak, olerkiak eta haien koreografiak, jaietako plazak edo pareko ikuskizunak.

11.3.2 Barietate horien eskubideak hainbat kategoriatan sailka daitezke non egiten diren aintzat hartzen badugu. Hauek aurki ditzakegu:

11.3.2.1 Komunikazio publikoa lagun asko sartzen diren lekuetan egiten denean, “Kontzertu handiak” .

11.3.2.2 Ikuskizuna muntatzen duten konpainiek egiten dutenean eta hainbat barietate egiten dituztenean, “barietateen ikuskizun osoak”.

11.3.2.3 Horretarako diren lekuetan egiten direnean, baina komunikazio publiko horretarako soilik, “Dantzalekuak” eta parekoak.

11.4 Eskubideen banaketa

Exekuzioaren erantzuleek adierazi behar lituzkeen barietateen programa erabiliko da eta, hori aintzat hartuta, exekutatu diren lan guztien artean banatuko da, “prorrata temporis” printzipioa aplikatuta. Lan bakoitzaren iraupena zehaztuta ez balego, zatika banatuko litzateke. Interpretatzeko zailtasunik edo desberdintasunik balego, banatu behar den kopurua haren barruan dauden lanen kopuruaren artean zatituz kalkulatuko da.

11.5 Diru-bilketa programa gabe

Dokumenturik gabe bilduko balitz, edo dirua bilduz gero egindako ustiapenaren edo komunikazioaren daturik ez balego, bildutako dirua EKKIri dagokion kudeaketa eta administrazioari lotutako gastuak ordaintzeko duen funtsean sartuko litzateke; gauza bera gertatuko litzateke noizean behingo emanaldia izango balitz ere, eta bertan behera utzi diren programak balira.

11.6 Ikuskizunak lan bat baino gehiago izanez gero eta baldin eta titularrek, errepertorioaren halako erabilerarako aurreikusitako minimoak aplikatzearekin biltzen denaren bestelako ordainketa bat jasotzeko, EKKIri agindurik eman badiote, hauxe aplikatuko da: ikuskizunaren zati bakoitzari eskubide-kopuru bera esleituko zaio eta, gainera, zati bakoitza duen lanen eskubideen berak esleituko zaizkie. Ez da aintzat hartuko, inola ere ez, lanen iraupena edo bakoitzak dituen ekitaldien kopurua.

11.7 Barietateen banaketaren aldizkakotasuna.

Hiru hilean behin egingo dira banaketak, urteko hiruhileko naturaletan: 1. Urtarrila/martxoa, 2. Apirila/ekaina, 3. Uztaila/iraila eta 4. Urria/abendua.

2. atala
Lan mota guztiek euskarrien komunikazio publikoaren bidez sortutako eskubideak nola banatu.

12. artikulua: EKKIren errepertorioko musika-lanen komunikazio publikoarekin (letrarekin edo gabe) bildutako eskubideak sartzen dira, euskarri ukigarrien edo ez-ukigarrien bitartez bilduak, eta honako modalitate hauetan banatzen dira.

12.1 Eskubideen banaketa orokorra.

Ustiatutako lanen artean, honela banatuko dira:

12.1.1 Banaketa sei hilean behin egingo da, ekainean eta abenduan. Ekainean aurreko urteko azken seihilekoan bildutakoari dagokiona banatuko da, eta abenduan, berriz, urte bereko lehenengo seihilekoan bildutakoa.

12.1.2 Banaketa egiteko, honako dokumentu hauek erabiliko dira:

12.1.2.1 Honen bitartez lortutako adierazpenak eta laginak:

12.1.2.1.1 Leku hauetan egiten direnean: dantzalekuak (hauek barne: diskotekak; dantzalekuak; barietateen aretoak; tablaoak; kafe-antzokiak, dantzarekin edo barietateen ikuskizunekin; abeslari-kafeak, kontzertu-kafeak, edo antzerako ezaugarriak dituztenak.)

12.1.2.1.2 Musikarekin girotzea hoteletan, kafetegietan, tabernetan eta aurreko atalean sartu ez diren toki publikoetan, fabriketan, bulegoetan eta lantokietan barne.

12.1.2.1.3 “Gramola-itsulapiko” musika aukeratzeko gailuen bitartez sortzen direnak.

Lagin-sistemen bitartez lortutako datuak, jotako lanei dagozkien datuenak, lokaletan lortutako informazioan oinarrituta bilduko dira, eta sei hileko lagina osatuko dute, eta horretan aditua den entitateak zehaztuko ditu zenbakia eta tokia, banaketan interesik sortu gabe, eta honako aintzat hartuta: lurraldea, saioen kopurua eta mota, funtzionamendu-orduak, eta abar.

12.1.2.2 Honako hauen ondorioz emandako programen edo erabileren bitartez lortutako adierazpenak:

12.1.2.2.1 Garraiobideetan girotzeko erabilitako musika (besteak beste: autobusak, trenak, itsasontziak edo hegazkinak, etab.)

12.1.2.2.2 Musikarekin tokiak girotzeko zerbitzuak kontratatzeko erabilitakoak.

Kasu horretan, horien erabiltzaileen adierazpenak erabiliko dira.

12.1.2.3 A eta b ataletan adierazitako bi prozedura horien bitartez ustiatu ez diren lanak ez dira banaketan sartuko.

12.1.2.4 A eta b ataletan adierazitako bi prozedura horien bitartez ustiatu gisa adierazi diren lanetan, bildutako kopuru guztia banatuko da, prozedura bakoitzari jarraituta, bakoitzari dagokion proportzioan.

2-1. atala
Irratien bitartez ustiatzeagatik bildutakoa

13. artikulua: Banaketa-sistemak, irratiak

Baimen berezirik eta bestelakorik jaso ez duten irrati bidezko komunikazio publikoarengatik bildu den diruaren banaketari aplikatuko zaio.

13.1 Honako bide hauetatik jasoko da banaketa egiteko informazioa:

13.1.1 Radio Nacional de Espańak (RNE) eta Radio Euskadik (EITB) hilean behin emandako programa-orriak, eta, han, Radio Nacionalek, Radio Clásicak, Radio 3k eta abarrek zein Radio Euskadik, Radio Vitoriak, Euskadi Irratiak eta Gazteak emandako guztia bilduko da.

13.1.2 Irrati komertzialetan eta erakundeen irratietan egiten diren laginak, uhin ertainekoak zein frekuentzia modulatukoak.

13.2 Banaketa-datuen sailkapena eta balorazioa.

13.2.1 Errepertorio-motak eta irrati-difusioko lanak oso askotarikoak badira ere, sailkatu egin behar dira, haiek baloratu eta honen arabera identifikatzeko:

13.2.2. Adierazitako sailkapen horri jarraituz eta, beraz, errepertorioari eman dakiokeen erabilerari jarraituz, puntuen bidezko honako sailkapen honi jarraituko zaio, gero, lan mota horietako bakoitzari dagokiona banatzeko:

13.2.2.1 OZKI: 25 puntu agerpen bakoitzarengatik (lehenengo lau minutuak igarotakoan, hurrengo lau minutuko bakoitza edo zati bakoitza beste agerpentzat hartuko da)

13.2.2.2 I: 15 puntu.

13.2.2.3 IS: Puntu 1.

13.3 Banatzeko modua.

13.3.1 Honako hauek ordaindutako ustiapen-eskubideen bilketa garbia banatzekoa dela aintzat hartuta:

13.3.1.1 Radio Nacional de Espańa (RNE) eta Radio Euskadi (EITB) irratiek

13.3.1.2 Irrati komertzialek edo erakundeen irratiek, uhin ertainekoak zein frekuentzia modulatukoak.

13.3.2 Honela banatuko da:

13.3.2.1 Artikulu honen 1.a puntuan adierazitako igorpenetan agertzen diren lanengatik garbi bildutako diruarekin, zorroa eratuko da, eta poltsa hori honela banatuko da: lan bakoitzari esleitutako puntu guztien artean, 13.2 artikuluan zehaztutako balioespenaren arabera, igorpen kopuruaz biderkatuta eta, ondoren, bider hiru.

13.3.2.2 Artikulu honen 1.b puntuan adierazitako kanaletan agertzen diren lanengatik bildutako diruarekin, zorroa eratuko da, eta honela bantuko da: lan bakoitzari esleitutako puntu guztien artean, klasifikazioa kontuan harturik, 13.2 artikuluan zehaztutako balioespenaren arabera, eta igorpen kopuruaz biderkatuta, irrati-etxe guztiak kontuan hartuta.

13.3 Banaketa egiteko epea.

Banaketa sei hilean behin egingo da, ekainean eta abenduan. Ekainean aurreko urteko azken seihilekoan bildutakoari dagokiona banatuko da, eta abenduan, berriz, urte bereko lehenengo seihilekoan bildutakoa.

13.4 Irratiak igorritako lanen sailkapena eta balorazioa.

Telebista bitartez ustiatutako igorpen eta ustiapen oso desberdinak izan daitezkeenez, sailkapen bat egin beharra dago, balioespena egin ahal izateko. Beraz, honela identifikatuko ditugu lanak:

13.4.1 A) MULTZOA Lan “konplexuak”.

11.1 artikuluaren bigarren paragrafoan adierazitakoak. Lokal publikoetan dauden gailuen bitartez, kopia pribatuz, lokal publikoetan erabilitako bideo-erreproduzitzaileen bitartez lortutako diru-bilketa soilik aplikatuko zaie.

Balioespena:

Komunikabideetan (besteak beste, irrati eta telebistan) ematen diren halako lan konplexuetarako sortutako gainerako eskubideetarako.

13.4.1.1 Lan konplexu horien titularrek irratiz edo telebistaz igortzeko baimena emateko ezartzen dituzten tarifak lanen iraupen garbian oinarrituta aplikatuko dira, eta kronometratze horren bitartez sortutako eskubideak esleituko zaizkio EKKIren errepertoriokoa den lanaren erregistroko eduki orori.

13.4.1.2 Lanaren iraupen garbia kalkulatzeko, tartekatu diren beste lanen iraupena kenduko zaio igorpenaren iraupen osoari.

13.4.1.3 Edonola ere, kalkulua egiteko, tartekatu den lanaren titularrekin adostutako baldintzak eta jatorrizko lan “konplexuenak” zehaztuko dira.

13.4.2 B) MULTZOA Ikus-entzunezkoak ez diren lan “sinpleak”.

13.4.2.1 Norbaitek interpretatzea: zuzenean igorriko diren lan sinple horiek erabiltzea da, baina, helburuaren eta erabileraren arabera, arestian aipatu diren beste sailkapen batean sar daitezke.

Balioespena: 30 puntu.

13.4.2.2 Musika sinfonikoa: kontzertu-aretoetan egindako musika-forma handiak eta txikiak sartuko dira, hor, aurkezpen eta adierazpen mota guztietakoak, talde sinfonikoekin, ganbera-musikarekin, bakarlariekin edo musika-jotzaile bakarlari, abeslari edo mistoekin (tradizionalak eta garaikideak) lotuak

Balioespena: 45 puntu.

13.4.2.3 Barietateak: Lan “sinpleak” (musika-lanak bereziki) jotzaileak pantailan agertzen direnean igorpenaren protagonista gisa.

Balioespena: 45 puntu.

13.4.2.3.1 Barietateen multzoan sartzen diren lan “konplexuen” zatiak. Zatiak erabiltzen direnez, lan “sinple” gisa sailkatuko dira.

Balioespena: 45 puntu.

13.4.2.3.2 Parodiak, sketcheak, pantomimak.

Balioespena: 15 puntu.

Lan guztiek EKKIren errepertorioan egon beharko dute eta hartan egon behar dute erregistratuta.

13.4.2.3.3 Txisteak

Balioespena: 1,7 puntu.

EKKIren errepertoriokoak izan beharko dute eta hartan erregistratuta egon beharko dute.

13.4.2.3.4 Beste lan literario batzuk: E) MULTZOAN sartzen ez badira ere (salbuetsita) narrazio literario edo antzerako beste adierazpen batzuk

Balioespena: 15 puntu.

13.4.2.4 Mekanikoki jotzea.

13.4.2.4.1 Girotzeak. Balioespena 7,5 puntu.

13.4.2.4.2 Publizitate-espazioak. Balioespena 1,5 puntu.

13.4.2.4.3 Hondoko musikak. Balioespena 1,7 puntu.

13.4.2.4.4 Sintoniak edo aurkezpenak. Balioespena 2,5 puntu.

13.4.2.4.5 Atsedenaldiak. Balioespena 2,5 puntu.

13.4.2.4.6 Probako kartak. Balioespena 2,5 puntu.

13.4.3 C) MULTZOA Ikus-entzunezko lanak.

13.4.3.1 Filmak. Balioespena 10 puntu.

13.4.3.2 Dokumentalak. Balioespena 10 puntu.

13.4.3.3 Telebistarako idatzitako lanak:

13.4.3.3.1.1 Telebistarako idatzitako jatorrizko lanak.

13.4.3.3.1.2 Existitzen ziren baina telebistarako bereziki eraldatutako lanak.

13.4.3.3.1.3 Telebistarako eraldatutako jatorrizko bestelako idazlanak.

Balioespena 10 puntu.

13.4.3.4 Musika-bideoak (bideoklipak): Musika-bideoaren zuzendaria-ekoizlea edonor izanda ere eta haren erantzukizunpean, besterik adostu ez bada, adierazpenean egile gisa agertzen direnak erabiliko dira oinarritzat.

Balioespena: 45 puntu.

13.4.4 D) MULTZOA Multimedia-lanak. Balioespena 5 puntu.

13.4.5 E) MULTZOA Legea beteaz administraziotik salbuetsita dauden guneak.

13.4.5.1 Nazioko zein nazioarteko berriei buruzko albisteak eta informazioa.

13.4.5.2 Albiste mota guztiei, gertaerei, ekintzei eta ospakizunei buruzko erreportajeak, informatzeko soilik direnean.

13.4.5.3 Mota guztietako kritikak.

13.4.5.4 Elkarrizketak, inkestak eta mahai-inguruak, inprobisatuak izan nahiz ez izan.

13.4.5.5 Kirol-emankizunak eta, oro har, ekintza publiko guztiak.

13.4.5.6 Irudi pertsonalaren bitartez edo off bitartez edozein saio aurkeztea.

13.4.5.7 Lehiaketak, txapelketak, zozketak eta antzerakoak.

13.4.5.8 Publizitate-saioak

13.4.5.9 Telebista programei buruzko informazio-saio.

13.4.5.10 Mahai-inguruak, tertuliak eta iruzkinak edozein gairen inguruan.

13.4.5.11 Ezaugarri didaktikoak dituzten saioak, hizkuntzak ikastekoak barne.

13.4.5.12 Trapezisten, malabaristen, animalia-hezitzaileen, eskujokarien, mentalisten eta antzerakoen emanaldiak, pailazoenak, komikoenak eta zirkoan emanaldia egin dezaketen eta EKKIren errepertorioan dauden lanen gainerako ohiko erabiltzaileak izan ezik.

13.4.5.13 Orain artean deskribatu direnen antzerako ezaugarriak edo konfigurazioa duten programazioak. Zenbaketa hori ez da preklusiboa, adibidea baizik.

13.5 Ordutegiaren araberako neurketa.

Telebista-igorpenak ordutegiaren arabera neurtuko dira, honako hauen arabera:

13.5.1 01,01etik 07,00etara: 1eko ehunekoa

13.5.2 07,01etik 13,00etara: 2ko ehunekoa

13.5.3 13,01etik 16,30era: 3ko ehunekoa

13.5.4 16,31etatik 19,00etara: 2,5eko ehunekoa

13.5.5 19,01etik 22,30era: 5eko ehunekoa

13.5.6 22,31etik 01,00etara: 3ko ehunekoa

13.5.7 Igorpena bi ordu-esparruren artean denean, igorpen-denbora gehienari dagokiona erabiliko da.

Zehaztutako tarterik ez duten igorpenetan, publizitate-saioak, sintoniak, atsedenaldiak eta horrelakoak direlako, igorpen-seihilekoan zehar metatutako denborari dagokion baremoa aplikatuko da, eta totalari 2,5eko ehunekoa aplikatuko zaio.

Denbora-baremoa hau izango da:

13.5.8 50.000 segundora arte (iraupenaren % 100)

13.5.9 50.001 segundotik 100.000 segundora (iraupenaren % 50)

13.5.10 100.001 segundotik 150.000 segundora (iraupenaren % 25)

13.5.11 150.000 segundotik aurrera (iraupenaren % 15)

2-2. atala
Telebista-kateen bitartez ustiatzeagatik bildutakoa

14. artikulua: Telebista-kateen ustiapenengatik bildutako dirua banatzeko sistema

14.1 Lanen ezaugarrien arabera kopuruak nola akreditatu .

Banatuko den zenbateko osotik, beren errepertorioko lanak erreproduzitzeko beste kudeaketa entitateekin izan daitezkeen elkarrekikotasun-hitzarmenei dagozkien kopuruak kendu ondoren, ikus-entzunezkoak ez diren lan “sinpleetarako” izango da kopuru bat; beste bat, ikus-entzunezkoetako eta azken bat, multimedia lanetarako

Kopuru horiek kalkulatzeko, eta banaketarako seihilekoan bildutako datuetan oinarrituta, ikus-entzunezkoak ez diren lan “sinpleen” igorpenaren denbora erreal osoa bider 1,4 egingo da, baita ikus-entzunezko lanak eta multimedia-lanak ere, bereizita, bider bat, eta horrela neurtutako denborekiko modu proportzionalean zehaztuko da banatuko den kopurua.

