
EKKIk 2025eko Batzar Orokorra egin zuen online abenduaren 4an. Orain arteko ibilbideaz hausnartu zuten bazkideek, eta lorpen handitzat jo zuten CIS-Net sarera konektatu izana EKKIren errepertorioa. Nazioarteko kodeak lortzea, obren erregistro zein aldaketak, autoretza-ehunekoen kontrola… hori dena modu azkar eta erosoan egin daiteke orain EKKIren webguneko kideen atarian.
CIS-Net-ek mundu-mailako irismena du:
Horrek ahalbidetuko du, 2026an, euskal sortzaileen obrak plataformetatik eta Interneteko zerbitzu emaileetatik kobratu ahal izatea mundu osoan.
EKKIren kalkulua da 2024-2025 epealdian diru-bilketak izandako % 25eko hazkundeari beste % 15 bat gehituko zaiola 2025-2026 epealdian.
Hala ere bazkideek erronkei eta gabeziei eutsi beharraz ere hitz egin zuten. Datozen hilabeteetan badauka egile eskubideen euskal agentziak nondik ibili: