eu | es | fr | en
kideak

Albisteak

2026-06-02

CISAC txostena 2026

Egile eta Konpositoreen Elkarteen Nazioarteko Konfederazioak (CISAC) 2026ko Urteko Txostena argitaratu du. Bertan, mundu-mailako sentsibilizazio-jardueretan egindako aurrerapideak zehazten dira. Lege eta araudien arloan huasnarketa sakona egin da azken hilabeteetan, eta datu-azpiegitura globaletan ere doikuntzak eta berrikuntzak ezarri dira.

Gogoratu EKKI CISACeko kide dela. Egile-elkarteen munduko sare horretako kide izatek aukera ematen digu euskal kulturaren sektorearentzat garrantzitsuak diren eztabaidetan parte hartzeko.

CISACen txostenean Adimen artifiziala eta egile-eskubideak aztertzen dira, eta datu-sistema globalak eta eskubideak kudeatzeko azpiegitura indartzeko beharra aipatzen da.

“Adimen artifizialak sortzaileak babesten dituzten arauek baino azkarrago egiten du aurrera”, adierazi zuen Björn Ulvaeus ABBAren sortzaileetarik denak eta CISACeko presidenteak. “Giza sormena arautzen duten arauak une honetan bertan ari gara idazten. Gardentasuna eta bidezko ordainsaria ez badira hasieratik integratzen AAren sistemetan, mundu osoko sortzaileek pairatuko dituzte ondorioak”.

Txostenak, halaber, CISACen etengabeko sentsibilizazio-lana nabarmentzen du, kopia pribatuagatiko ordainsariari, ikus-entzunezko sortzaileen eskubideei eta artistak parte hartzeko duen eskubideari buruzko arau-esparruei dagokienez.

“Gaur egun, giza sorkuntza babesteko erantzukizuna inoiz baino handiagoa da, mehatxatzen duten indarrak ez direlako inoiz hain erabatekoak izan”, adierazi du Gadi Oron CISACeko zuzendari nagusiak. “Hurrengo mendea ez du teknologiak bakarrik definituko, ezpada giza sormena sormenaren muinean egotea nahi dugun edo ez”.

Araugintzarekin batera, CISACek aurrera darrai CIS-Net 2 sisteman, datuen azpiegitura global bat eraikitzeko lanean. Aldi berean, ISWC sistema are gehiago indartu da, editoreek eta DSPek obrak eta sortzaileak hobeto identifika ditzaten:

https://members.cisac.org/CisacPortal/cisacDownloadFileSearch.do?docId=51000&lang=en&type=pdf

hutsik