Lan “sinpleei”, ikus-entzunezkoei, ikus-entzunezko lanei eta multimedia-lanei esleitutako zenbatekoen banaketa modu independentean eta bereizirik egingo da. 13.4 atalean zehaztatutako sailkapenaren arabera eta han adierazitako balioespen-koefizienteen arabera egingo da banaketa.

14.2 Kanal bat baino gehiago duten telebisten minutuaren balioa nola zehaztu: kanal bat baino gehiago duten telebisten kasuan, emanaldiengatik sortutako eskubideei dagozkien diru-sarrerak banaka banatuko dira kanal horien artean, kanal bakoitzaren irrati-difusioaren arabera edo, datu horiek ikuskatuta ez badaude, telebistaren audientzia osoan kanal horrek duen partaidetza neurtuta.

14.3 Hertz bidezko programazioa duten kateen satelite bidezko kanalak. Kasu horietarako emanaldi irekiak edo kodetuak izanda ere, lehen aipaturiko satelite bidezko kanalen programazioaren % 50 aurretik lurretik hartzen bada, satelite bidez igorritako lan espezifikoei 15 puntuko koefiziente biderkatzailea gehituz banatuko dira eskubideak. Aurretik igorritako programazioa % 50ra iristen ez denean, koefiziente biderkatzaile hori 3 puntura iritsi arte murriztuko da.

14.4 Dagozkien kopuruak 13.4 artikulua aplikatuz esleituko dira, betiere errepertorioa erreproduzitzeko nazioko zein nazioarteko beste kudeaketa entitateekin edo antzerako erakundeekin adostutako elkarrekikotasun-hitzarmenen aurka egin gabe eta JILTBaren 163.2 artikuluan xedatutakoa aplikatuta.

14.5 Leku publikoetan dauden telebista-hargailuen bitartez bildutako diruaren banaketa.

14.5.1 Eskubide horien banaketan parte hartzen duten lanak nola zehaztu.

Indarrean dagoen legeriak biltzen dituen komunikazio publikoko eskubideak aintzat hartuta, lokal publikoetan jarritako telebista-hargailuen ondoriozko bilketatik datozen eskubideak aldi bakoitzean igorri diren lanen artean banatuko dira.

14.5.2 Lanen ezaugarrien arabera kopuruak akreditatzea.

Kanal bakoitzean banatzeko zenbatekotik, zati bat ikus-entzunezkoak ez diren lan dramatikoei, dramatiko-musikalei, koreografikoei eta pantomimikoei eta lan “sinpleei” esleituko zaie eta beste bat, ikus-entzunezkoei eta multimedia lanei.

Zenbateko horiek kalkulatzeko, eta banatu behar den seihilekoaren igorpen-datuei erreparatuta, lan horien (lan dramatikoak, dramatiko-musikalak, koreografikoak, eta pantomimikoak, edo lan sinple, ikus-entzunezkoak ez direnak) igorpen-denbora errealaren totala 1,4 zenbakiaz biderkatuko da. Multimediak, bereizirik, batez biderkatuko dira, eta banatu beharreko zenbateko totala modu proportzionalean neurtuko da.

Lan dramatiko-musikalek eta pantomimikoek eta lan sinpleek —ikus-entzunezkoak ez direnek— osatzen duten multzoari esleitutako banaketak eta ikus-entzunezkoek osatzen dutenenak modu independentean eta bereizita burutuko dira. 13.4 artikuluan esleitutako balioespen-koefizienteak eta sailkapenak aintzat hartuta esleituko dira. Gainera, 14.1 artikulutik 14.3 artikulura doan metodologiari jarraituz esleituko dira, eta arestiko 14.4 artikulua aplikatuko da.

14.6 Haririk gabeko eta hariko telebista hargailuen bitartez bildutako diruaren banaketa.

14.6.1 Haririk gabeko eta hariko telebisten erakundeen elkarteak bere errepertorioko lanen erabileraren ondorioz bildutako eskubideak erabili diren izenburuen artean banatuko dira, erabili diren mailaren edo haren gutxi gorabeherako kalkuluaren arabera, jarraian bildu diren arauak beteaz.

14.6.2 Araudi orokorra aplikatuko zaie komunikazio- eta erreprodukzio-eskubideengatik Elkarteari urtean 150.000 euro baino gehiago ordaintzen duten haririk gabeko eta hariko telebistei. Zuzendaritza-batzordeak eskubidea izango du kopuru hori berrikusteko komenigarria iruditzen zaionean.

Gainera, aurreko 14.4 artikuluak biltzen duen ikus-entzunezkoen komunikazio publikoko eskubideen banaketari buruzko araua ere aplikatuko da.

14.6.3 Estatutuen 85.3 artikuluan zehazten denaren arabera, honela banatuko dira aurreko paragrafoan aipatu den zifrara iristen ez diren tokiko haririk gabeko eta hariko telebisten komunikazio publikoko eta diru-bilketako eskubideengatik bildutako kantitateak:

14.6.3.1. Kantitate horien ehuneko 20 seihileko horretako “zinemaren banaketan” sartutako filmei jada esleitu zaien kopuruarekin proportzioan metatuko da.

14.6.3.2 Kantitate horien ehuneko 75 banaketa-arau orokorra aplikatzekoa duten telebistako organismoek emandako erabilera-adierazpenetan sartzen diren lanei esleitutako kopuruarekiko proportzioan metatuko da.

14.6.3.3. Kantitate horien gainerako ehuneko 5a “exekuzio mekanikoaren banaketa”n errepertorio horretako diskoen salmentan parte izan diren lanen artean banatutako kantitateari gehituko zaio.

Deskontuak: Urtero zehaztuko dira haririk gabeko eta hariko telebistak sortutako eskubideei aplikatuko zaien administrazio eta diru-bilketako deskontuak.

Izan ere, beste modalitateetan banatzeko itzultzen direnean, azken horiei dagozkien deskontuak aplikatuko zaizkie.

14.6.4 Hala ere, urteko 150.000 euro baino gutxiagoko biltzen duten kanalen eskubideei dagokien seihileko fakturazio bakoitzaren ondoren, banaketa-aldian telebista horiek bakarrik hedatutako beren lanengatik ordaindu ez zaiela uste duten bazkideek erreklamazioa edo helegitea aurkeztu ahalko diote Elkarteari, baldin eta telebistako eskubideen banaketarako arau orokorrari jarraitzen dioten beste kanalen batean lehenago igorri ez badira; aldi horren banketaren egunetik hasita urte bateko epea izango dute. Helegite horrekin batera, kanalaren ziurtagiri bat bidaliko da, datu hauekin: lanaren izenburua, egilea, seihileko kronometrajea eta erabilera-modalitatea (barietateak, sintonia, dokumentala, etab.). Ikus-entzunezko lanei aurreko 14.4 artikulua aplikatuko zaie.Erreklamazio horien ondoriozko ordainketak egiteko, minutuaren balio teorikoa erabiliko da. Seihileko horretan eta dagokion modalitaterako telebista-banaketaren minutu bakoitzeko izan den balio txikiena biderkatuz kalkulatuko da balioa; lana igorri zuen kanalak ordaindutako eskubideen arabera zehaztuko da ehunekoa, eta honako balio hauek izan ahalko ditu:

Erreklamazio horiei erantzun ahal izateko, telebista horiek ordaindutakoaren ehuneko bat zehaztuko da erreserba-funts bat sortzeko. Urte bete igarotakoan, erabili ez diren gainerako kantitateak abian den seihilekoari esleituko zaizkio.

2-3. atala
Filmak erakusteko aretoak

15. artikulua: Zinemetan bildutakoa banatzeko sistema.

15.1 Zinemetan egindako komunikazio publikoarengatik bildutakoaren eskubideei buruz.

Erakusketa publikoko aretoetatik (zinemak) datozen EKKIren errepertorioko lanen komunikazio publikoko eskubideak lan zinematografikoen artean banatuko dira (metrajea kontuan hartu gabe).

Aipaturiko eskubideen banaketa zinemek emandako asteko erabileren adierazpenean edo asteko programan oinarrituko da, non gutxienez datu hauek bilduko diren: kontuan hartutako aldian bildutako dirua, erakutsitako lan bakoitzaren jatorrizko izenburua, bertsioaren izenburua, produkzio-etxearen izena eta lana zein naziotakoa den.

Aipaturiko programa edo erabileren adierazpen bakoitzari dagozkion egile-eskubideengatik ordaindutako zenbateko totala proportzionalki banatuko da adierazitako lan bakoitzaren erreprodukzio-maiztasuna kontuan hartuta. Film bakoitzari esleitutako kantitatea eskubideen jabeei ordainduko zaie, haiek Elkarteari aurkeztutako lanaren adierazpenean oinarrituta.

Programaren edo erabileren adierazpenean film labur bat edo batzuk adieraziko balira (hirurogei minutu baino gutxiago irauten duten filmak), bildutakoaren ehuneko 5 esleituko zaie film nagusiaren gehigarri gisa proiektatzen den saio bakoitzean. Baina, saio beraren barruan hainbat film labur proiektatuko balira, ehuneko hori aplikatuz lortzen den zenbatekoa haien artean banatuko da, zati berdinetan.

Pantailan proiektatutako publizitate-mezuen euskarri diren EKKIren errepertorioko lanen hedapena (filmlet publizitarioak) saritzeko, zinema-areto bakoitzak ordaindutako totalari ehuneko 1 kenduko zaio seihileko bakoitzean. Kendutako kantitatea aldi horretan emandako filmleten artean banatuko da banaketa-aldi bakoitzean, proiektatutako maiztasunaren arabera, laginen bitartez gutxi gorabehera kalkulatuz edo errolda-prozedura bitartez.

15.2

15.2.1 Banaketa-sistemari aurreko 20.4 atalean xedatutakoa aplikatuko zaio.

15.2.2 Filmen komunikazio publikoko eskubideak ez akreditatutako kopururik balego, proportzionalki banatuko da arau honek biltzen dituen lan guztien artean, baldin eta egileen eskubideengatik hirurehun euro eta berrogeita hamaika zentimo (300,51) baino gehiagoko bilketa eskuratu badute erakusketa-aretoetan, banaketaren egunaren aurreko bost urtean zehar. Pertzepzio horri “Curriculumaren prima” esango zaio.

2-4. atala
EKKIren errepertorioa zuzenean eta hirugarrenek antolatuta irrati bidez hedatzea, hari bidez hedatzea eta satelite bidezko komunikazioa Filmak ikusteko aretoak

16. artikulua: Honako arau hauen arabera egingo da banaketa-sistema, bildutako dirurako, baldin eta komunikazio publikoak irratiz edo telebistaz igortzeko eta grabatu eta gero igortzeko EKKIk baimenena eman badu eta hirugarrenek antolatu badituzte:

16.1 horrela jasoko diren kantitateek dagokion modalitatearen programaren balioa areagotuko dute (barietatea, sinfonikoak, giza exekuzioa, etab.) eta programa horren barruan dauden lanen artean banatuko dira.

16.2 Eskubide mota horren banaketaren periodikotasuna exekuzio publikorako erabiltzen den bera izango da eta, gainera, indarrean dauden deskontuak aplikatuko dira, eskubideak banatzeko programa motaren arabera.

2-5. atala
Merkataritza-guneak

17. artikulua: Merkataritza-guneetan lortutako diru-bilketak banatzeko sistema.

17.1 Merkataritza-guneetan musikarekin girotzeagatik bildutako eskubideak musika-girotze entitateek aurkeztutako programen arabera banatuko dira eta sei hilean behin ordainduko dira exekuzioaren fakturazioarekin batera, exekuzio mekanikoko azpimodalitatean, eta erreprodukzio mekanikoen eskubideekin batera, erreprodukzio-banaketari dagokien modalitatean.

17.2 Artikulu honekin lotutako eskubideak banatzeko, ehuneko 80 komunikazio publikoari esleituko zaio eta gainerako ehuneko 20a, erreprodukzioari.

2-6. atala
Tokiko bertsio eraldatuak

18. artikulua: Tokiko bertsio eraldatuak edo egokituak.

18.1 Kontzeptua.

18.1.1 Oro har, “tokiko bertsio eraldatutzat” hartuko dira azpiedizioko kontratua duten nazioko zein atzerriko lanak, zeinak, kontratu horren arabera, azpiedizio-lurraldean egokitu diren eta jatorrizko hizkuntza ez den beste batean dagoen testua sortzea eragin duen.

18.1.2 Bertsio horien banaketarako arau orokor gisa —Elkartean behar bezala erregistratuta egon behar dute—, eskubideak jaso ahalko dituzte Elkarteak erabiltzen dituen banaketa-dokumentuetan argi eta garbi agertzen badira. Hau da, eraldatutako (moldatutako) lanaren izenburuarekin batera, eraldatzailearen edo eraldatzaileen izena edo izenak adierazi behar dira.

18.1.3 Komunikazio publikoko eskubideen artean, badaude errepertorioa erabiltzeko moduak (besteak beste: exekuzio mekanikoa eta irratiak), non tokiko bertsioa jatorrizko lanetik arazorik gabe bereizten baita, normalean grabatutako euskarri komertzialak erabiltzen direlako lanak komunikatzeko, eta haietan jatorrizko egileei eta moldatzaileei buruzko informazioa adierazten delako. Hala ere, badaude komunikazio publikoaren barruan ere errepertorioa erabiltzeko beste modu batzuk ere (adibidez, giza exekuzioa eta barietateak aretoetan), non zaila den erabilitako bertsioa jatorrizkoa edo tokikoa izan den zehaztea.

Horren ondorioz, eta alde hori dela eta, banaketa-irizpide bat ezartzen da baldin eta benetan erabili den bertsioari buruzko zalantza argia balego lan horien inguruko banaketa-dokumentuei aplikatzean. Irizpide horren arabera, erreprodukzio-banaketa eskubideengatik (euskarrien salmenta) mila berrehun eta bi euro (1.202 €) gainditu duten lanei aplikatuko zaie da tokiko erregistroa edo adierazpena. Bestela, seiehun eta bat euro (601 €) baino gehiagoko komunikazio publikoko eskubideen bilketa izan dutenei.

18.2 Eraldatzaileak (moldatzaileak)

EKKIren bazkide batek jatorrizkoa ez den hizkuntza batean lan bat eraldatuta erregistratzen badu horretarako beharrezkoa den baimenarekin, EKKIk eraldaketa horren eskubideak eskatu ahalko ditu ustiapena gertatzen den edozein lurraldetan, eta, atzerriko zein nazioko entitateekin, horretarako beharrezkoak diren gestioak egingo ditu.

3. atala
Ikus-entzunezko eta multimedia lan mota guztien erreprodukzioagatik eta banaketagatik sortutako eskubideak nola banatu

19. artikulua: Soinu euskarriak, ikus-entzunezkoak eta multimedia euskarriak saltzeagatik sortutako diru-bilketen banaketa

19.1 Banaketa-sistemak.

19.1.1 Honako lan hauek sartzen dira atal honetan: soinu, ikus-entzunezko edo multimedia euskarrian bildu diren eta jende guztiari —erabilera pribaturako soilik— saltzen zaizkion EKKIren errepertorioko lan guztiak edo publizitate- edo sustapen-helburua dutenak; argitalpen literario edo grafiko batekin ager daitezke edo ez.

19.1.2 Soinu-euskarriak saldu edo fabrikatzeagatik ordaindutako kopuruaren banaketa: Soinu-euskarrietan fabrikatu edo saldu diren lanekin bildutako eskubideak euskarri horietan dauden EKKIren errepertorioko lanen artean banatuko dira, “prorrata numeris” edo “prorrata temporis” irizpideen arabera.

19.1.2.1 “Prorrata numeris” irizpidearen araberako banaketa.

Banaketa-prozedura hori soinu-euskarriak saltzean edo fabrikatzean bildutako eskubideei aplikatuko zaie, oro har, eta honako arau hauei jarraituko die:

  1. Bi alde dituzten euskarrietan (LPak eta musika-kaseteak), eskubideak zati berdinetan banatuko dira aldeen artean, eta, gero, alde bakoitzean dauden EKKIren errepertorioko lanen kopuruaren artean banatuko da emaitza. EKKIren errepertorioko lanak alde bakar batean daudenean, bildutako eskubide guztiak alde horri esleituko zaizkio.
  2. Alde bakoitzean edo euskarrian datozen lan osoak zati berdinetan ordainduko dira.
  3. Lan baten “zati” esango zaio minutua eta berrogeita bost segundotik behera irauten duen lanaren erreprodukzio orori, baldin eta lan osoa erreproduzitzen ez bada.
  4. Soinu-euskarriak edo haren alde batek zatiak beste ez baditu, eskubideak zati horien artean banatuko dira, iraupenari begiratu gabe.
  5. Euskarrietan lan osoak eta lanen zatiak badaude, zati bakoitzari lan osoaren batez besteko balioa esleituko zaio.

19.1.2.2 “Prorrata temporis” irizpidearen araberako banaketa.

