eu | es | fr | en
kideak

Albisteak

2023-03-03

Eskubideak interneten

ARPANET logical map circa 1977 (public domain)

Interneten nik sorkuntzako lan bat eskegitzen dudanean, plataforma askok egile-eskubidea lagatzeko eskatzen didate. Etorkizunerako eskubideak galtzen ditudala esan nahi du horrek?

Lizentzia bakoitzaren kontratu-baldintzak zelakoak diren, eta lagapena esklusiboki eman den ala ez, horren araberakoa izango da lotura. Nolanahi ere, lizentziaren klausulak ez badira oso argiak, egilearentzat mesedegarriena den moduan interpretatuko dira beti. Lizentzien artean ezin da sartu lizentzia emateko unean ezagutzen ez diren ustiapen-modalitaterik. Eskubide moralak eta ordainsari hutsekoak egilearenak izango dira beti (edozein kontratu-klausula sinatu duela ere).

Obra bat erreproduzitzen den bakoitzean, hark bil ditzakeen bi egile-eskubide mota sortzen dira: eskubide mekanikoak (edo erreprodukziokoak) eta komunikazio publikoko eskubideak (edo exekuziokoak).

Kasu horietan, garrantzitsua da eskubideen titularrak aholkularitza bilatzea. EKKIn eskura dezakezu, ekki@ekki.eus helbidera idatziz.

hutsik