Banatzeko prozedura hori honako kasu hauetan bakarrik aplikatuko da: banatu behar den kopurua zentralizatutako lizentzia bat beteaz eskuratzen denean (lizentzia zentralizatua, Araudi honi dagokionez, Europar Esparru Ekonomikoan —EEE— eskudun den erakunde batek eman duen lizentzia da); bigarren, banatu behar diren kopuruak baimen-kontratu berezi baten ordainketarekin eskuratzen direnean; hirugarren, euskarriaren alde batean datozen lan baten edo hainbat lanen iraupenen eta haren gainerako lanen iraupenen artean proportzio eza nabarmena hauteman daitekeenean; eta, laugarren, soinu-euskarri bateko alde batek edo biek lan literarioen funtsen edo musika-ilustrazioen betekizuna dutenean.

“Prorrata temporis” irizpidearen arabera, bildutako diru guztia euskarrian dauden EKKIren errepertorioko lan guztien artean banatzen da lan bakoitzaren iraupenaren arabera. Horretarako, euskarrian dauden EKKIren errepertorioko lanen iraupenaren arabera zatituko dira bildutako eskubideak. Horrela lortutako zatidura lan osoaren edo zatiaren iraupenari aplikatuko zaion modulua izango da, hala bakoitzari dagozkion eskubideak zehazteko.

19.1.3 Ikus-entzunezkoak edo multimedia euskarriak saldu edo fabrikatzeagatik ordaindutako kopurua nola banatu:

Oro har, ikus-entzunezko eta multimedia euskarrietan dauden babestutako lanak erreproduzitu eta banatzeagatik bildutako eskubideak proportzionalki banatuko dira euskarri horietan bakoitzak irauten duen denboraren arabera. Kopuru horiek zehazteko, euskarri horretako lanen titularrek edo eskubidea dutenek erreprodukzio- eta banaketa-eskubideen banaketa egiteko erabiltzen diren adierazpenean agertutako ehunekoak erabiliko dira.

EKKIri aurkeztutako lanen adierazpenean erreprodukzio-banaketa horretarako ehuneko horiek adierazi ez badira, komunikazio publikorako daudenak aplikatuko dira. Horretarako, titularrek ziurtatu behar dute, lanaren ezaugarriak aintzat hartuta (ikus-entzunezkoa, dramatikoa, musikala, multimedia, eta abar) ekoizlearekin duen kontratuan haien erreprodukzio-banaketa eskubideak erreserbatu dituztela kasu guztietarako.

Multimedia euskarriak multimedia lan bakar bat duenean, eskubideak arestian aipatu diren printzipioen arabera eta lan horren titularrek EKKIri aurkeztutako adierazpenean oinarrituta banatuko dira.

Euskarri berean ikus-entzunezko edo multimedia lan bat baino gehiago daudenean, bildutako eskubideak “prorrata temporis” irizpidearen arabera banatuko dira euskarrian datozen lan guztien artean. Horrela banatutako kopurua lanen adierazpenean datozen eskubideen jabe guztien artean banatuko da, hartan zehaztutako ehunekoen arabera.

19.1.4 Banaketen periodikotasuna.

Soinu, ikus-entzunezko eta multimedia euskarrien salmentatik ateratako eskubideak urtean birritan banatuko da, maiatzean eta urrian, hain zuzen ere.

19.2 Telebistako kanalak.

19.2.1 Arau honek hartzen dituen eskubideak.

Erreprodukzio-banaketa eskubide esaten zaie ikus-entzunezkoak edo multimedia ez diren, EKKIk emandako errepertorioan dauden eta telebista-kateek lan sinpleak erabiltzeagatik kobratzen dituzten eskubideei, lan horiek honako hauetan erabiltzeko:

19.2.1.1 Entitatearen baliabideekin grabatutakoak, hark berak igortzeko, eta grabazioak zenbat aldiz erabiltzen diren kontuan izan gabe.

19.2.1.2 Aurreko atalean aipaturiko grabazioen kopiak egitea, haiek beste telebista batzuetara bidaltzeko, azken horiek behin bakarrik erabil ditzaten.

19.2.1.3 Epigrafe honetan baimendutako igorpenetan EKKIk kudeatutako errepertorioko lanen komunikazio publikoa, edozein motatako euskarrietatik abiatuta, legez produzituak, baina komunikazio publikorako erabiliko ez direnak.

19.2.2 Eskubide horiek banatzeko sistema.

19.2.2.1 Eskubide horien banaketan parte hartzen duten lanen zehaztapena.

Telebista-kateek eskubideengatik jasoko diren zenbatekoak 13. artikuluaren B MULTZOKO lanen artean banatuko dira, 13.4.2.2 atalarenak izan ezik, eta ikus-entzunezkoetan sartutako edo zerikusirik ez duten lanen kasuan izan ezik, egileak edo editoreak eskubide horren erreserba egin badu aurretik.

19.2.2.2 Eskubideen jabeen artean banatzeko modua.

Lanen adierazpenean lan bakoitzaren erreprodukziorako bere eskubideen jabeen alde esleitutako ehunekoen arabera banatuko dira kopuru horiek. Ehuneko horiek zehaztuta ez badaude, komunikazio publikokoak aplikatuko dira.

19.3 Irratiko kanalak.

19.3.1 Arau honek hartzen dituen eskubideak.

Erreprodukzio eskubide esaten zaie ikus-entzunezkoak edo multimedia ez diren, EKKIk emandako errepertorioan dauden eta irrati-kateek lan sinpleak erabiltzeagatik jasotzen dituzten eskubideei, lan horiek honako hauetan erabiltzeko:

19.3.1.1 Entitatearen baliabideekin grabatzea, hark berak igortzeko, eta grabazioak zenbat aldiz erabiltzen diren kontuan izan gabe.

19.3.1.2 Aurreko atalean aipaturiko grabazioen kopiak egitea eta horiek beste irrati batzuetara bidaltzea, azken horiek behin bakarrik erabil ditzaten.

19.3.1.3 Epigrafe honek baimentzen dituen igorpenetan errepertorioko lanak publikoki hedatzea, edozein motatako euskarria baliatuta, eta legez produzitua, baina komunikazio publikorako ez direnak.

19.3.2 Eskubide horiek banatzeko sistema.

Erreprodukzio-banaketa eskubideengatik irratietatik jasotako kopuruak irratietan komunikazio publikorako eskubideak banatzen diren era berean banatuko dira baldin eta lan sinpleak badira, ikus-entzunezkoak edo multimedia-lanak ez badira, eta EKKIk kudeatutako errepertoriokoak badira, baina erreprodukzio-banaketa eskubideetarako obraren lan-adierazpenean bildutako ehunekoak aplikatuko zaizkie titularrei kasu honetan. Ehuneko horiek zehaztuta ez badaude, komunikazio publikokoak aplikatuko dira..

19.4 Dantzalekuak, diskotekak, abeslari-kafeak, kontzertu-kafeak, tablao flamenkoak, barietate-aretoak, folklorikoak, musika tabernak, disko-tabernak, kopen tabernak eta antzerakoak.

19.4.1 Arau honek hartzen dituen eskubideak.

Erreprodukzio-eskubide esaten zaie EKKIk kudeatzen duen errepertorioko lan sinpleak (ez ikus-entzunezkoak ez multimedia), erabiltzeagatik jasotzen direnei, baldin eta lanen soinuaren grabazioa bidez bakarrik publikoki komunikatu badira, legez erreproduzituak badira, baina erabilera pribaturako baimena bakarrik badute.

19.4.2 Eskubide horiek banatzeko sistema.

Aipaturiko establezimendu horien erreprodukzio-banaketa eskubideengatik bilduko den kopurua exekuzio mekanikoan komunikazio publikoko eskubideetarako erabiltzen den era berean banatuko da, baina, erreprodukzio-banaketa eskubideetarako, lanaren erregistro-adierazpenean bildutako ehunekoa aplikatuko zaizkie titularrei. Ehuneko horiek zehaztuta ez badaude, komunikazio publikokoak aplikatuko dira.

19.5 Hari bitartezko transmisioa.

19.5.1 Ikus-entzunezkoak edo multimedia ez diren lan sinpleen hari bidezko transmisioa, soinukoak bakarrik diren programa propioetan, eta musika bidez girotzeko entitateetan.

19.5.1.1 Arau honek hartzen dituen eskubideak.

Erreprodukzio-banaketa eskubide esaten zaie ikus-entzunezkoak edo multimedia ez diren, elkarteak emandako errepertorioan dauden eta musika bidez girotzeko entitateek lan “sinpleak” erabiltzeagatik jasotzen dituzten eskubideei, lan horiek honako hauetan erabiltzeko:

19.5.1.1.1 Entitatearen baliabideekin grabatzea hari bidez bere transmisioak egiteko.

19.5.1.1.2 Aurreko atalean aipaturiko grabazioen kopiak egitea, soinukoak soilik, eta haiek hari bidez beste entitate batzuetara bidaltzea, azken horiek behin bakarrik erabil ditzaten.

19.5.1.1.3 Hari bidez EKKIk kudeatutako errepertorioko lanak transmititzea edozein euskarritatik abiatuta, legez produzitua, baina komunikazio publikorako erabiliko ez dena.

19.5.1.2 Eskubide horiek banatzeko sistemak.

Musika bitartez girotzeko entitateen erreprodukzio-banaketa eskubideengatik bilduko diren kantitateak exekuzio mekanikoan komunikazio publikoko eskubideentzako erabiltzen diren era berean banatuko dira, baina, erreprodukzio-banaketa eskubideetarako, lanaren adierazpenean bildutako ehunekoa aplikatuko zaizkie titularrei. Ehuneko horiek zehaztuta ez badaude, komunikazio publikokoak aplikatuko dira.

19.5.2 Ikus-entzunezkoak edo multimedia ez diren lan “sinpleen” hari bidezko transmisioa, soinukoak bakarrik ez diren programa propioetan. Hari bidezko telebista-kanaletan eta haririk gabeko tokiko kanaletan.

19.5.2.1 Arau honek hartzen dituen eskubideak.

Erreprodukzio eskubide esaten zaie hari bidezko telebista-kanalek eta tokiko hariri gabeko kanalek EKKIk kudeatutako errepertorioko lan sinpleak erabiltzeagatik jasotzen dituztenei, lan horiek honako hauetan erabiltzeko:

19.5.2.1.1 Bere baliabideekin grabatzea, hari bidez bere transmisioak egiteko.

19.5.2.1.2 Aurreko atalean aipaturiko grabazioen kopiak egitea, soinukoak soilik, eta haiek hari bidez beste entitate batzuetara bidaltzeko, azken horiek behin bakarrik erabil ditzaten.

19.5.2.1.3 Hari bidez EKKIk kudeatutako errepertorioko lanak transmititzea, edozein euskarritik abiatuta, legez produzitua, baina komunikazio publikorako erabiliko ez dena.

19.5.2.2 Eskubide horiek banatzeko sistema.

Araudi honen 14.6.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, honela banatuko dira eskubide hauek:

19.5.2.2.1 Adierazitako kontzeptuagatik jasotako kantitateen ehuneko 75 banatuko den kantitateari gehituko zaio. Kontzeptu berarengatik telebistetatik jasoko da kopuru hori banaketa egiteko arau orokorra aplikatuta.

19.5.2.2.2. Gainerako ehuneko 25a exekuzio mekanikoan banatzeko kopuruari gehituko zaio haren euskarri fonografikoen salmentan parte izan diren lanen artean, baina erreprodukzio-banaketako partiketaren gakoa aplikatuko zaio.

Akreditatutako eskubideak ordaintzeko, lan bakoitzaren erregistroaren adierazpenean datozen ehunekoak erabiliko dira. Horiek zehaztuta ez badaude, komunikazio publikokoak aplikatuko dira.

19.5.3 Diru-bilketa eta kudeaketa deskontuak.

Eskubide mota horiei aplikatuko zaizkien administrazio eta diru-bilketako deskontuak horiek banatzeko erabiliko diren motei dagozkienak izango dira.

4. atala
Publizitatean aurretik zeuden lanen finkatze-primak.

20. artikulua: Aurretik existitzen ziren lanak lehenengo aldiz sartzeagatiko primak, honako hauetan: irratiko iragarki laburretan, telebistarako spotetan, filmetan, iragarkiko filmletetan eta telebistarako sortutako jatorrizko lanetan edo moldatutako lanetan.

20.1 Banaketa-sistema.

Halako baimenak EKKIren zerbitzuen bitartez tramitatzen direnean, primen zenbatekoa, zeina jatorrizko titularrek edo jatorrizko eskubide-jabeek soilik kalkula dezaketen, EKKIren bitartez jasoko da, haren gizarte organoek eta dagozkien legezko zergen arabera administrazioak zehaztutako deskontua kendu ondoren.

20.2 Sinkronizazio-eskubideen erreklamazio judiziala egin ahal izateko, erreklamazioa egiten duenak ordaindu beharko ditu banakako zerbitzu horren prozeduraren gastuak eta kostuak, baldin eta indarrean dagoen deskontua gaindituko balute.

5. atala
Mugikorren doinuak

21. artikulua: Mugikorren doinuei dagokiena nola banatu.

Telefono mugikorretan, musika-lanen deskargarako fitxategi digitalak sortzen dira, doinu gisa erabiltzeko, eta, sare baten bitartez ustiatzen da errepertorioa; edukien hornitzaileak aldika emandako fitxategi digitaletan datozen lanen artean banatuko dira ustiapen horrengatik sortutako eskubideak, deskarga-kopuruaren proportzioan.

Eskubideak banatzeko bildutako guztiaren % 50 komunikazio publikoko eskubideei esleituko zaie, eta beste % 50a, erreprodukzio eskubideei. Bi eskubide horien banaketa modu berean egingo da, baina lanaren erregistro-adierazpenean datozen ehunekoak aplikatuta.

Arrazoiren batengatik erabiltzaile batek erabilitako lanen inguruko dokumentazio guztia aurkeztuko ez balu, eta hura behar bezala identifikatzeko behar diren datuak edukiko ez balira, edo tratatutako errepertorioaren bolumena sortutako zenbatekoen aldean gehiegizkoa izango balitz eta, horren ondorioz, ekonomikoki dokumentazioa erabiltzea komenigarria ez balitz, bildutako kantitateak proportzionalki banatuko dira kontuan hartutako aldian banaketan parte hartzen duten gainerako kodeen artean.

Doinuen deskontua %XX izango da, dokumentazioko, lizentziako eta eskubideen banaketako sistema berriak garatzeko eta martxan jartzeko kostuak direla eta.

6. atala
Internet

22. artikulua: Lanak Internet bidez ustiatzeagatik bildutako dirua nola banatu.

22.1 Erabiltzaileak hautatutako lanak ordenagailuan entzutea deskargatu gabe.

Kontsumitzaileak badu aukera, sare baten bitartez, on line entzun nahi duen errepertorioko lana aukeratu eta deskargatu gabe aditzeko (streaming), fitxategi digitalak sortuz; lizentziaren titularrak aldika emandako adierazpenetan datozen lanen artean banatuko dira ustiapen horrengatik sortutako eskubideak, deskargatutako aldien arabera (proportzionalki). Erabilera-kopuruari buruzko informaziorik ez balego, totala zati berdinetan zatituz kalkulatuko da izenburu bakoitzari dagokiona.

Eskubideak banatzeko bildutako guztiaren % 75 komunikazio publikoko eskubideei esleituko zaie, eta beste % 25a, erreprodukzio-eskubideei.

Bi eskubide horien banaketa modu berean egingo da, baina lanaren erregistro-adierazpenean datozen ehunekoak aplikatuta.

Diru-bilketarengatik eta kudeaketarengatik, % XXko deskontu metatua aplikatuko da.

22.2 Erabiltzaileak hautatutako lanak ordenagailura deskargatzea, aurretik entzun bada edo ez bada.

Errepertorioko lanak deskargatzeko (download), fitxategi digitalak sortzen dira, eta, hala, sare baten bitartez, lineako errepertorioa ustiatzen da. Lizentziaren titularrak aldika emandako adierazpenetan datozen lanen artean banatuko dira ustiapen horrengatik sortutako eskubideak, deskargatutako aldien arabera (proportzionalki).

Eskubideak banatzeko bildutako guztiaren % 50 komunikazio publikoko eskubideei esleituko zaie, eta beste % 50a, erreprodukzio-eskubideei. Bi eskubide horien banaketa deskarga-kopuruaren arabera (proportzionalki) egingo da, baina lanaren erregistro-adierazpenean datozen ehunekoak aplikatuta.

Arrazoiren batengatik erabiltzaile batek erabilitako lanen inguruko dokumentazio guztia aurkeztuko ez balu, eta hura behar bezala identifikatzeko behar diren datuak edukiko ez balira, edo tratatutako errepertorioaren bolumena sortutako zenbatekoen aldean gehiegizkoa izango balitz eta, horren ondorioz, dokumentazioaren erabilera komenigarria ez balitz, a) eta b) ataletan adierazitako kantitateak proportzionalki banatuko dira banaketan parte hartzen duten gainerako -kodeen artean.

Diru-bilketarengatik eta kudeaketarengatik, % XXko deskontua aplikatuko da.

22.3 Erabiltzaileak hautatzeko aukerarik gabe musika-lanak Interneten igortzea.

Sarearen bitartezko irratiek sortutako eskubideak irrati komertzialek seihileko horretan egindako “irratien banaketa” laginean datozen lanen kopuruari gehituko zaizkio, eta dagozkien deskontuak aplikatuko zaizkie.

Izan ere, lizentziaren titularrak lanak behar bezala identifikatzeko behar den informazioa ematen duenean, eta erabilitako errepertorioaren bolumena sortutako eskubideekiko proportzionala denean, lizentziaren titularrak aurkeztutako erabileren adierazpenak hartuko dira kontuan.

Web orrietan zein lan entzun hautatzea ezinezkoa denean, modu berean banatuko da lanak zabaltzearen ondoriozko kopurua.

Eskubideak banatzeko bildutako guztiaren % 75 komunikazio publikoko eskubideei esleituko zaie, eta beste % 25a, erreprodukzio-eskubideei.

Diru-bilketarengatik eta kudeaketarengatik, % XXko deskontua aplikatuko da.

22.4 Telebista emanaldiak Interneten.

Sareko telebista-emanaldien ondorioz sortutako eskubideei Araudi honen 14 eta 19.5.2 artikuluetan bildutakoa aplikatuko zaie.

Eskubideak banatzeko bildutako guztiaren % 75 komunikazio publikoko eskubideei esleituko zaie, eta beste % 25a, erreprodukzio-eskubideei.

22.5 Ikus-entzunezko lanen emanaldiak Interneten.

Sarean eskatuta ikus-entzunezko lanak ustiatzeagatik sortutako eskubideak seihileko berean “zinema-banaketa” barruan dauden filmei esleitutako kopuruari gehituko zaizkio, proportzionalki, eta dagozkion deskontuak aplikatuko zaizkio.

7. atala
Kopia pribatua

23. artikulua. Audio-euskarrian, banaketa-sistema.

23.1 Audio-euskarriko kopia pribaturako, osabidezko ordainketarako banatuko den kopurua kontzeptu horrengatik jasoko da, laguntza-eta kultura-ekintzetara zuzendutako lege-ehunekoa kendu ondoren.

23.2 Osabidezko ordainketa egiteko beharrezkoa den informazioa lortzeko, seihileko inkesta bat egingo da, Espainian bizi diren hamalau urtetik gorako gizonezko eta emakumezkoak aintzat hartuz urteko eransketa eginda.

23.3 Inkesta horren bitartez, grabazio-iturriari buruzko informazioa lortuko da, honako aldagai hauen arabera:

23.4 Inkestaren datuak ezagututakoan, informazio hori aplikatuta, etxeko grabazioen ehunekoa irratiko edo Interneteko emanaldiei dagozkien grabazioetatik bereiziko da.

Kopia pribatuaren lehenengo banaketarako (1992. urteari dagokiona), honela banatuko da ehunekoa: ehuneko 80 fonogrametarako eta ehuneko 20 irratietarako.

23.5 Fonogramen kopia pribatuarengatik jasotako osabidezko ordainketaren banaketa disko-ekoizle nazionalen likidazioetatik lortutako datuen arabera egingo da, modu proportzionalean, kontuan hartutako aldian (sortzapenaren) eta honako hauen arabera:

23.5.1 Euskarri bakoitzean akreditatutako lan bakoitzaren izenburuaren arabera.

23.5.2 Baremo metagarri baten zatikien araberako indize zuzentzaile baten arabera, euskarri-zenbaki bakoitzean likidatutako unitate guztiekiko:

23.5.3 Jarraian adierazten diren likidazio moten arabera:

Banaketan kontzeptu horrengatik sartutako lan bakoitza fakturan agertuko da, metatutako zenbateko guztien totala xehetasun-lerro batean adierazita, eta “K.P. AUDIO-FONOAK” epigrafean adierazi beharko da.

23.6 Irratiei dagokien kopia pribatuengatiko osabidezko ordainketaren banaketa irrati-komunikazio publikoaren bitartez lan bakoitzari ordaindutako zenbatekoekiko proportzionalak izango da, banaketarako kontuan hartutako sortzapen-aldiari dagozkion eta irrati kate nazionalek ematen duten laginen eta irrati-programen arabera.

Banaketan kontzeptu horrengatik sartutako lan bakoitza fakturan agertuko da, metatutako zenbateko guztien totala xehetasun-lerro batean adierazita, eta “K.P. AUDIO-IRRATIAK” epigrafean adierazi beharko da.

23.7 Audioen kopia pribatuen ordainketa fakturatzeko, EKKIn erreprodukzio mekanikorako erregistratutako banaketa-ehunekoa erabiliko da.

Edozein kasutan ere, ordainketaren hartzaileen titulartasuna zehazteko ordainketa horri dagozkien lanen titularrekin eta eskubide-jabeekin legalki ezarritako hitzarmenak eta akordioak –gai horren ingurukoak— aplikatuko ditu, EKKIren administrazioak.

23.8 Audioaren kopia pribatuko banaketa sei hilean behin egingo da, urte bakoitzeko martxoan eta irailean, hain zuzen ere.

23.9 Interneti dagokion kopia pribatuko osabidezko ordainketaren banaketak lan bakoitzari sareak-Internet modalitatean ordaindutako zenbatekoekiko proportzionala izan behar du, kontuan hartutako aldian lizentziaren titularrek ematen duten adierazpenetan oinarrituta.

Banaketan kontzeptu horrengatik sartutako lan bakoitza fakturan agertuko da, metatutako zenbateko guztien totala xehetasun-lerro batean adierazita, eta “K.P. Audio-M.DGTAL” epigrafean adierazi beharko da.

24. artikulua: Bideo-euskarrian, banaketa-sistema.

24.1 Bideo-euskarriko kopia pribaturako osabidezko ordainketarako banatuko diren kantitateak kontzeptu horrengatik jasoko dira, hain zuzen ere, laguntza- eta kultura-ekintzetarako lege-ehuneko kendu ondoren.

24.2 Osabidezko ordainketa egiteko beharrezkoa den informazioa lortzeko, seihileko inkesta bat egingo da, Espainian bizi diren hamalau urtetik gorako gizonezko eta emakumezkoak aintzat hartuz urteko eransketa eginda.

24.3 Inkesta horren bitartez, informazioa eskuratuko da, gutxienez, oinarrizko bi aldagairen inguruan:

24.3.1 Grabazio-iturria, kasuen arabera, hau izan daiteke:

24.3.2 Grabatutako material mota, haren ezaugarrien arabera sailkatuta (filmak, dokumentalak, telebistarako serieak, musika-kontzertuak, lan dramatikoak, etab.).

24.4 Urtean behin, eta inkestaren datuak ezagututakoan, informazio hori aplikatuta, “Lan konplexuei” dagokienetatik bereiziko da “lan sinpleen” (ikus-entzunezko lanak, musikalak, literario ez-dramatikoak, etab.) telebista-grabazioei dagokien etxeko grabazioaren ehunekoa.

24.5 Lan sinple eta konplexu guztiak grabatzeko ehunekoak zehaztutakoan, ehuneko horien arabera banatuko da ordainketari dagokion kopurua, horretarako grabazio-iturriak eta grabatutako material mota kontuan hartuta, 3.b.) puntuan bildutakoa beteaz.

Grabazio-iturrien salbuespenak izango dira aurretik grabatutako edo inkestaren informazio estatistikoan agertzen diren grabatutako zintei dagozkienak, eta EKKIk kudeatzen ez dituen gune motak eta, oro har, gizakiok exekutatuak, sintoniak, probako kartak, atsedenaldiak, hondo-musikak, girotzeko musika, publizitate-espazioak, parrastak eta erabilera osagarriak.

24.6 Lan sinpleei eta lan konplexuei dagokien kopurua bereizita banatuko da. Dagozkion eskubideen ondorioz iturri bakoitzeko banaketa zuzenetik lortutako kopuruarekiko proportzionala den kopurua esleituko zaio banatze-seihilekoan agertutako lan bakoitzari, grabazio-iturriaren eta grabatutako material motaren arabera.

24.7 Aurrekoaz gain, ikus-entzunezko lanen kopia pribatuko esleipena kalkulatzeko, erreferentziatzat erabilitako banaketan dagokion ordainketa-eskubidetik abiatuta, komunikazio-eskubide osoa kalkulatuko dugu, eta banatzeko soilik, EKKIk kudeatzen dituen pertsona fisiko eta juridikoen artean egindako eskubideen lagapen edo erreserbak hartuko ditugu aintzat.

Azken finean, eta mota horretako lanetarako, titularren eta eskubide-jabeen arteko banaketa beren artean adostutako baldintzen arabera egingo da. Banatzeko prozesua hasteko unean adostasunik ez balego, EKKIk horretarako ezarrita dauzkan ehuneko subsidiarioak erabiliko lirateke automatikoki.

24.8 Filmei 2,5 koefiziente biderkatzailea aplikatuko zaie eta gainerako ikus-entzunezkoei, berriz, 1,75 koefizientea, baldin eta lan horiek Jabetza Intelektualeko Legearen Testu Berreginean bildutako baldintzen arabera argitaratu badira. Han, argitaratze kontzeptua azaltzen da, 4. artikuluan, eta, gainera, azaroaren 27ko 1434/1992 EDren11. artikulua biltzen du.

Arestian aipaturiko baldintza EKKIren argitalpenen dagokion fitxategiaren bitartez egiaztatuko da edo, halakorik ez balego, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak horretarako duen erregistroaren bitartez.

24.9 Aurretik grabatutako zinten eta banaketa-sistemako partikularrek grabatutakoen salbuespena egingo da baldin eta zinten lehenengo mota horren ehunekoa grabazio-iturri guztien % 15 baino gehiago ez bada.

24.10 Bideoen kopia pribatuko eskubideak likidatzeko, halakorik izanez gero, EKKIn erreprodukzio-banaketa modalitaterako (bai lan sinpleena bai konplexuena) erregistratutako banaketa-ehunekoak erabiliko dira. Halakorik ez balego, komunikaziorako erabiltzen direnak erabiliko dira ikus-entzunezkoak ez diren lan sinpleen kasuan, eta ordainketakoak, ikus-entzunezkoetarako.

Kopia pribatuagatik lanen titularrei moduren batean eragin diezaiekeen ordainketaren bat egiteko, eta ikus-entzunezkoetan bereziki, titular horiek dokumentu bidez frogatu beharko diote EKKIri haien titularrak direla.

Edozein kasutan ere, kopia pribatuaren ordainketaren hartzaileen titulartasuna zehazteko, EKKIren administrazioak aintzat hartuko ditu ordainketa horri dagozkien errepertorioko lanen titularrekin eta eskubide-jabeekin legalki zehaztuta dauzkan hitzarmenak eta akordioak —gai horren ingurukoak—.

24.11 Bideoaren kopia pribatuko banaketa sei hilean behin egingo da, urte bakoitzeko martxoan eta irailean, hain zuzen ere.

8. atala
Nazioko zein atzerriko beste Kudeaketa Entitateetatik jasotako eskubideak
.

25. artikulua: 20.1 Banaketa-sistema.

25.1 Nazioko edo atzerriko beste Kudeaketa Entitateek edo agente kolaboratzaileek bidalitako kopuruari, titular-modalitatearen edo -motaren arabera, dagokion lanaren erregistroa aplikatuko zaio, baita batak besteari lagatzeko araudiaren testuan aurreikusitakoak zein gobernuko organo eskudunek hartutako akordioak ere edo, hala dagokienean, ohiko praktiken ondoriozkoak ere.

25.2 Zuzendaritza Batzordeak, errepertorioa atzerrian hobeto sustatzeko, lehentasuneko administrazio-deskontuak zehatz ditzake Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo zein atzerrian ekoitzitako kopururako, neurri horrek EKKIk kudeatutako beste errepertorioetan eraginik ez duenean, ordezkaritzako nazioarteko kontratuetan zehazten denaren arabera.

25.3 Beste Kudeaketa Entitateetatik jasotako eskubideak, naziokoak edo ez, eta edozein modalitatekoak (komunikazioa, erreprodukzioa, dramatikoa, etab.), EKKIk modalitate berarengatik bildutako eskubideekin batera ordainduko dira, faktura berean.

25.4 Elkarteak erreklamazioak aurkeztu ahalko ditu bazkideen baten izenean, edozein lan eta modalitaterengatik. Beti errespetatu beharko ditu EKKIri eskubideak bidali zizkion entitatearen estatutu-arauak eta dagokion herrialdearen atxikipen-aldiak.

25.5 EKKIk kargu eta ordainketa osagarriak egin ahalko dizkie beste kudeaketa-erakundeei edo atzerriko agente kolaboratzaileei. Ordainketa horien arrazoiak idatziz jakinarazi beharko ditu beti.

25.6 Beste kudeaketa-entitateetatik edo atzerritik jasotako eskubideak ordaintzeko eta haiek beste kudeaketa entitateei edo agenteei bidaltzeko, EKKI eskubide osoz kide duten nazioarteko erakundeek zehaztutako arauak bete beharko dira.

III
KOPIA PRIBATUARENGATIKO ESKUBIDEENGATIK BILDUTAKO ZENBATEKOA NOLA BANATU ETA LIBURUEN ETA ALDIZKAKO ARGITALPENEN EGILEEI ETA EDITOREEI MAILEGUARENGATIK NOLA ORDAINDU

26. artikulua Liburuengatik edo aldizkako argitalpenengatik bildutako diruari eta haren banaketari buruzko baldintza orokorrak, eta kopia pribatuaren eta maileguaren ordainketari buruzkoak.

26.1 Kontzeptu horien ondoriozko likidatzea eta banaketa urtean behin onartu eta burutuko dira, urte naturalarekin batera.

26.2 Baina beti beteko dira araudi honetan zehaztutako printzipio orokorrak.

26.3 Kantitateak banatzean, EKKIk bi informazio-iturri ditu lanak eta haien titularrak identifikatzeko:

26.3.1 Posible denean, zordunduek, EKKIren errepertorioko lanen erabiltzaileek, aurkeztutako informazioa erabiliko da.

26.3.2 Halakorik ez balego, erabilerei buruz aldika erabiltzen diren ikerketa estatistikoetan lortutako informazioa erabiliko da, honako hauek aintzat hartuta: mota, lanen kopurua, materialak eta materialaren argitalpen-herrialdea.

Ikerketa horiek zuzendaritza fakultatiboaren ardurapean egingo dira, eta EKKIren Zuzendaritza Batzordeak onartuko dituen emaitzak aplikatuko zaizkie hurrengo banaketei, haiek eguneratu arte.

26.4 Nazioko edo atzerriko beste kudeaketa-entitateei bidali behar zaien kopurua ikerketa horien emaitzen arabera eta EKKIk bere pareko beste Kudeaketa Entitateekin sinatuta dauzkan ordezkaritza-kontratuak aplikatuz kitatuko da.

27. artikulua: Banaketaren oinarriak.

27.1 Oro har, banaketa egiteko, balio bat esleituko zaio hartzen duen lan bakoitzari, Araudi honetan zehazten diren irizpideak beteaz. Balio hori egileari dagokion atal batez eta argitaletxeari dagokion beste batez egongo da osatua.

27.2 Lan baten egile-zatiak titular bat baino gehiago baditu, EKKIri aitortutako partaidetza-ehunekoen arabera zehaztuko da horietako bakoitzari dagokiona, edizio-kontratuetan zehaztutako ehunekoetan oinarrituta.Titular baten adierazpenean lan batean duen partaidetza-ehunekorik agertzen ez bada, EKKIk kasu bakoitzerako ezarritakoaren arabera esleituko du. Zuzendaritza Batzordeak onartu behar ditu arau horiek, ondasun-komunitateak arautzen dituen arauetan eta kasu bakoitzari aplikatuko zaizkion gainerako arauetan oinarrituta.

27.3 Lanak titular bat baino gehiago izango balu zati editorialean, EKKIri adierazitako partaidetza-ehunekoaren arabera zehaztuko da bakoitzari dagokion zatia, beren arteko akordioak beteaz. Titularrak lan baten partaidetza-ehunekorik ez badu, EKKIk kasu bakoitzari dagozkion arau zehatzetan oinarrituta esleituko dio. Zuzendaritza Batzordeak onartu beharko ditu arau horiek, ondasun-komunitatearen arauak eta kasu honi aplikatuko zaizkion gainerako arauak beteaz.

27.4 Itzulitako lanen kasuan, egilearen edo egileen eta itzultzailearen edo itzultzaileen artean banatuko da egileei dagokien zatia.

27.5 Lan kolektiboen kasuan, eta ekoizpen editorialetan editoreak legez eskubideak baditu, egileei dagokien zatiaren kopurua bere izenean editatu edo ezagutzera emango duen pertsona naturalari edo pertsona juridikoari banatuko zaio, beste titular batzuk dituzten eskubideen aurka egin gabe; kasu horretan, 27.2 artikuluan zehaztutakoa aplikatuko da. Horretarako, titularrek aldez aurretik adierazi beharko dituzte lanen egileen zatian duten titulartasuna zein den.

27.6 Aurreko puntuetan aipatzen diren lan motak zehazteko, indarrean dagoen legeria erabiliko da.

28. artikulua: Kopia pribatuarengatik ordaindutakoa nola banatu.

28.1 Liburuen eta antzerako argitalpenen arteko banaketa: baldintzak

28.1.1 Kopia pribatua jasotzeko eskubidea duten (liburuak eta aldizkako argitalpenak) nazioko zein atzerriko lanen eta argitalpenen artean partituko da banatuko den kopuru garbia, aurreko 26.3 artikuluak aipatzen dituen ikerketa estatistikoek islatzen dituzten ehunekoetan oinarrituta.

28.1.2 Euskarri fisikoa duten argitaratutako lanen artean banatuko da. Kanpoan geratuko dira euskarririk gabe formatu digitalean banatu diren lanak, indarrean dagoen araudia beteaz. EKKIren errepertorioko lanak eta banatze-aldian saltzen ziren gainerako argitalpenak sartuko dira banaketan. Sektoreko ikerketa komertzialetatik abiatuta lortutako argitalpenei buruzko informazioan oinarrituta eta jarraian azaltzen ditugun arauen arabera egingo da banaketa.

28.1.3 Banatzeko kopurua nazioko eta atzerriko lanen eta argitalpenen artean eta liburuen eta antzerako argitalpenen artean banatuko da, ikerketan aurkitu diren proportzioari jarraituz.

28.2 Liburuak

28.2.1 Ordainketaren urtearen aurreko hiru urtean zehar Espainian editatu edo berriro inprimatu diren liburuen artean banatzeko kopurua ISBN/DILVEko eta ISMNko datuen arabera zehaztuko da.

Berriro inprimatzen direnean, inprimaketa bakarra hartuko da kontuan banaketa bakoitzean.

28.2.2 Honela banatuko da lan horien artean:

28.2.2.1 Kantitatearen % 75 honako 7 gai-talde hauen taularen arabera banatuko da:

  1. Literatura
  2. Irakaskuntza.
  3. Zientifiko-teknikoa.
  4. Zientzia biomedikoak.
  5. Gizarte-zientziak.
  6. Giza zientziak.
  7. Beste batzuk.

Eta, Ikerketak islatzen dituen ehunekoen arabera, gai bakoitzeko liburuen orrialde batek duen batez besteko prezioarekin kalkulatuta.

28.2.2.2 Gainerako % 25a liburuen artean banatuko da, beren PSPren arabera. Horretarako, liburu bakoitzaren PSP maximoa lanaren gaiaren arabera zehaztuko da, eta gai horretako liburu inprimatuen batez besteko PSPren hirukoitza izan daiteke gehienez.

28.2.3 Eragiketa hori burututakoan, lan bakoitzari esleitutako zenbatekoaren % 55 egileen artean banatuko da; % 45a, berriz, editoreen artean, indarrean dagoen legeria beteaz.

28.3 Pareko argitalpenak.

28.3.1 Halako lanetan banatuko den kopurua baldintza hauek betetzen dituen argitalpen guztien artean banatuko da: ordainsari hori jasotzeko eskubidea duten baldintzak betetzea, indarrean dagoen legeriaren arabera, eta ordainketaren aurreko bi urtean paperean edo euskarri digitalean argitaratutakoak izatea. Gainera, haien titularrek EKKIri adierazi behar izan dizkiote haien izenburuak, editatutako edo banatutako aleen kopuruak, orri-kopuruak, prezioak eta gai edo materiak.

28.3.2 Honela egingo da banaketa:

28.3.2.1 Banatuko den kantitatearen % 25 banaketan sartuko diren argitalpen baliokideen artean banatuko da, gai edo materia multzoen arabera:

  1. Kulturakoak.
  2. Zientifiko-teknikoak

Eta arestian aipaturiko ikerketan ondorioztatutako ehunekoen arabera.

28.3.2.2 % 25, banaketan sartzen diren argitalpen baliokideen artean, zati berdinetan.

28.3.2.3 Gainerako % 50a zati berdinetan banatuko da banaketan sartuko diren argitalpen baliokideen ale guztien artean.

28.3.3 Pareko argitalpen bakoitzari esleitutako balio ekonomikoa (zeinaren % 55 egileei dagokien eta % 45a, berriz, argitaletxeari), argitaletxeari emango zaio, egileari dagokion zatia titularrari edo titularrei helaraz diezaien.

29. artikulua: Maileguarengatiko ordainsaria.

29.1 Urte bakoitzean bildutakoari % 20 kenduta kalkulatuko da banatzeko zenbateko garbia, EKKIk egileentzako zerbitzu eta laguntza gisa erabiliko baitu.

29.2 Jarraian, kasuari dagokion administrazioko deskontu-ehunekoa kenduko zaio, 26.2 artikulua beteaz.

29.3 Araudi honetan zehaztutako irizpideen arabera maileguarengatik ordainsaria jaso dezakeen lan bakoitzari balio bat emanaz banatuko da kopuru garbia.

29.4 Lan bakoitzari esleitutako zenbatekoa egile-balioen titular guztien artean banatuko da.

29.5 Banaketa egiteko beharrezkoa den informazioa ematen duten establezimenduetatik bildutako kopurua identifikatutako lanen artean banatuko da, bakoitzak egindako mailegu-kopuruaren arabera.

29.6 Kokatu gabe dauden identifikatutako titularrei dagokien kopurua kitatu gabe geratuko da indarrean dagoen legeria beteaz.

29.7 Banaketa egiteko beharrezkoa den informazioa ematen ez duten establezimenduetatik jasotako kopurua esleitu gabe geratuko da identifikatzen ez diren titularrentzat, eta legeak zehazten duen helburuarekin erabiliko da, legez adierazten duen moduan.

30. artikulua: Beste Kudeaketa Entitateen edo atzerriko beste entitateen maileguarengatik bildutakoa nola banatu.

30.1 Lanak identifikatuta dauzkaten eskubideak

Behar bezala identifikatuta dauden lanengatik nazioko zein atzerriko beste kudeaketa-entitateek bidalitako kopurua lan horien titularren artean banatuko da.

30.2 Titularrak identifikatuta dauzkaten eskubideak

Titularrak identifikatuta dauzkaten lanengatik nazioko edo atzerriko beste kudeaketa-entitateek bidalitako kopurua haien artean esleituko da zuzenean.

30.3 Identifikatu gabeko eskubideak

Lanak zein titularrak identifikatuta ez dauzkaten lanengatik nazioko zein atzerriko beste kudeaketa-entitateek bidalitako kopurua banatzeko kopurua areagotzeko erabiliko da.

IV
ARTELAN PLASTIKOEN INGURUKO ESKUBIDEENGATIK BILDUTAKO KOPURUA NOLA BANATU.

31. artikulua: Artelan plastikoengatik bildutako diruaren eta haren banaketaren baldintza orokorrak.

31.1 EKKIk bildutako kopurua banatuko da, bildutakoa artelan plastikoengatik lortutako eskubideen kudeaketatik badator autoreek edo egileek EKKIri hala egiteko eskatzen diotenean.

31.2 Baina beti beteko dira araudi honetan zehaztutako printzipio orokorrak.

31.3 Urtean behin onartuko eta egingo dira kitapenak eta banaketak, kitapena eta banaketa aurretik zehaztuta ez badago.

32.4 Titularrei banaka eslei dakiekeen kopuruaren kasuan bereziki (diru-bilketa egin denetik lana identifikatuta dagoelako), EKKIren errepertoriokoa denean, bildutako kopuru osoa banatuko da, haiei dagozkien legezko zergak aplikatuta, ahalik eta bizkorren, urteko kitapenera itxaron gabe.

Zehaztuta eta identifikatuta baleude, baina nazioko edo atzerriko beste Kudeaketa Entitateen errepertoriokoak badira, elkarrekikotasun-akordioetan bildutako deskontuak aplikatuko zaizkie.

32.5 Banaketa egin ahal izateko, EKKIk beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu eskubideen titularrak identifikatzeko eta kokatzeko. Are zehatzago, neurri hauek hartuko dira besteak beste:

32.5.1 EKKIren bazkideen eguneratutako datuak egiaztatzea baita haien lanen erregistro normalizatuak eta eskura daitezkeen gainerako erregistroak ere.

32.5.2 Bazkideen, beste kudeaketa entitateen eta nahi duen ororen eskura jartzea eskubideen titularrak identifikatu edo kokatu gabe dituzten lanen zerrenda, eskubidearen titularra identifikatzeko edo kokatzeko baliagarria izan daitekeen beste edozein informaziorekin batera.

32.5.3 EKKIk prozedura estatistikoak edo laginketakoak erabiliko ditu egokitzat jotzen dituen indize zuzentzaileko lanak hauteman eta zenbatzeko, baldin eta, erabiltzaileari emandako baimenaren luzapen orokorrarengatik, ondorengo erabileren banakako zehaztapena oso zaila bada edo zehatza izatea bermatuta ez badago.

33. artikulua: Banaketa egiteko moduak.

33.1 Bildutako kopuruaren banaketak bilketaren arrazoia diren iturrien arabera sailkatzen dira. Bilketa-iturrien izenen arabera, honako banaketa hauek egiten ditu EKKIk:

33.1.1 Banakoen eskubideak nola banatu

33.1.1.1 “Banakoen eskubideen banaketa” esaten zaie EKKIk bere errepertoriokoak diren egileen lanen erreprodukzioarengatik, banaketarengatik edo komunikazio publikoarengatik bildutako kopuruaren banaketei.

33.1.1.2 Banakoen eskubideengatik bildutako kopuruak banaka jaso ahalko ditu lanen titularrek lana identifikatuta dagoelako, eta diru-bilketaren jatorria hauetako bat izan daiteke:

33.1.1.2.1 Banakako lizentzia; horren bitartez, EKKIk baimena ematen du bere errepertorioko egile baten lan zehatz bat erreproduzitzeko, banatzeko edo publikoki hedatzeko .

33.1.1.2.2 Lizentzia emateko kontratua; horren bitartez, EKKIk baimena ematen du bere errepertorioko egileen edozein lan erreproduzitzeko, banatzeko edo publikoki hedatzeko.

33.1.1.2.3 Erreklamazio judizialen edo estrajudizialen ordainketa.

33.1.1.2.4 EKKIk elkarri ordezkatzeko kontratua duen nazioko edo beste herrialdeetako kudeaketa-entitateek egindako ordainketa.

33.1.1.3 Aipaturiko kopurua beren titularrei ordainduko zaie.

33.1.1.3.1 Titularra EKKIren bazkide bada, kitapena egin aurretik, legezko zergak kenduko zaizkio, besterik ez.

33.1.1.3.2 Kitapena nazioko edo atzerriko beste kudeaketa-erakunde bati egiten bazaio, EKKIk harekin sinatu duen kontratuaren arabera, kontratuan bertan zehaztutako deskontuaren ehunekoa kenduko zaio.

33.1.1.3.3 Kitapenaren onuraduna EKKIren bazkidea ez bada ere, EKKIri bere eskubideak kudeatzea eskatu badio ordezkaritza-kontratu bidez, kontratuan zehazten den kudeaketarako deskontuaren ehunekoa kenduko zaio.

33.1.2 Telebistako operadoreetatik bildutako dirua nola banatu.

33.1.2.1 “Telebistako operadoreetatik bildutako diruaren banaketa” esaten zaio telebista operadoreekin baimena emateko sinatutako kontratuengatik EKKIk biltzen duen kopuruari; haren bitartez, baimena ematen die denboraldi batez EKKIren errepertorioko egileen lanak operadore horien telebista-kateetan erreproduzitzeko eta haien komunikazio publikoa egiteko.

33.1.2.2 Aurreko atalean aipaturiko bilketak ezin zaizkie banaka esleitu titular zehatz batzuei, diru-bilketa horren jatorritik lanak identifikatuta ez daudelako.

33.1.2.3 Horregatik, kopuru hori kitatu aurretik, dagokien titularrei esleitu behar zaie.

EKKIren Ikus-entzunezko Departamentuak lizentzia-kontratua sinatu duen telebista-operadorearen kanal guztien programazioa ikusiko du, eta EKKIren baseetan erregistratuko du ea detektatzen duten EKKIren errepertorioko egileen lanak erabiltzen direla.

Gainera, aztertutakoaren inguruko informazioa bidaliko die EKKIk ordezkatzen dituen Bazkide eta titularrei, kopuruari dagozkion esleipenak egin aurretik, informazio horiekin batera, inprimaki homologatuak emango zaizkie, informazio osagarriarekin betetzeko; han, telebista-operadoreek beren kanalen bitartez eta EKKIk jakin gabe lanak erabili dituzten adieraziko dute.

EKKIk telebista-operadoreek emandako informazio xehatua ere eskuratuko du, banatzeko eskubideari lotutako lanen erabilera-mailaren inguruan horretarako emandako inprimakien bitartez.

EKKIren Ikus-entzunezko Departamentuak egiaztatuko du bazkideek, ordezkatutako titularrek eta telebista-operadoreek emandako informazioa.

33.1.2.4 Informazio hori guztia bildutakoan, kasu hauei dagokien ehunekoa kenduko da: titularra edo lanak identifikatzerik egon ez delako gerta daitezkeen erreklamazioei aurre egin ahal izatea, eta lanen ustiapen-modalitate horren kudeaketa-deskontua egitea. Horren ondoren, EKKIren errepertorioko egileen lanen benetako erabilerarekiko zuzenki eta proportzionalki egingo da esleipena.

Horretarako, EKKIren errepertorioko egileen lanen erabilera bakoitzerako tarifa orokorrak aplikatzeagatik EKKIk jaso behar lukeena baloratuko da. Honako ezaugarri hauek hartuko dira kontuan, besteak beste: lana ustiatzeko modua, kanala hedatzeko modua, programa mota, lanaren erabilera programaren barruan, programaren lehenengo igorpena edo bigarrena den, edo emankizun den.

Jarraian, telebista-operadoreak kitatutako kopurua, arestian aipatutako deskontuak kenduta, zenbatutako erabileren artean banatuko da, zenbatutako erabilera guztien artean, EKKIren tarifa orokorren arabera, modu proportzionalean.

Gainera, eta banaketaren berdintasuna eta proportzionaltasuna ziurtatzeko, urtean, gehienez, 50 erabilerako muga ezarri da; beraz, programa berean 50 alditan baino gehiagotan erabiltzen bada, ez zaie baliorik esleituko.

Horrela, esleituko den kantitatea kalkulatzeko, honako hauek hartuko dira kontuan: EKKIk telebista-operadoreari lanak erabiltzeagatik aplikatutako tarifa orokorrak aplikatzean jaso behar lukeen kopurua, EKKIrekin sinatutako kontratuaren xede diren lanen multzoa eta EKKIk operadore horri kitatutako kopurua.

33.1.2.5 Titular bakoitzari dagokion kopurua esleitu ondoren kitatuko da.

33.1.3 Programazioa satelite edo kable bidez hedatzen duten operadoreetatik bildutako dirua nola banatu.

33.1.3.1 “Edukiak satelite bidez hedatzen dituzten operadoreetatik jasotako kopurua banaketa” esaten zaio EKKIk operadoreekin sinatuta dauzkan lizentzia-kontratuengatik jasotako kopuruaren banaketa orori; horren bitartez, baimena ematen die EKKIren errepertorioko lanak aldi baterako erreproduzitzeko eta zerbitzu hori harpidetuta daukaten eta satelite bidez hedatzen duten telebista kanalen bitartez publikoki komunikatzeko.

Halaber, satelite bidez edukiak hedatzen dituzten operadoreetatik jasotako kopuruaren banaketatzat ere hartuko da honako hau: lizentzia emateagatik EKKIk operadoreekin sinatuta dauzkan hitzarmenen arabera bildutako kopuruaren banaketa, baldin eta eta, haren bitartez, epe batez EKKIren errepertorioko egileen (EKKIren bazkide izan nahiz ez izan) lanen erreprodukzioa eta artelan bisualen komunikazio publikoa baimentzen badira zerbitzura abonatutakoei hari bidezko operadore horiek hedatzen dizkieten telebista-kanalen bitartez.

33.1.3.2 Aurreko atalean aipaturiko bilketak ezin dira banaka esleitu titular zehatz batzuei, diru-bilketa horren jatorritik lanak identifikatuta ez daudelako.

33.1.3.3 Edukiak satelite bidez igortzen dituzten operadoreen kasuan ere, telebista-operadoreekin erabiltzen den metodo bera erabiltzen da egindako lanen erabilerak egiaztatzeko, hau da, 8.3 atalean azaldu dena.

Programazioa hari bidez igortzen duten operadoreei dagokienez, komunikazio publikorako baimena nahitaez kudeatu behar da kudeaketa-entitate baten bitartez, eta, horren ondorioz, EKKIk eskubide hori artelan bisualen egile guztien alde kudeatuko du, EKKIren bazkide izan nahi ez izan.

Edukiak hari bidez hedatzen dituzten operadoreek lanen zer erabilera egiten duten egiaztatzeko, telebista-operadoreen metodo bera erabiliko da, hau da, aurreko artikuluko 8.3 atalean azaltzen dena, baina honako hau ere hartuko da kontuan:

33.1.3.3.1 EKKIk Espainiar estatuko zein autonomia erkidegoko egile bisualen sektoreko elkarteek eta erabiltzaileek horretarako bideratzen diren inprimakien bitartez emandako informazioa ere erabiliko du, artelan bisualei hari bidez programazioa hedatzen duen operadorearen kanalen bitartez ematen zaion erabilerari buruzko informazio xehatua eskuratzeko.

33.1.3.3.2 Informazio hori guztia bildutakoan, lanaren edo lanen titularra identifikatu gabe dagoelako gerta daitezkeen erreklamazioei aurre egin ahal izateko ehunekoa kenduko da, baita ustiapen mota horren kudeaketari dagokion deskontu-ehunekoa ere; horren ondoren, artelan bisualen benetako erabilerarekiko modu zuzen eta proportzionalean egingo da esleipena, egileak EKKIren bazkideak izan nahi ez izan, 33.1.2.4 artikuluan bildutako arauei jarraituz.

33.1.3.4 Titular bakoitzari dagokion kopurua hura esleitutakoan kitatuko zaio.

33.1.4 Parte-hartzearen eskubidea nola banatu.

33.1.4.1 Araudi honi dagokionez, “partaidetza-eskubidearen banaketa” honako hauei esaten zaie: bere errepertorioko egileen lanak berriro saltzen parte hartzeagatiko eskubideengatik EKKIk biltzen duen kopuruaren banaketei, baldin eta erosle, saltzaile edo bitartekari gisa artearen merkatuan parte hartzen duten profesionalak tartean badaude; abenduaren 23ko Partaidetza-eskubideen inguruko 3/2008 Legearen xedatutakoa kontua hartuz.

33.1.4.2 Partaidetza-eskubidearengatik bildutako dirua berriro salduko den lanaren eskubideen titularrari ordainduko zaio.

Titularra EKKIren Bazkide bada, kitapena egin aurretik, Administrazio Batzordeak parte-hartzearen eskubidearengatik finkatutako kudeaketa-eskubideari dagokion ehunekoa kenduko zaio.

Kitapena beste herrialde bateko egile-sozietate baten alde egiten bada, kontratuak zehazten duen kudeaketa-deskontuari dagokion ehunekoa kenduko zaio EKKIk harekin sinatuta daukan hitzarmenaren arabera.

Era berean, kitapenaren titularra EKKIren bazkide ez bada, baina EKKIri ordezkapen-kontratu bidez agindu badio bere eskubideak kudeatzeko, kontratuan zehaztutako kudeaketa-deskontuari dagokion ehunekoa kenduko dio.

33.1.4.3 Administrazio Batzordeak, eskubide horren banaketaren egutegia egin eta onartzerakoan, aintzat hartuko ditu jatorrizko artelanen egileen aleko partaidetza-eskubideen inguruko 3/2008 Legearen (abenduaren 23koa) 3. Ataleko 7. artikuluan xedatzen diren kitapen-epeak.

33.1.5 Kopia pribatu erreprografikoagatiko bidezko ordainketa nola banatu.

33.1.5.1 Araudi honi dagokionez, “Kopia pribatu erreprografikoagatiko banaketa” esaten zaio EKKIk liburuetan eta liburuekin parekatutako argitalpenetan hedatutako artelan bisualen kopia pribatuagatiko bildu den kopuruaren banaketa orori.

Aplikatuko den araudia beteaz, parekatutako lan esango zaie honako hau betetzen duten liburuei eta eduki kulturala, zientifikoa edo teknikoa duten argitalpenei:

33.1.5.1.1 Izenburu berarekin serie jarraituan editatuta daudenak (tarte erregular edo irregularretan), baldin eta serieko aleek zenbaketa jarraitua badute, edo gutxienez hilean behineko eta gehienez sei hilean behineko data badute.

33.1.5.1.2 Ale bakoitzeko gutxienez 48 orrialde dituztenak.

33.1.5.2 Aurreko atalean aipaturiko bilketak ezin zaizkio banaka esleitu titular zehatz batzuei, diru-bilketa horren jatorritik lanak identifikatuta ez daudelako.

33.1.5.3 Horregatik, kantitate horiek kitatu aurretik, dagokien titularrei esleitu behar zaie.

Horretarako, EKKIk bere iturrien bitartez (emandako lizentziak eta sinatutako hitzarmenak, esaterako) eskura duen informazio guztia bilduko du; hitzarmen horiek EKKIren errepertorioko egileen lanen erreprodukzioari dagozkio banaketaren aurreko urtean zehar argitaratutako liburu eta parekatutako argitalpenetan.

Horrez gain, EKKI honako hauekin ere jarriko da harremanetan, liburuetan eta parekatutako argitalpenetan erreproduzitu diren lanen inguruko informazioa eskuratzeko: bere bazkideekin, ordezkaritza-kontratu bidez ordezkatzen dituen titularrekin, EKKIren ordezkaritza-kontratua agertzen diren atzerriko kudeaketa-entitateekin, eta espainiar estatuko egile bisualen sektoreko elkarteekin zein autonomia erkidegoekin.

Honela lortuko da informazioa:

33.1.5.3.1 EKKIren bazkideei, ordezkaritza-kontratu bidez ordezkatzen dituen titularrei eta EKKIk ordezkaritza-kontratuetan agertzen diren kudeaketa-entitateei lanen erreprodukzioen inguruko informazioa bidaliko zaie banaketaren aurreko urtean liburuetan eta parekatutako argitalpenetan egin diren erreprodukzioak aintzat hartuta, non adierazitako aldian erreprodukzioei buruzko informazio osagarria zehazten den, aurreko informazioan sartu ez direnean. Inprimaki horietan, besteak beste, informazio hau sartuko da: egilea, haren NANa edo IFZa, erreproduzitutako lanen izenak, erreprodukzioen euskarriak, ISBN, ISSN eta lege-gordailua.

33.1.5.3.2 EKKIren bazkide ez diren egileei dagokienez, EKKIren webgunearen bitartez eta beste komunikabideen bitartez etengabe ematen den informazioa kontuan hartu gabe, EKKI profesionalen elkarteei zuzenduko zaie inprimaki baten bidez, eta urtean hiru hiletan zehar, egileei buruzko informazioa biltzeko.

33.1.5.4 Aipaturiko lanen bitartez lanen erabilerak identifikatu ondoren, ehuneko bat kenduko da lana edo lanak identifikatu ez direla eta jaso daitezkeen erreklamazioei aurre egin ahal izateko baita eskubidearen kudeaketarengatik aplikatuko zaion deskontua ere; horren ondoren, bildutako kantitateak esleituko dira.

Horretarako, liburuetan eta parekatutako argitalpenetan erreproduzitutako lan kopurua eta banatu behar den zenbatekoa aintzat hartuta, lanengatik puntuen erregimena ezarriko da eta lanaren erabilera bakoitzari puntu bana emango zaio, honako muga hauekin:

33.1.5.5 Kantitateak esleitu eta haien banaketa bukatutakoan, horiek kitatzeari ekingo zaio.

33.1.6 Ikus-entzunezkoen kopia pribatuarengatik jasotakoa zati berdinetan nola banatu.

33.1.6.1 “Ikus-entzunezkoen kopia pribatuaren banaketa”tzat hau hartzen da: bideograma edo beste euskarri bisual edo ikus-entzunezko batean hedatutako kopia pribatuarengatik EKKIk jasotako kopurua zati berdinetan banatzea.

33.1.6.2 Kantitate horiek banatzeko, kopia pribatu erreprografikorako ezarri diren arau berei jarraituko zaie, honako aldaketa hauekin:

EKKIko bazkideei, EKKIk kontratu bidez ordezkatzen dituen titularrei, EKKIk ordezkaritza-kontratuetan agertzen diren atzerriko kudeaketa-entitateei eta profesionalen elkarteei eskatuko zaien informazioa lan bisuala telebista-operadoreen bitartez (satelite eta hari bidez) publikoki komunikatzeari buruzkoa izango da.

33.1.7 Lizentzia duten lanengatik bildutakoa banatzeko modua

33.1.7.1 Araudi honi dagokionez, “lizentzia duten lanen kopiagatik bildutakoa banatzea” honako honi esaten zaio: EKKIren errepertorioko egileen lan bisualen (testu-liburuetakoak, unibertsitateko eskuliburuetakoak edo beste argitalpenetakoak) komunikazio publiko edo hedapenerako emandako lizentziengatik bildutako diruaren banaketa, baldin eta EKKIk ikastetxeei, kopia-dendei eta erreprodukzio-enpresei baimenena eman badie.

33.1.7.2 Kantitate horiek banatzeko, kopia pribatu erreprografikorako ezarritako arau berak beteko dira.

33.1.8 Mailegu publikoagatik bildutakoa nola banatu

33.1.8.1 Araudi honi dagokionez, “mailegu publikoagatik bildutakoaren banaketa” honako honi esaten zaio: sormen audiobisualeko lanen maileguengatik EKKIk bildutako kopuruaren banaketari, baldin eta lan horiek museoek, artxibategiek, liburutegiek, hemerotekek, fonotekekek edo filmotekek egiten dituzten titulartasun publikoko liburuetan edo ikus-entzunezko grabazioetan badaude, edo interes orokorreko entitate kultural, zientifiko edo hezkuntzako entitateek irabazi asmorik gabe egiten direnetan, edo espainiar hezkuntza-sisteman dauden irakaskuntza-erakundeek egindakoetan badaude.

33.1.8.2 Kantitate horiek banatzeko, kopia pribatu erreprografikorako ezarritako arau berak beteko dira.

V
ARTISTEN ETA INTERPRETEEN ESKUBIDEEN BILKETATIK JASOTAKO KOPURUA NOLA BANATU

34. artikulua: Eskubideen titularrei (hala nola, emankizunen interpreteei edo jotzaileei, edo eskubidedunei) dagozkien bilketa kolektibo eta banaketari buruzko kontsiderazio orokorrak.

34.1 Artisten, interpreteen edo jotzaileen gaineko eskubideen kudeaketarengatik EKKIk bildutako kopurua banatu egingo da.

34.2 Baina beti beteko dira araudi honetan zehaztutako printzipio orokorrak.

34.3 Kontzeptu horrengatik kitapena eta banaketa egitean eta onartzean, kontuan hartuko da bilketa hori beste batzuekin batera egiten dela, eta bilketa kolektiboa kutxa bakarrean egiten denez, zenbateko totalaren banaketa zuzena egin beharko dela aurretik.

34.4 Titularrei banaka esleituko zaien kopurua (diru-bilketaren arrazoia den lana identifikatuta dagoelako) erregistratuta badago eta EKKIren partaide badira, bildutako kantitate osoa banatuko da, eta dagozkien legezko zergak aplikatuko zaizkie, ahalik eta bizkorren, urteko kitapenari itxaron gabe.

Zehaztuta eta identifikatuta badaude, baina nazioko edo atzerriko beste Kudeaketa Entitateen errepertoriokoak badira, elkarrekikotasun-hitzarmenean bildutako deskontuak aplikatuko zaizkie.

35. artikulua: Emanaldien adierazpena.

35.1 Beren interpretazioengatik eta jotako lanengatik ordainsaria jasotzeko eskubidea duten EKKIko afiliatuek, nahitaez erregistratu beharko dituzte EKKIn, eta han bakarrik, erabiliko dituzten emanaldiak, entzunezkoak, bisualak edo ikus-entzunezkoak, baldin eta, haien gainean, kolektiboki bilduko diren jabetza intelektualeko eskubideak badituzte. Zehazki Kudeaketa Entitate batek kudeatuko dituen lanengatik, haien eskubideen titularrak edo eskubideen jabeak direlako.

35.2 EKKIk horretarako ematen duen inprimakiaren bitartez egin behar da adierazpena edo, gutxienez, honako datu hauek biltzen dituen adierazpen baten bidez:

35.2.1 EKKIren bazkidearen identifikazioa.

35.2.2 Adierazten diren emanaldiak entzunezko, ikusmeneko edo ikus-entzunezko euskarrian badaude, euskarri horren deskribapena.

35.2.3 Emanaldiaren edo lanaren izena.

35.1.4 Emanaldia erabiliko duen pertsona fisikoaren edo pertsona juridikoaren identifikazioa: telebista kanala, disko-etxea, bideo-etxea , eta abar.

35.2.5 Erreferentzia fonografikoa edo bideografikoa, halakorik badu.

35.2.6 Finkatze- eta argitalpen-urtea.

35.2.7 Ea norberaren izenean egiten den, edo talde baten partaidea den, interpretea edo jotzailea den ala biak.

35.2.8 Emanaldiko beste parte-hartzaileen izena, artistaren izena, artistena edo talde nagusia, bideogramen edo beste ikus-entzunezkoen parte-hartzaileen, aktoreen, zuzendarien edo gionisten izenak.

35.2.9 Ahotsa edo jotzen duen musika-tresna. Atal honetan, hauxe ere adierazi behar da:

35.2.9.1 Interpretea edo interprete bakarlariak (jotzailerik gabe)

35.2.9.2 Jotzaile-taldea zuzendaririk eta interpreterik gabe.

35.2.9.2 Orkestra-zuzendaria.

35.2.9.4 Jotzaile bakarra.

35.2.10 Emanaldian parte hartzen duten grabazioko interpreteen eta musika-zuzendarien kopuru totala. Interpreteek taldeka egingo dute adierazpena dute emanaldi bakoitzean, Adierazpen Orri bakar batean. Denek sinatu beharko dute edukiera onartzen dutelako frogagiri gisa eta, bereziki, partaidetza-ehunekoak onartzen dituztelako frogagiri gisa. Arau bera aplikatuko zaie, hala dagokienean, Grabazioaren Musika-zuzendariei eta Jotzaile Bakarlariei eta haien laguntzaileei.

Baldintza hori ezinbestekoa da, Batzorde Iraunkorrak ziurtatutako ezintasun kasuetan izan ezik; eta, horretan, gutxienez, Adierazpena sinatu ez duten artisten nortasuna adierazi beharko da, beren partaidetza-ehunekoekin batera. Grabazioaren Musika-zuzendariek finkatutako emanaldi bakoitzean zuzendu dituzten lau artistaren izenak adierazi beharko dituzte gutxienez.

Talde handiek (orkestrak, abesbatzak, bandak, eta abar) egindako emanaldi zehatzen kasuan, aurkeztutako aitorpena, emanaldian parte hartu dutenek izendatutako ordezkariaren sinadurarekin emango da baliagarritzat, JILTBaren 111. artikuluak dioena beteaz; han, Banatzeko Arau honetan eskatzen diren datu guztiez gain, taldeko jotzaile guztien izenen zerrenda edo aitorturiko emanaldian parte hartu duen taldearen izena ere adieraziko du ordezkariak.

Adierazpen horrekin batera, aurreko paragrafoan aipatzen den izendapena ziurtatuko duen dokumentuaren kopia eta haren indarraldiari buruzko aitorlearen adierazpena bidaliko dira batera.

35.2.11 Emanaldien iraupena.

Honako baremo honi jarraituko zaio zenbat minutu irauten duen jakiteko:

35.2.11.1 Musika-emanaldi bakoitzak batez beste 3,5 minutu irauten duela erabiltzen da irizpide orokor gisa.

35.2.11.2 1 segundo eta 6,59 minuturen artean irauten duen emanaldi bakoitza emanaldi bakartzat hartuko da. 36. artikuluan adierazitako arauak beteaz ikus-entzunezko grabazioetan finkatutako emanaldiak ez dira hemen sartuko.

35.2.11.3 Gehiago irauten duten grabazioak 3,5 minutuko zatitan banatuko dira; zatiketak emaitza zehatza ematen ez badu, hondarra beste emanaldi bat izango balitz bezala zenbatuko da.

35.2.12 Afiliatuaren zinpeko aitorpena; han, adierazi dituen datuak egiazkoak eta zehatzak direla adierazten da baita bere partaidetzari buruzko datuak zuzenak direla ere.

35.3 EKKIk, afiliatuen banakako aitorpenetatik ateratako datuak osatzeko, behar adina informazio duen edozein organismo edo entitateri eskatu ahalko dizkio erabilitako emanaldietan parte hartu duten interpreteak edo jotzaileak identifikatzeko datuak. Informazio hori aldika bilduko da, behar izanez gero.

EKKIk informazio zuzenak edo hirugarrenekoak eskuratu ahalko ditu afiliatuaren aitorpena osatzen laguntzeko.

Hala ere, afiliatuak beti berrikusi eta zuzendu ahalko ditu datu horiek.

36. artikulua: EKKIk kudeatutako interpretazio eta jotzeek eragiten dizuten eskubideengatik bildutakoa nola banatu kolektiboki.

36.1 Fonogramen komunikazio publikoa.

Arau hauen 6. artikuluan azaldutako kenkariak kenduta, fonogramen komunikazio publikoagatik jasotako zenbateko garbia honela banatuko da Administrazio Batzordeak adostutakoaren arabera:

36.1.1 Gehienez % 10 dagoen Fitxategi Historikoarentzat.

Fitxategi Historikoa zehazteko, banaketa-dataren aurretik afiliatuek aitortutako lehenengo emanaldiak hartuko dira oinarritzat.

Historiko gisa sailkatzeko moduko antzinatasuna duten finkatutako emanaldiak (grabazio audiobisualetan edo/eta fonogrametan) sartuko dira Fitxategi Historikoan. Administrazio Batzordeak zehaztuko ditu Fitxategi Historikoan sartzeko baldintzak, urtean behin.

36.1.2 Fitxategi Historikoari dagokion ehunekoa 36.1.1 atalari jarraituz zehaztu eta gero, besteak beste, gainerakoa laginketetatik, komunikazio publikoko datuetatik eta salmenta-zerrendetatik (digitalak barne) ateratako informazioaren arabera finkatutako emanaldiei esleituko zaie hondarra.

36.2 Fonogramen kopia pribatua.

Araudi honen printzipio orokorrak beteaz zehaztutako kenkariak kendu ondoren, fonogramen kopia pribatuarengatik jasotako ordainsariaren zenbateko garbia honela banatuko da Administrazio Batzordeak adostutakoari jarraituz:

36.2.1 Gehienez % 10 dagoen Fitxategi Historikoarentzat.

Fitxategi Historikoa zehazteko, banaketa-dataren aurretik afiliatuek aitortutako lehenengo emanaldiak hartuko dira oinarritzat.

Historiko gisa sailkatzeko moduko antzinatasuna duten finkatutako emanaldiak (grabazio audiobisualetan edo/eta fonogrametan) sartuko dira Fitxategi Historikoan. Administrazio Batzordeak zehaztuko ditu Fitxategi Historikoan sartzeko baldintzak, urtean behin.36.2.2 Fitxategi Historikoari dagokion ehunekoa amaitutakoan, eta A atalean adierazitakoa beteaz, bildutako emanaldiei esleituko zaie gainerakoa, besteak beste, etxeko grabaketen ikerketa estatistikoen, salmenta-zerrenden (digitalak barne), laginketen, erabiltzaileen datuen eta komunikabideen bitartez eskuratutako informazioan oinarrituta.

Ikerketa horiek finkatutako emanaldiak esleitzean erabiliko dira, honako honen arabera:

36.2.2.1 Aldizkako ikerketa estatistikoarekin, etxeko grabazioetan erabili den iturria zein izan den jakitea lortuko da: fonograma, irrati bidezko difusioa edo bestelako komunikabideak.

36.2.2.2 Fonogrametatik etxean grabatutako materialaren atalean, kontuan hartutako sortzapen-aldiko salmenta-datuekiko modu proportzionalean zehaztuko da fonogrametan finkatutako emanaldien etekin ekonomikoak nola esleitu.

36.2.2.3 Irrati-emanaldietatik etxean grabatutako materialen atalean, kontuan hartutako sortzapen-aldiko laginketekiko eta irrati-programen datuekiko modu proportzionalean esleituko dira fonogrametan bildutako ekimenen etekin ekonomikoak.

36.3 Fonogramak lagatzea.

Arau hauen 6. artikuluan azaldutako kenketak egin ondoren, fonogrametan bildutako emanaldiak lagatzeagatik bildutako ordainsari garbia honela banatuko da Administrazio Batzordeak adostutakoaren arabera:

36.3.1 Gehienez % 10 existitzen den Fitxategi Historikoarentzat.

Fitxategi Historikoa zehazteko, banaketa-dataren aurretik afiliatuek aitortutako lehenengo emanaldiak hartuko dira oinarritzat.

Historiko gisa sailkatzeko moduko antzinatasuna duten finkatutako emanaldiak (grabazio audiobisualetan edo/eta fonogrametan) sartuko dira Fitxategi Historikoan. Administrazio Batzordeak zehaztuko ditu Fitxategi Historikoan sartzeko baldintzak, urtean behin.

36.3.2 Fitxategi Historikoari dagokion ehunekoa aurreko A atalaren arabera zehaztutakoan, besteak beste, laginketen, komunikazio publikoko datuen eta salmenta-zerrenden (digitalak barne) bitartez lortutako informazioan oinarrituta esleituko zaie gainerakoa finkatutako emanaldiei.

36.4 Ikus-entzunezkoen grabazioen komunikazio publikoa.

36.4.1 Sailkapena:

Etekin ekonomikoak banatu aurretik, honako kategoria edo sailkapena hauek ezarriko dira Ikus-entzunezkoen grabazioen barruan:

36.4.1.1 Ikus-entzunezkoen lanak: honako ikus-entzunezko grabazio mota hauen barruan sartzen direnak:

36.4.1.2 Ikus-entzunezko guneak: Honako ikus-entzunezko grabazio mota hauek osatutakoak, besteak beste:

36.4.1.3 Publizitaterako erabiltzen diren guneak.

Kategoria horietako bakoitzean, edo aurreko sailkapenetan, hauek bereiz ditzakegu:

36.4.2 Banaketa:

Araudi honetako printzipio orokorren kenkariak kenduta, honela kalkulatuko da ikus-entzunezko grabazioen komunikazio publikoagatik jasotako ordainsariaren zenbateko garbia, Administrazio Batzordeak adostutakoari jarraituz:

36.4.2.1 Gehienez % 10 existitzen den fitxategi Historikoarentzat.

Fitxategi Historikoa zehazteko, banaketa-dataren aurretik afiliatuek aitortutako lehenengo emanaldiak hartuko dira oinarritzat.

Fitxategi Historikoko kopurua ikus-entzunezko grabazioetan edo/eta haietan dauden fonogrametan finkatutako emanaldiei esleitzeko, 36.4.2.2 ataleko modalitate berak hartuko dira kontuan, eta banatzeko irizpide berari jarraituko zaio.

Historiko gisa sailkatzeko moduko antzinatasuna duten finkatutako emanaldiak (grabazio audiobisualetan edo/eta fonogrametan) sartuko dira Fitxategi Historikoan. Administrazio Batzordeak zehaztuko ditu Fitxategi Historikoan sartzeko baldintzak, urtean behin.36.4.2.2 Fitxategi Historikoari dagokion ehunekoa zehaztu ondoren, aurreko 36.4.2.1 atalean adierazitakoa beteaz, besteak beste, laginketen, komunikazio publikoko datuen eta salmenta-zerrenden (digitalak barne) bitartez lortutako informazioan oinarrituta esleituko zaie gainerakoa finkatutako emanaldiei.

Talde bakoitzak edo 36.4.1 artikuluan zehaztutako sailkapen bakoitzak duen pisua kalkulatzeko oinarri gisa erabiliko da lortutako informazioa eta, horren ondorioz, bakoitzari dagokion esleipen ekonomikoa kalkulatzeko.

Esleipen horiek urtean behin egingo ditu Administrazio Batzordeak, honako hauek aintzat hartuta: ordutegia, estreinaldien primak eta horretarako egokiak diren beste hainbat parametro.

Zinema-aretoetan bildutako dirua banatzeko, ikus-entzunezko bakoitzari esleituko zaion kopurua sortu denarekiko proportzionala izango da.

Ikus-entzunezko grabazioetan finkatutako emanaldiei lotutako etekin ekonomiko garbiak esleitzeko, bakoitzaren iraupena hartuko da kontuan, musika intzidentalaren kasuan izan ezik; horri hauxe esleituko zaio:

36.4.2.2.1 35 minutuko balioa ikus-entzunezko grabazioak 60 minutu edo gehiago irauten badu eta emanaldien kopurua 7 baino txikiagoa bada.

36.4.2.2.2 17,5 minutuko balioa ikus-entzunezko grabazioak 60 minutu edo gutxiago irauten badu edo, 60 minutu edo gehiago iraunez gero finkatutako emanaldien kopurua 6 baino gehiago bada.

Ikus-entzunezko lanak ez diren ikus-entzunezko grabazioetan finkatutako emanaldiei artikulu honen I. atalean erabilitako fonogramen komunikazio publikoko datuen arabera esleituko zaie kopurua. Arau hori ez zaie sintonia, kareta, atsedenaldi, atzeko musika edo rafaga gisa sailkatu diren emanaldiei aplikatuko.

Administrazio Batzordeak, banaketarako dokumentazioaren kostuak aintzat hartuta, urtean behin zehaztu ahalko du erabiltzaile bakoitzak urtean jaso ahalko duen gutxieneko kopurua. atalase-maila hori gainditzen ez duten erabiltzaileetatik jasotako etekin ekonomikoak gainerakoen artean banatuko dira.

36.5 Ikus-entzunezko grabazioen kopia pribatua.

Araudi honetako printzipio orokorren kenkariak kenduta, honela kalkulatuko da ikus-entzunezko grabazioen komunikazio publikoagatik jasotako ordainsariaren zenbateko garbia, Administrazio Batzordeak adostutakoari jarraituz:

36.5.1 Gehienez % 10 existitzen den Fitxategi Historikoarentzat.

Fitxategi Historikoa zehazteko, banaketa-dataren aurretik afiliatuek aitortutako lehenengo emanaldiak hartuko dira oinarritzat.

Fitxategi Historikoko kopurua ikus-entzunezkoen grabazioetan edo/eta haien barruan dauden fonogrametan finkatzen diren emanaldiei esleitzeko, 36.5.2 ataleko modalitate berak hartuko dira kontuan, eta banaketa egiteko irizpide berak erabiliko dira.

Historiko gisa sailkatzeko moduko antzinatasuna duten finkatutako emanaldiak (grabazio audiobisualetan edo/eta fonogrametan) sartuko dira Fitxategi Historikoan. Administrazio Batzordeak zehaztuko ditu Fitxategi Historikoan sartzeko baldintzak, urtean behin.

36.5.2 Fitxategi Historikoari dagokion ehunekoa zehaztutakoan, aurreko A atalean bildutakoari jarraituz, erabiltzaileek egindako grabazioak erreproduzitzeko materialen eta ekipo edo gailuen erabileratik atera daitekeen informazioaren arabera esleituko zaie gainerakoa finkatutako emanaldiei.

Eskubide honen ondoriozko etekin ekonomiko garbia banatzeko oinarri gisa, ikerketa estatistiko bat egingo da aldika, zeinaren bitartez ondorengoa ezagutu ahalko den:

36.5.2.1 Etxeko grabazioen ehunekoa, grabazio-iturrian oinarrituta, hau da:

36.5.2.2 Grabatutako material mota, hau da, ekoizpen mota bakoitzaren grabazio-ehunekoa, haren ezaugarrien arabera (zinema, serieak, musikalak...).

36.5.3 Ikus-entzunezko grabazio bakoitzari esleitutakoa honako honen arabera zehaztuko da:

36.5.3.1 Etxeko grabazioan erabiltzen diren grabazio-iturriei dagokien ehunekoa, aurretik grabatutako zintei eta inkestan agertzen diren partikularrek grabatutako zintei dagozkienak izan ezik.

Aurretik grabatutako ikus-entzunezko grabazioen grabazio-iturrien salbuespena aplikatuko da baldin eta haren ehunekoa totalarekiko % 15 baino handiagoa ez bada.

36.5.3.2 Ekoizpen mota bakoitzari dagokion etxeko grabazioaren ehunekoa.

36.5.3.3 Ikus-entzunezkoaren grabazioaren iraupena, dagokion ekoizpen motaren iraupen osoa aintzat hartuta.

36.5.4 Ikus-entzunezkoaren grabazioan zehaztutako emanaldiei dagozkien etekin ekonomiko garbiak esleitzeko, kontuan hartuko da, proportzioan, bakoitzaren iraupena, musika intzidentalaren kasuan izan ezik; horri hauxe aplikatuko zaio:

36.5.4.1 35 minutuko iraupena, ikus-entzunezko grabazioak 60 minutu edo gehiago irauten badu eta emanaldien kopuru zehatza 7 baino txikiagoa bada.

36.5.4.2 17,5 minutuko iraupena, ikus-entzunezko grabazioak 60 minutu edo gutxiago irauten badu edo, 60 minutu edo gehiago irauten badu ere, zehaztutako emanaldien kopurua 6 baino gehiago bada.

36.5.5 Ikus-entzunezko lanak ez diren ikus-entzunezko grabazioetan zehaztutako emanaldiei aurreko 36.1 artikuluan erabili diren fonogramen komunikazio publikoko datuen araberako kopurua esleituko zaizkie. Arau hori ez zaie sintonia, kareta, atsedenaldi, atzeko musika edo rafaga gisa sailkatu diren emanaldiei aplikatuko.

36.6 Ikus-entzunezko grabazioen alokairua.

Araudi honetako printzipio orokorren kenkariak kenduta, honela kalkulatuko da ikus-entzunezko grabazioen komunikazio publikoagatik jasotako ordainsariaren zenbateko garbia, Administrazio Batzordeak adostutakoari jarraiki:

36.6.1 Gehienez % 10 existitzen den Fitxategi Historikoarentzat.

Fitxategi Historikoa zehazteko, banaketa-dataren aurretik afiliatuek aitortutako lehenengo emanaldiak hartuko dira oinarritzat.

Ikus-entzunezko grabazioetan edo haien barruan datozen fonogrametan zehaztutako emanaldiei Fitxategi Historikoko kantitateak esleitzeko, 36.4.1 artikuluan biltzen diren kategoria edo sailkapenak erabiliko dira.

Historiko gisa sailkatzeko moduko antzinatasuna duten finkatutako emanaldiak grabazio audiobisualetan edo/eta fonogrametan) sartuko dira Fitxategi Historikoan. Administrazio Batzordeak zehaztuko ditu Fitxategi Historikoan sartzeko baldintzak, urtean behin.

36.6.2 Fitxategi Historikoari dagokion ehunekoa zehaztu eta gero, aurreko A atalari jarraituz, ikus-entzunezko grabazio bakoitzak sortutako ordainsaritik jasotako informazioaren arabera esleituko zaie gainerakoa finkatutako emanaldiei.

Ikus-entzunezko grabazioan finkatutako emanaldiei etekin ekonomiko gordinak esleitzeko, proportzioan, bakoitzaren iraupena izango da kontuan musika intzidentalaren kasuan izan ezik; horri hauxe esleituko zaio:

36.6.2.1 35 minutuko iraupena, ikus-entzunezko grabazioak 60 minutu edo gehiago irauten badu eta emanaldien kopuru zehatza 7 baino txikiagoa bada.

36.6.2.2 17,5 minutuko iraupena, ikus-entzunezko grabazioak 60 minutu edo gutxiago irauten badu edo, 60 minutu edo gehiago irauten badu ere, finkatutako emanaldien kopurua 6 baino gehiago bada.

36.7 Ikus-entzunezkoen grabazioak lagatzea.

Araudi honetako printzipio orokorren kenkariak kenduta, honela kalkulatuko da ikus-entzunezko grabazioen komunikazio publikoagatik jasotako ordainsariaren zenbateko garbia, Administrazio Batzordeak adostutakoari jarraituz:

36.7.1 Gehienez % 10 existitzen den Fitxategi Historikoarentzat.

Fitxategi Historikoa zehazteko, banaketa-dataren aurretik afiliatuek aitortutako lehenengo emanaldiak hartuko dira oinarritzat.

Ikus-entzunezkoen grabazioetan edo haien barruan datozen fonogramen grabazioetan finkatzen diren emanaldiei Fitxategi Historikoen kantitatea esleitzeko, 14. Artikuluko IV A) ataleko kategoriak edo sailkapenak erabiliko dira.

Historiko gisa sailkatzeko moduko antzinatasuna duten finkatutako emanaldiak (grabazio audiobisualetan edo/eta fonogrametan) sartuko dira Fitxategi Historikoan. Administrazio Batzordeak zehaztuko ditu Fitxategi Historikoan sartzeko baldintzak, urtean behin.

36.7.2 Fitxategi Historikoari dagokion ehunekoa zehaztu ondoren, aurreko A atalari jarraituz, besteak beste, laginketen, erabiltzaileek egindako programazioen, komunikazio publikoko datuen eta salmenta-zerrenden (digitalak barne) bitartez lortutako informazioan oinarrituta esleituko zaie gainerakoa finkatutako emanaldiei.

Ikus-entzunezko grabazioan finkatutako emanaldiei etekin ekonomiko gordinak esleitzeko, proportzioan, bakoitzaren iraupena izango da kontuan, musika intzidentalaren kasuan izan ezik, eta horri hauxe esleituko zaio:

36.7.2.1 35 minutuko iraupena, ikus-entzunezko grabazioak 60 minutu edo gehiago irauten badu eta emanaldien kopuru zehatza 7 baino txikiagoa bada.

36.7.2.2 17,5 minutuko iraupena, ikus-entzunezko grabazioak 60 minutu edo gutxiago irauten badu edo, 60 minutu edo gehiago irauten badu ere, finkatutako emanaldien kopurua 6 baino gehiago bada.

37. artikulua: Eskubideen titularrek osatzen duten taldearen edo osatzen dituzten taldeen araberako banaketa.

37.1 Arau orokorra. Honela banatuko dira EKKIren kudeaketaren ondoriozko eskubideengatik bildutako etekin ekonomiko garbiak:

37.1.1 % 60 interpretazioarentzat, aitorpenean datorren emanaldiaren partaidetza-ehunekoaren arabera banatuta. Hitzarmen zehatzik ez badago, zati berdinetan banatuko da.

37.1.2 % 40 hura jotzeagatik, zati berdinetan, kategoria honetan parte hartzen dutenen artean. Batez besteko hori argitaratutako emanaldien aldikako ikerketa estatistikoan oinarrituta kalkulatuko da eta Administrazio Batzordeak zehaztuko du.

37.2 Salbuespenak. Zehaztutako emanaldi mistoei honako irizpide hauek aplikatuko zaizkie:

37.2.1 Aldez aurretik zeuden beste emanaldiei beste bat gehitzea da emanaldi mistoa.

37.2.2 Besterik adostu ezean, honela egingo da banaketa:

37.2.2.1 % 30 finkatutako emanaldi berrian parte hartu duten artistentzat.

37.2.2.2 eta % 70 aldez aurretik zeuden emanaldian edo emanaldietan parte hartu duten artistentzat.

37.2.3 Interpretazioaren eta jotzearen arteko banaketa, artikulu honen 1. atalean aurreikusitako Arau Orokorrari jarraituko zaio.

37.3 Kalifikazioak

37.3.1 Arau orokorrak:

37.3.1.1 Interpretea: lan literario edo artelan bat, fonograma bat, ikus-entzunezko grabazio bat, folklorearen adierazpenen bat edo eskubideak dituzten bestelako ekintzaren bat antzezten, abesten, irakurtzen, errezitatzen, deklamatzen edo interpretatzen duen artista.

Bakarlariak eta Orkestra-zuzendariak talde honetan sartzen dira.

37.3.1.2 Jotzailea: emanaldi batean interprete bati edo bat baino gehiagori lan literario edo artelan bat, fonograma bat, ikus-entzunezko grabazio bat, folklorearen adierazpenen bat edo eskubideak dituzten bestelako ekintzaren bat antzezten, abesten, errezitatzen, deklamatzen edo jotzen laguntzen dion artista. Orkestra edo abesbatza bateko partaideak talde honetan sartuko dira.

37.3.1.3 Grabazioaren Musika-zuzendaria: emanaldi zehatz berean parte hartzen duten lau artista edo gehiago zuzentzen dituen artista, Orkestra-zuzendaririk edo Jotzaile bakarra ez dagoenean.

Kasuren batean, Grabazioko Musika-zuzendari bat baino gehiago egon daitezke.

Grabazioko Musika-zuzendariak jotzaile bati dagokion kopuruaren bikoitza jasoko du emanaldi zehatz batean.

Ez dago interpreterik gabeko emanaldirik, artikulu honen 37.3.3 atalean karaoke-formatuan finkatutako emanaldietarako ezarrita dagoenari aurka egin gabe.

37.3.2 Arau zehatzak. Orkestra Zuzendaria eta Eszenatokiaren Zuzendaria interprete gisa sailkatuko dira.

Interpreteak zien Jotzaileak banakakoak edo taldekoak izan daitezke. Badira osagaien kopuruan alda daitezkeen eta emanaldi batean parte har dezaketen zenbait talde mota, eta, horietan, honako baldintza hauek betetzen dira:

37.3.2.1 Ez dago zuzendaririk.

37.3.2.2 Ez dago interprete nagusirik.

37.3.2.3 Taldeak artistaren emanaldiari laguntzen ez dionean.

Kasu horietan, taldeko osagaiak interprete gisa sailkatuko dira. Baita Zuzendaririk gabeko ganbera-taldeetako osagaiak ere.

Abesbatzen Zuzendariak Grabazioko Musika-zuzendari gisa sailkatuko dira baldin eta Orkestra Zuzendaria ere badago. Ez badago, berriz, Interprete gisa sailkatuko dira.

Hauxe betetzen duten interpreteek:

Fonogrametan finkatutako emanaldien ondoriozko etekin ekonomikoen % 100 jasotzeko eskubidea izango dute.

37.3.3 Karaoke-formatuan finkatutako emanaldiak:

37.3.3.1 Karaoke-formatuan finkatutako interpretazio edo joaldi batek eskubideak sortzeko, helburu komertzialekin argitaratua izan behar du eta publikoki erabilia.

37.3.3.2 Aldez aurretik zegoen emanaldi zehatz batetik abiatutako karaokea bada, aurreko emanaldi horren aitorpena erabiliko da.

Interprete nagusirik ez badago, edo laguntza-ahots batek ordezten badu, laguntza-ahots hori egiten duen artista hartuko da Jotzailetzat eta, horren ondorioz, aurretik jotzen zutenei eta laguntza-ahotsa jartzen duenari dagozkie etekin ekonomiko guztiak. Emanaldi zehatz horiek ez dira kontuan hartuko Fitxategi Historikoa banatzerakoan.

37.3.3.3 Karaokearen finkatzea ad hoc bada, finkatze horretako partaide guztiak sailkatuko dira jotzaile gisa, eta etekin ekonomikoen % 100 banatuko zaie haiei.

37.3.4 Jotzaile bakarra:

37.3.4.1 Emanaldian sartzen diren material eta joaldi pertsonal guztiak egin dituen artista bakarra hartuko da Jotzaile Bakartzat. Kategoria honetan sartuko dira emanaldi berean gehienez bakarkako hiru kolaborazio egin arte (giza joaldiak).

37.3.4.2 Emanaldi baten Jotzaile Bakarra dela dioen artista orok hala adierazi beharko dute eta dagokion Adierazpen Orria bete eta sinatu beharko dute. Han, kolaboratzaileen izenak eta abizenak idatzi beharko ditu, halakorik egonez gero, eta haiek Adierazpen Orri hori sinatu beharko dute ados daudela egiaztatzeko.

Jotzaile Bakarra dela adierazten duen artistak benetako datu zehatzak emango ditu aipaturiko Adierazpen Orria betetzean.

37.3.4.3 Jotzaile Bakarrak, joaldi osoa hiru zati berdinetan zatitzean lortzen diren zatietatik, bat jasoko du.

37.3.5 Emanaldi bakoitzari esleitutako kopurua eskubideen titularren artean banatuko da, emanaldia adieraztean adostu dutenaren arabera.

VI
KITAPEN, BANAKETA, ATZERAPEN ETA ERREKLAMAZIOEN ITXIERA

38. artikulua: Banaketa egiteko dokumentuak jasotzeko epemugak.

38.1 Eskubideak banatzeko prozesu orok epemuga izango dute eskubide horiei dagozkien kitapenean sartzeko.

38.2 Eskubide handiko lanen komunikazio publikoko eskubideak ordaintzeko, errepertorioaren erabilera-deklarazioek eta aurreko banaketen inguruko erreklamazioek, gehienez, bazkideen kontuan ordaintzeko data baino hilabete lehenago egon behar dute dagokion departamentuaren esku.

Epe bera aplikatuko zaie dagokien kitapenetan sartu ahalko diren lanen adierazpenei.

38.3 Eskubide txikiko eta multimedia formatuko lanen komunikazio publikoko eta erreprodukzio-banaketako eskubideak ordaintzeari dagokionez, erabileren adierazpenak jasotzeko epemuga sei hilabetekoa izango da ordaintze-datatik aurrera, EKKIren Zuzendaritzak berariazko baimena ematen duenean izan ezik.

Erreklamazioak, berriz, aipaturiko data horren aurreko hiru hilabetean onartuko dira, eta kitapen-aldian kudeatu ezingo diren lanen adierazpenak ere bai.

38.4 EKKirekin eta haren administrazio-organoarekin adostu daiteke epemuga horiek aldatzea.

39. artikulua: Atzeratutako eskubideen banaketa

39.1 Erabiltzaile baten eskubideen ordainketa atzeratu delako edo dokumenturen bat falta delako eskubide batzuk ohi baino beranduago banatuko balira, banaketaren ohiko aldian indarrean egongo liratekeen arauak eta printzipioak aplikatuko litzaizkieke banaketa horiei, teknikoki edo administratiboki ezinezkoa denean izan ezik.

39.2 Gainera, eskubideak sortu diren unean indarrean dauden lan-adierazpena edo erregistro-dokumentuak aplikatuko zaizkio, salbu eta aplikatze hori oso garesti bada, administratiboki konplexuegia edo sozialki garrantzi gutxikoa. Kasu horretan, dagozkion eskubideak ordaintzean dauden dokumentuen arabera banatuko dira eskubideak.

40. artikulua: Eskubideen erreserba banaketa-prozesuan zehar.

Eragiketen Departamentuak, beharrezkoa den guztietan, EKKIren Zuzendaritzari proposatuko dio, eskubidearen modalitatearen arabera, orri-programetan edo erabileren adierazpenetan ez datozen lanen inguruan gerta daitezkeen erreklamazioei aurre egiteko beharrezkoak diren kopuruaren ehuneko bat gordetzea. Edozein kasutan, horrela zehazten diren kopuruak ondoren ordaintzeko sartuko dira berriz ere, baina erreserba hori egin zen aldiari dagozkion lanen artean banatuko dira beti, salbu eta kopuru txikiak izategatik, askoz ere geroago egiten diren banaketak badira eta, horren ondorioz, ekonomikoki komenigarria ez bada, administratiboki konplexua bada edo sozialki garrantzi gutxikoa.

41. artikulua: Eskubideak ordaintzeari eta kitatzeari buruzko erreklamazioak.

41.1 Erreklamazio-eskubidea.

EKKIk kudeatzen dituen kide guztiek eskubidea izango dute ordaindutakoaren inguruan erreklamazioak aurkezteko eskubide mota ororen ordainketaren eta errepertorioaren egoeraren inguruan, baina, horretarako, hurrengo artikuluetan biltzen diren arau eta aginduak bete beharko dira.

Aurrerago azalduko den epean eta moduan aurkeztutako erreklamazio oro eten egingo da ebatzi arte.

41.2 Dokumentatu behar diren lanak.

Eskubideak banatu ondoren, eta hamahiru hilabeteko epemugarekin, EKKIk, bere egoitzen bitartez, kide guztien eskura jarriko du dokumentazioa falta zelako banaketa arruntaren bitartez eskubideen banaketa ezinezkoa izan duten lanei buruzko informazioa. EKKIren bazkide guztiek ikusi ahalko dute informazioa, bai paperean bai baliabide elektronikoetan.

Horrez gain, EKKIren bazkide guztiek eskubideak banatzeko oinarritzat hartu diren erabileren adierazpenak egiaztatu ahalko dituzte. Horretarako, kitapen-datuei lotutako eskakizuna hamabost egun lehenago bidali beharko da.

41.3 Erreklamazioak aurkezteko epeak

Banaketari dagokion kopuruaren ordainketa-datatik hasita, bost urteko epea izango dute ohiko epean dokumentaziorik ez duten lanen erreklamatzaileek haien inguruko erreklamazioak egiteko. Epe hori bukatutakoan, lan horien eskubideen inguruan bildutako dirua EKKIrentzat izango da, Estatutuetan bildutako xedeetarako erabil dezan.

41.4 Erreklamazio-zerbitzuak.

41.4.1. EKKIk Erreklamazioen Gune bat izango du bere egoitzetan, eta han aurkeztu beharko dute EKKIren bazkideek eskubideei eta titularrei dagozkien diru-bilketa kolektiboen banaketari buruzko erreklamazioak.

Horretarako, erreklamatzaileek formulario edo inprimaki zehatzak erabiliko dituzte, eta Gune horrek erreklamazioa izapidetu eta ebatzi beharko du nahitaez, idatziz, ahalik eta azkarren. Edozein kasutan, erreklamazio-espedienteen ebazpena erreklamatzaileari argudiatu eta bidali behar zaio.

Aurrekoari aurka egin gabe, egoitza nagusiko Erreklamazioen Guneak dokumentatu gabe dauden lanen zerrendak sistematikoki eta aldika berrikusiko ditu eta haien egoeraren berri emango die eskubide-jabeei, eta erregistroa egitea edo dagokien dokumentazioa aurkeztea eskatu die.

41.4.2 Errepertorioaren egoeran eragina izan dezakeen erreklamazio, azalpen edo informazio osagarri oro Elkartearen Dokumentazioko Gunera bidaliko dira.

41.4.3 Erreklamazioen Gunearen ebazpena aurkatu ahal izango da Gunean bertan, eta haren berrikusketa eskatu, hogeita hamar eguneko epean. Aurkatze horren arrazoiak eman beharko dira, eta, eskatutako berrikusketa horren ondorioz lehenengo ebazpena aldatuko ez balitz, bigarren berrikusketa horren kostuak erreklamatzaileak ordaindu behar lituzke.

41.4.4 Urte fiskala bukatu aurretik, Gune horrek Eragiketen Departamentuko Zuzendariari proposatuko dio, eta horrek Finantza Ekonomia Zuzendariari jakinaraziko dio zein den dokumentaziorik gabeko lanen eskubideei dagokien kopurua (EKKIren Estatutuetan zehaztutako helburuak betetzeko erabiliko den hori).

41.4.5 Erreklamazioen Guneak erreklamatzailearen alde ebatzitakoaren eskubideak erreklamazio-ebazpenetik hurbilen dagoen banaketa-datan ordainduko zaizkio erreklamatzaileari, banaketak egiteko epemugak kontuan hartuta.

Aurrekoari aurka egin gabe, Zuzendaritza Batzordeak, Bazkideen Departamentuko Zuzendariak proposatuta, baimena eman ahalko du arrazoi berezi eta frogatuengatik hurrengo banaketara arte utzi ezin diren erreklamatzailearen alde ebatzitako erreklamazioen kopurua ordaintzeko.

41.5 Karguak eta abonuak.

EKKIk karguak eta abonuak egin ahalko ditu kideen kontuetan, honako arau hauen arabera:

41.5.1 EKKIko errepertorioko lan-adierazpen batean izandako aldaketa batengatik —Elkarteari egotzi ezin zaiona— titular bati eskubideak ordaindu behar bazaizkio, titular hori adierazpenean agertzen ez delako, edo ehunekoa zuzena ez delako, Elkarteak ordainketa egingo du, eta, behar ez dutena jaso duten titularraren edo titularren kontuan, aldi berean kargatuko da kopuru hori.

Ordainketa hori hamabost urteko epemugan egin ahal izango da erregistroa egin den egunetik abiatuta.

Halako karguak eta abonuak egiteko, alderdi guztiek egon behar dute ados eta, adostasunik ez badago, Eragiketen Departamentuko Zuzendariak Zuzendaritza Batzordeari proposatu ahalko dio lanak eragindako eskubideak atxikitzea, haren inguruan ebazpen judizial irmorik ez badago edo alderdiak adostasunik lortzen ez badute.

Edozein kasutan, abonu horiek egingo dira baldin eta eskubideak gaizki jaso zituzten bazkidearen edo bazkideen kontuan saldo positiboan aldi berean karguak eginez joan badaiteke

41.5.2 Baldin eta, argitalpen-kontratu duen lan baten adierazpenean atzerapena egon delako, atzerapen horrek kaltetu duen titularrak aurreko banaketetan eskubideak jaso zituzten beste titularrari edo titularrei partaidetzarengatik abonatutako eskubideak ordaintzea eskatzen badu eta, horretarako, karguen eta abonuen sistema aplikatzea eskatzen badu, Elkarteak erreklamazio horretatik aurrera ordainduko diren kitapenei bakarrik aplikatuko die erregularizazio hori, eta kontratuan bildu diren lanengatik bakarrik.

Kargu eta abonu horiek 41.5.1 arauaren bigarren paragrafoan datorrenari jarraituz egingo dira, eta aurretik jakinaraziko zaie interesatuei.

41.5.3 Ez da emango karguen eta abonuen prozeduraren bitartez ordainduko diren kantitateen aurrerakinik.

41.5.4 Arestian aipaturiko 41.5/1/2 arauaren araberako erregularizazioak EKKIren errua den erroreren bat eragiten badu, automatikoki ordainduko da zenbatekoa, eta ez zaio 41.5.3 atalean aurreikusitakoa aplikatuko.

41.5.5 EKKIren bazkideen errua den arrazoiren baten ondorioz atzerriko kudeaketa kolektiboko entitateei ordaindu behar bazaie, horren ardura duen EKKIko bazkideak edo bazkideek Elkarteari ordaindu beharko diote kopuru hori, urte naturaleko epemugan, ordainketa hori egin den egunetik abiatuta.

42. artikulua: EKKIk kudeatutako kideei eskubideak ordaintzeko modua, ordainketa-dokumentua.

EKKIk banaketa-aldi batean kideek sortutako eskubideak ordainduko ditu ordainketa-dokumentu baten bidez. Dokumentu horrek, gutxienez, honako datu hauek izango ditu: bazkidearen kodea eta izena, ordaintzen diren lanak bakoitzaren identifikazio-kodearekin, ordaintzen diren lanen titularrari edo eskubide-jabeei dagozkien ehunekoak, ordainketak hartzen duen aldia, administrazioaren zein diru-bilketaren atxikipenak eta zerga-atxikipenak, halakorik balego, eta banatzen ari den aldian izenburu bakoitzari dagokion kopurua eurotan.

Aurrekoaz gain, aipaturiko dokumentuari gardentasun handiagoa emateko eta hura hobeto ulertzeko lagungarriak izan daitezkeen datuak eta informazioak sartuko dira.

Kide bakoitzaren ordainketa-dokumentuaren kopia bana geldituko da Elkartearen eskutan, hamabost urtez gehienez.

AURKIBIDEA

HITZAURREA

I. Titulua. Xedapen orokorrak

II. Titulua. Musika-lanen, ikus-entzunezkoen eta multimedia-lanen egile-eskubideengatik bildutako dirua banatzeko sistemak

1. atala. Jabetza-intelektualeko lanak zuzenean ustiatzearen ondorioz bildutakoa nola banatu

2. atala. Lan mota guztiek euskarrien komunikazio publiko bidez sortutako eskubideak nola banatu

2-1 atala. Irratien bitartez ustiatzeagatik bildutakoa

2-2 atala. Telebista-kateen bitartez ustiatzeagatik bildutakoa

2-3 atala. Filmak erakusteko aretoak

2-4 atala. EKKIren errepertorioa zuzenean eta hirugarrenek antolatuta irrati bidez hedatzea, hari bidez hedatzea eta satelite bidezko komunikazioa Filmak ikusteko aretoak

2-5 atala. Merkataritza-guneak

2-6 atala. Tokiko bertsio Eraldatuak

3. atala. Ikus-entzunezko eta multimedia lanen erreprodukzioarengatik eta banaketarengatik sortutako eskubideak nola banatu

4. atala. Publizitatean aurretik zeuden lanen finkatze-primak

5. atala. Mugikorren doinuak6. atala. Internet

7. atala. Kopia pribatua

8. atala. Nazioko zein atzerriko beste Kudeaketa Entitateetatik jasotako eskubideak

III. Titulua. Kopia pribatuarengatiko eskubideengatik bildutako zenbatekoa nola banatu eta liburuen eta aldizkako argitalpenen egileei eta editoreei maileguarengatik nola ordaindu

IV. Titulua. Artelan plastikoen inguruko eskubideengatik bildutako kopurua nola banatu

V. Titulua. Artisten eta interpreteen eskubideen bilketatik jasotako kopurua nola banatu

VI. Titulua. Kitapen, banaketa, atzerapen eta erreklamazioen itxiera

hutsik